Politika
Ultraeskuinari aurre egiteko elkarlanean aritzeko prest egoteko eskatu dio EAk lehendakariari
Alderdiaren Alkartasun Egunean, Eba Blanco de Angulo EAko idazkari nagusiak atzo Otegik esandakoak berretsi ditu eta indar ultraeskuindarrei aurre egiteko elkarlanean aritzeko prest egoteko eskatu dio Imanol Pradales lehendakariari.
Parot eta Iparragirreren gradu progresioen aurkako helegiteak "mendekuan" oinarritutakoak direla uste du Sarek
Henri Parot eta Marisol Iparragirreren gradu progresioaren kontra Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jarritako helegitea kritikatu du Sarek igande honetan Gasteizen egin duen agerraldian. Legean oinarritu beharrean, mendeku gisa hartutako erabakia dela deritzo Sarek.
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak euskararen lege berri bat aldarrikatu du
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak agerraldia egin du Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dagoen Izpegi gainean, euskararen lege berria aldarrikatzeko. Helburu horrekin, abenduan antolatu eta mobilizatzeko deia egin diete euskaldunei eta euskaltzaleei.
De Andres: "PP da euskal izaera ondoen defendatzen duena"
Euskadiko PPren presidentearen ustez, EAJk "bere egin ditu ezkerraren aldarrikapenak". Horren esanetan, "PP da sozialismoaren eta nazionalismo baztertzaile eta mozoloaren alternatiba bakarra".
Erradikalizazioaren aurrean, gazte sozialistak "euste horma" direla esan du Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak politikaren erradikalizazioa salatu du PSE-EEko gazteen kongresuan. Mutur batean PP eta Vox "giroa pozoitzen" daudela, eta bestean, "ekintza bandalikoak egiten eta banderak erretzen dituztenen intolerantzia basatia" dagoela salatu du.
Eskuin muturrari aurre egiteko ezberdinen arteko akordio "taktikoa" aldarrikatu du Otegik
EH Bilduko idazkari nagusiak koalizio abertzalearen Konferentzia Politikoan parte hartu du larunbat honetan.
Fiskaltzak helegitea jarri du Marisol Iparragirreri bigarren aldiz emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka
Zubietako espetxeko Tratamendu Batzordeak "aho batez" proposatuta, Jaurlaritzak 100.2 artikulua aplikatu eta erdi-askatsuneko erregimena eman zion presoari bigarren aldiz irailaren 2an.
Richar Vaquerok Podemoseko Bizkaiko ahaldun nagusigai izateko hautagaitza aurkeztu du
Podemosen barne hauteskundeetarako aurkeztu den hautagai bakarra da, oraingoz. Gaur egun Elkarrekin Podemosek Bizkaiko Batzar Nagusietan duen bozeramaileak, berriz, ez du hautagai gisa errepikatuko.
Politika orokorreko eztabaidak balio izan du lehentasunak eta alderdi bakoitza non dagoen ikusteko, Otxandianoren arabera
Lehendakariak borondateak gehitzeko egindako deialdiari erantzunez, Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea prest agertu da horretarako ETB1eko "Egun on" saioan egin dioten elkarrizketan. Hala ere, adostasun horiek josteko baldintzak sortzeko eskatu dio lehendakariari.
Uxue Barkos izango da berriro Geroa Bairen Nafarroako presidentegaia
Geroa Sozialberdeak alderdiak, EAJk eta Atarrabia Taldeak osatutako koalizioko zerrendaburu izango da berriro 2015 eta 2019 artean Nafarroako presidente izandakoa eta egun senatari autonomikoa dena.
Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko alkategai izango da berriro
EH Bilduren Mahai Politikoak Gasteizko Udaleko zinegotzia proposatu du berriro, "herritarrentzat ongizate maila handiagoa lortzeko pertsonarik egokiena delako".
Pradalesek estatutu berrirako bere bide-orria defendatu du, oposizioak ekintzak eskatu dituen bitartean
Autogobernua berritzeko prozesuaren gidaritzan, bere esku dago guztia emango duela agindu du lehendakariak, eta alderdiei eta eragileei aurrerapausoa ematea eskatu die. Politika Orokorreko Eztabaia 19:00etan amaitu da, taldeen kontra-erreplikekin
Antxustegik "leialtasuna" eta "diskrezioa" eskatu dizkie EH Bildu eta PSE-EEri, estatus berria "ondo atera dadin"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, "ezinbestekoa" da estatus berria adostea, Euskadik egun mahai gainean dituen erronkei erantzuteko. "Izan al gaitezke arduratsuak eta negoziatzen ari garen hiru tradizio politikook bete al dezakegu adostu duguna?", galdetu du.
Otxandianok iritzi dio hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua dela: "Mehatxuaren aurrean batasuna, alderdiaren gainetik aberria"
EH Bilduko bozeramaileak esan du hitzetatik ekintzetara pasatzeko beharra dugula, eta lehendakariari argi utzi dio PP mutatu egin dela, eta Voxekin batera bloke erreakzionario bat osatzen duela.
Andueza: "Euskadik ez du zaratarik eta diagnostikorik behar, erabakiak baizik"
PSE-EEren buruzagiak osasuna, hezkuntza eta etxebizitza hobetzeko neurriak eskatu ditu, zerbitzu publikoak indartzeko eta Euskadi "justuago, oparoago eta kohesionatuagoa" izan dadila aurrera egiteko.
Sumarrek salatu du Eusko Jaurlaritza "eskuineranzko" norabidea hartzen dabilela migrazioan eta giza eskubideetan
Sumarren legebiltzarkide Jon Hernandezek Pradalesen Gobernuaren migrazio- eta adingabeen arretako politikak kritikatu ditu, eta ohartarazi du migratzaileak mehatxutzat aurkezteak eskuin muturraren diskurtsoa elikatu egiten duela.
De Andres: "Arrakasta ez da autogobernu gehiago izatea, ondo kudeatzea baizik"
Euskadiko PPren presidenteak lehendakariari esan dio "denbora gehiegi" daramagula "eraldaketarako promesak eta Jaurlaritzaren kudeaketa arazoetatik arreta desbideratzea helburu duen erretolika subiranista entzuten".
Ceutako portuan migratzaileentzat prestatzen ari diren kanpalekua geldiaraztea baztertu du Auzitegi Nazionalak
Atzo Ceutako portuko migratzaileentzako kanpalekua geldiaraztea agindu ostean, azkenean instalazio hori migratzaileei aterpea emateko erabiltzea baimendu du. Auzitegi Nazionalaren arabera, Barne Ministerioak zehaztu beharko ditu agenteen eta migratzaileen segurtasun baldintzak.
Amaia Martinezek Pradalesi aurpegiratu dio Gobernuak "itxurakeriaz eta antzerkikeriaz" diharduela
Voxen bozeramaileak adierazi du bi urteko agintaldiaren ondoren herritarren bizi-kalitatea ez dela hobetu eta zerbitzu publikoek okerrera egin dutela.
Gogora Institutuak Ertzaintzaren aurrean salatu du Falange Espainolak mehatxatu egin duela
Falange Espainolak sinatutako mezu bat jaso du Memoriaren Euskal Institutuak: "Jomugan zaituztegu".