Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek bazkideak konbentzitu nahi ditu asteazken honetako osoko bilkuran, ustelkeriaren aurkako neurriak proposatuta

Ekimenak bultzatzeko PSOEren parlamentuko kideen eskakizunak mahai gainean daudela dator hitzordua. Izan ere, haien iritziz orain arte emandako erantzuna eskasa izan da.

pedro-sanchez-congreso-efe

Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak onartu du asko duela jokoan asteazken honetan Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak ustelkeriaren aurkako neurriak iragartzeko Kongresuan egingo duen agerraldian, baina bazkideen babesa berritzea espero du.

Sanchezek agerraldi bikoitza egingo du Ganberan: goizeko, saioan ustelkeriaren kontrako neurriak aurkezteko, eta, arratsaldean, nazioarteko azken goi-bileren berri emateko.

Hitzordua PSOEren parlamentuko kideen eskakizunak mahai gainean daudela iritsi da, baita Sumar koaliziokidearen eskakizunak ere, 'Koldo auzia'ren eta PSOEren krisiaren ondoren ekimen zorrotzak bultzatzeko. Izan ere, haien ustez, orain arte emandako erantzuna eskasa izan da.

Horren aurrean, Pilar Alegria Gobernuaren bozeramaileak astearte honetan ziurtatu duenez, neurri sorta "sendoa" proposatuko da, eta beste talde batzuek planteatutako neurri gehienak jasoko dira, besteak beste, Sumarrek proposatutako hainbat.

Ez du ezer zehaztu, baina Espainiako Gobernuko iturrien arabera, ustelkeria delituengatik ezarritako zigorrak gogortu egingo dira eta enpresa ustelek administrazio publikoarekin berriro kontraturik ez egiteko bermeak indartuko dira.

Konfiantza-galdea egongo ote da?

Hala, Gerardo Pisarello Sumar taldearen diputatuak ohartarazi duenez, presidentearen agerraldia "konfiantza-galde baten atarikoa" izan daiteke; Coalicion Canariak dagoeneko iragarri du eskatuko diola, eta Compromisek ez du aukerarik baztertzen.

EAJko iturriek adierazi dutenez, Sanchezi entzun arte itxarongo dute "beste karpetaren bat" ireki behar duten ikusteko, eta ERCko iturriek azalpenak heldu arte itxaroteko eskatu dute, neurri zehatzen berri izateko.

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak espero du Sanchezek "ez atsekabetzea" bere agerraldiarekin, eta haren ustez ez da batere erabilgarria Espainiako gobernuburuari balizko konfiantza galdea egitea.

Ione Belarra Podemosen buruak berriro baztertu du konfiantza-galdea eskatzeko asmoa dutela, bere ustez, irtenbidea bipartidismoa baztertu eta beste alternatiba ereitea delako.

Belarrak adierazi duenez, "neurri kosmetikoak" baino ez ditu espero, eta adierazi du ez duela herrialdeak behar duen erregenerazio demokratikoaren buru izateko gaitasuna.

Bestalde, Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramailea ziur agertu da bazkideak asteazken honetan "pozik" egongo direla Espainiako gobernuburuak ustelkeriaren aurka iragarriko dituen neurri "sendoekin".

PPren 50 galdera

Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagiak 50 galdera egingo dizkio Sanchezi PSOE eta bere Gobernua nahastuta omen dauden ustezko ustelkeria kasuei buruz, eta "gezurrak" alde batera uzteko eta "egiaren bat" kontatzeko eskatuko dio, PPko iturriek jakitera eman dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira

09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X