Greba eta mobilizazio eguna, ostegunean, Ipar Euskal Herrian
Zortzi sindikatuk greba-eguna eta mobilizazioak deitu dituzte ostegun honetarako, irailak 18, Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan. François Bayrou lehen ministro ohiak iragarri zituen 44.000 milioi euroko murrizketen aurka protesta egiteko egin ziren deialdiak eta, orain, Sebastien Lecornu lehen ministro berria 2026ko aurrekontuak prestatzen ari den honetan, eragina izatea da sindikatuen helburu nagusia.
Ipar Euskal Herrian ere egina izango du deialdi honek. Sindikatuen arabera, murrizketek ondorio larriak utziko dituzte bertako osasungintzan, hezkuntzan eta garraion.
Hori dela eta, greba eguna hezkuntzan eta garraio publikoan nabarituko da batik bat. Eskola askotan ez da jangela zerbitzurik ez eskolaz kanpoko ekintzarik eskainiko. Tren zerbitzuan ere eragina izango duela aurreikusi dute.
Manifestazio nagusia Baionan izango da. 10:30ean abiatuko da Santa Ursula plazatik eta hiri erdiguneko kalean igaroko ditu ondoren.
Frantzian “protesta eta mobilizazio handiak” espero ditu Gobernuak. Bruno Retailleau barne ministroak jakinarazi du 800.000 manifestariren parte-hartzea aurreikusi dutela eta helburu nagusia “istiluak, blokeoak eta xantaia eragoztea” izango dela.
Hori dela eta, 80.000 polizia eta jendarme mobilizatuko dituela iragarri du eta droneak, blindatutako ibilgailuak eta presio handiko ur zorrotadak botatzen dituzten gailuak erabiliko dituztela jakinarazi du.
Irailaren 10ean egin zen “Blokeo egunean” milaka pertsona irten ziren estatu osoan kaleetara herria geldiarazteko helburuarekin. Istiluak ere izan ziren hainbat hiritan, Rennesen esaterako.
Baionan ere poliziak 6 lagun atxilotu zituen eta beste hainbat identifikatu hiriko kaleak mozten eta trafikoa oztopatzen saiatu zirenean.
Zure interesekoa izan daiteke
GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.
EAJk liskarretik at dagoen euskal politika defendatu du, Anduezak Pasaiako Portuari buruz egindako adierazpenen ostean
Datozen hauteskundeen atarian PSE-EE urduri egon daitekeela uste du Joseba Diez Antxustegik, EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, eta azpimarratu du jeltzaleek ez dutela liskar politikotik sustatuko euskal politikan.
EAJk eta EH Bilduk ikuspuntu kontrajarriak dituzte iraungitako txertoen inguruan
Zer gertatu den eta zer egin behar den argitu ostean kaltetuekin hitz egin dutela esan du Joseba Diez Antxustegik, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak. EH Bilduk horren berri jakitera eman izan ez balu, paziente horiek berriro txertatuko ote lituzketen galdetu du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko eskatu eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantza Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean, oharra atera du herritarren plataformak. Horren ustez, alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituzte, baina lehentasuna da luizia eta bi langileren heriotza eragin zuten faktoreak ikertzea.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.
Sumarrek irmo gaitzetsi du Bizkaiko lau eskola publiko fusionatzeko Hezkuntza sailak hartutako erabakia
Alba Garcia Euskadiko Sumarren buruak esan du Jaurlaritza demografiaren beherakadaren aitzakia ari dela erabiltzen zentro publikoak ixteko.
GKSko bi kide Iruñeko Erorien Monumentutik zintzilikatu dira eta eraisteko eskatu dute
GKSk ohar batean azaldu duenez, "Erorien Monumentua frankismoan hainbeste langile hil zituzten faxistak omentzeko eraiki zuten". "Horregatik, eraistea defendatzen dugu", adierazi dute.
Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"
Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen".
'Herritu' ekimena aurkeztu die Gure Eskuk gizarte eragileei
Euskal komunitatea sendotzeko beste jauzi bat emateko sortu zen udazkenean 'Herritu' dinamika, eta atxikimendu gehiago eskuratzeko lanean jarraitzen du Gure Eskuk. Gaur Euskal Herriko hainbat gizarte eragileren aurrean egin dute aurkezpena, Bilbon. "Norberaren euskal herritartasuna adierazteko tresna bat da eta euskal komunitatea trinkotzea du helburu", esan du Gure Eskuk.