Politika
PSE pozik agertu da Jaurlaritzak politikan, enpleguan eta etxebizitzan erabilitako politikekin
Halaber, azpimarratu du, PSE-EEk behin baino gehiagotan eskatutakoa betez, autokritika ere egin duela gaurko agerraldian Imanol Pradales lehendakariak.
Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du
Imanol Pradales lehendakariak absentismoaren arazoari aurre egiteko "herri akordioa" lortzea babestu du, Euskadik ezin duelako "rankingeko lehen postuetan" egon: "Gere teilatura harriak botatzen" ari gara. Halaber, Euskadin Lanbide arteko Gutxieneko Soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egitearen alde agertu da, eta horretarako bi aldeak mahai berean jesartzea ezinbestekotzat jo du: sindikatuak eta patronala.
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
Amaia Martinez Voxen legebiltzarkideak esan du, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Imanol Pradales lehendakariak ez duela "ezer berririk esan" eta soilik bere buruari "gora handiak eman" dizkiola.
EH Bilduk autogobernuan "lider" izan dadila eskatu dio Pradalesi
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduren legebiltzarkideak nabarmendu du hainbat alderdi autogobernuaren inguruan eztabaidan dabiltzala eta hurrengo hilabeteetan ikusiko dela horren emaitza. Nolanahi ere, autogobernuaren alorrean "lider" izan dadila eskatu dio Imanol Pradales lehendakariari.
Alba Garcia: "Lehendakariak ardura gehiago bere gain hartu beharko lukeela uste dut"
Politika orokorreko saioan Imanol Pradales lehendakariak egindako hitzaldiaren inguruan Sumarren buruak kritikatu du "oinarrian marketina" zegoela.
Laura Garridok Pradalesek "enpatia falta" duela eta "autokonplazentzia" darabilela kritikatu du
PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Laura Garridok kritikatu du Imanol Pradales lehendakariak "enpatia falta" erakutsi duela bere hitzaldian. Halaber, nabarmendu du lehendakariak ez duela euskal herritarren arazo nagusiei erantzungo dien "neurri zehatzik" iragarri, "hala nola etxebizitza eta segurtasuna".
Diez Antxustegi: "Lehendakaria jendearengandik oso gertu dagoela uste dut"
"Gobernatzea egokitu zaion mundua ulertzen duen lehendakari" gisa definitu du Imanol Pradales Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, politika orokorreko saioan lehendakariak egindako hitzaldiaren ostean.
Lehendakariak bost "herri konpromiso" aurkeztu ditu legegintzaldiaren bigarren zatirako
Pradalesek azpimarratu du arreta berezia jarriko duela klima aldaketan, AAn, enpleguan, hezkuntzan eta ongizatean.
Autogobernua berritzeko pauso bat emateko eskatu die lehendakariak alderdi eta eragileei: "Nire esku dagoen guztia egiten jarraituko dut"
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteari dei egin dio Espainiako legegintzaldia amaitu aurretik Gernikako Estatua osorik bete dadin sustatzeko.
EAEko hezkuntza-sisteman pantailen erabilera berrikusi eta egokitu egingo dela hitzeman du Pradalesek
Ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean egindako Politika Orokorreko Osoko Bbilkuran, lehendakariak "euskal akordio sozial handia" iragarri du pantailen erabilera arduratsuari buruz, "guraso guztiok Europako adituen jarraibideak betetzeko konpromisoa har dezagun".
"Segurtasun publikoari buruzko bilkura monografikoa elkarbizitza eredua adosteko aukera bikaina izango da"
Urte hasierako Politika Orokorreko Osoko Bilkuran Imanol Pradales lehendakariak Euskadiko segurtasuna eta delitu kopuruaren gorakada izan ditu hizpide.
Horrela jarraitu dugu, zuzenean, Politika Orokorreko Osoko Bilkura
Arratsaldeko 19:00etan amaitu da saioa. Goizean, Imanol Pradales lehendakariak bere egitasmoak azaldu ditu. Arratsaldean, talde parlamentarioek euren txanda izan dute, eta lehendakariak erantzuteko aukera izan du. Horrela kontatu dugu, zuzenean, gaurko saioa.
Albiste izango dira: Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Osoko Bilkura, lehen izarrak iritsi dira Zinemaldira eta euskararen erabilerari buruzko dekretua baliogabetu egin dute
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Politika orokorreko eztabaidak emango dio hasiera Legebiltzarrean hauteskunde giroko urte politikoari
Etxebizitza, osasuna, euskara, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa izango dituzte hizpide, besteak beste, Imanol Pradales lehendakariak eta alderdi politikoetako bozeramaileek 09:30etik aurrera. Gernikako Estatutuaren eskumenen eskualdaketari eta estatus politiko berriari buruzko aipamenak ere ez dira faltako.
Lehen sektoreak euri eskasiari aurre egiteko neurriak eskatu ditu Jaurlaritzak Madrilen
Madrilen egin den Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean hartu du parte, gaur arratsaldean, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak. Han, beroaldiak eta lehorteak eragindako krisiari aurreko egiteko egiturazko neurriak eskatu ditu sektorearentzat.
Ceutako portuan migratzaileentzako prestatzen ari diren kanpalekua geldiarazi du Auzitegi Nazionalak
Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) eskatu zuen kanpalekua kautelaz bertan behera uztea, segurtasun arrazoiengatik. 1.000 migratzaile inguru hartzeko gunea ari dira prestatzen Ceutako portuan.
EH Bilduk, ELAk eta LABek euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judiziala salatu dute
"Kontu formalak tarteko, gure hizkuntzaren arkitektura legala eraitsi nahi dute". Horregatik, PPren eta Voxen erasoei erantzuteko "ausardiaz, arduraz eta herri ikuspegiaz jokatu behar dugu", nabarmendu du koalizio abertzaleak. Bestalde, Voxek salatu du Eusko Jaurlaritza euskara inposatu nahian dabilela.
Henri Paroti ezarritako hirugarren graduaren aurkako helegitea jarri du Fiskaltzak, “goizegi” dela argudiatuta
Adierazi du ez dela nahikoa denbora igaro boluntariotza-zereginetara ateratzeko aukera ematen dion erdi-askatasuneko erregimena aplikatu ziotenetik.
Nafarroako Gobernuak berriro lizitatuko ditu Belateko tunelen lanak
Gaiari buruz azalpenak emateko Foru Parlamentuan egin duen agerraldian, Chivitek esan du une honetan aukera "bideragarri bakarra" dela lanak berriro lehiaketa publikora ateratzea.
Lehendakaria agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaida prestatzen ibili da alderdikideekin
Bere agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaidari helduko dio bihar, osteguna, Imanol Pradalesek. Bertan, ekonomian jarriko du arreta, nazioarteko testuinguru korapilatsuaren eta inflazioaren igoeraren aurrean. Herritarrak kezkatzen dituzten beste arazo batzuk ere hartuko dituzte hizpide; hala nola etxebizitza, osasuna, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa.