Politika
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Laura Garrido PPren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ETB1en egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, EAJk eta PSE-EEk azken zerga erreforma Podemosekin onartu zutenez, "logikoena" berriro ere Podemosekin aurrera ateratzea izango litzateke. Akordio zabalak erdiesteko Otegik egindako proposamenari buruz galdetuta, adierazi du EAJ, EH Bildu eta Alderdi Sozialistaren arteko formulak ez direla berriak.
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
Espainiako presidenteak Ceutako egoerari buruz hitz egin du CNNn egindako elkarrizketa batean.
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Sarek gogora ekarri du, halaber, gaur egun 112 preso daudela zigorra betetzen. Bilboko ekitaldia igarota, beste hainbat hitzordu deitu dituzte aste honetarako, "Helmuga denak etxera" lelopean: asteazkenean Baionan egingo da; ostegunean, Gasteizen, eta ostiralean, Iruñean eta Donostian.
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Hala iragarri du Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren lehen saioan. Era berean, EAJren eta PSE-EEren arteko gobernuak aurrera jarraitzearen alde egin du.
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Hain zuzen ere, Jordi Turull Kataluniako kontseilari ohiari eman dio amnistia Auzitegi Konstituzionalak.
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
PSOEren eta Sumarren gehiengoak hartutako erabakia da, eta PPk ez du parte hartu. Quiles Alvise Perezen zerrendako hautagaia izan zen, PPren kanpainetan parte hartu du eta Estado de Alarma hedabide digitalean egiten du lan.
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, estatutu berriaren akordioa "biribildu eta errematatu" egin nahiko luke hauteskunde orokorrak baino lehen, baina ez daki hala izango den ala ez.
Anduezak hauteskundeei begira egotea leporatu die EH Bilduri eta "bereziki" EAJri
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du balitekeela jeltzaleak "urduri" egotea, eta horregatik omen dabiltza hauteskundeei begira "aurkezpenak, marketing elektorala, erreleboak..." egiten.
Ceutako eta Melillako mugetan segurtasuna indartuko dutela iragarri du Marlaskak, zabaldu diren deialdien ondorioz
Barne ministroak Alderdi Popularrari "hiprokrita" izatea egotzi dio, Ceutako segurtasunaren inguruan esan duenagatik. Haren hitzetan, Espainiako Gobernuan agintzen egon ziren garaian, popularrek Ceutako segurtasunean "ogerleko bat ere ez zuten inbertitu".
Rufianek Mazoni: "Uste dut kartzela besterik ez duzula merezi, inutila, giza hiltzaile arduragabea eta psikopata zara"
Valentziako Erkidegoko presidente ohi Carlos Mazonek agerraldia egin du Kongresuan. Tentsio handiko unea bizi izan dute bertan ERCk Kongresuan duen bozeramaile Gabriel Rufianek galdeketa egin dionean. Izan ere, GOIDIaren biktimei buruzko galderak egin dizkio Mazoni. Horren harian, ERCren diputatuak adierazi du presidente ohiak ziega besterik ez duela merezi.
Zapateroren bi alabek ikertu gisa deklaratuko dute azaroaren 30ean, Plus Ultra auziagatik
Espainiako Gobernuak Plus Ultra hegazkin konpainiari emandako 53 milioi euroko laguntzak ikertzen ari da Calama epailea, eta Alba eta Laura Rodriguez, Espainiako gobernuburu izandakoaren bi alabak, inputatu zituen pasa den ekainean.
Begoña Gomezen kontrako ahozko epaiketa hasteko agindu du Peinado epaileak, dirua bidegabe erabiltzea eta eraginen trafikoa egotzita
Herri epaimahai batek epaituko ditu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea eta Cristina Alvarez horren aholkularia. Peinadok bi urte pasatxoko ikerketa amaitu du, horrenbestez. Moncloako iturriek erabakia "gaitzetsi" egin dute.
Adimen artifizialaren inguruan "herri akordio handi" bat proposatu du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak azpimarratu duenez, autoerregulazioak ez du funtzionatzen eta premiazkoa da adimen artifiziala lehenbailehen eta zorrotz arautzea, tekno-oligarken esku ez uzteko.
Mazonek ez du Kongresuko diputatuekin eztabaidatu nahi izan, eta gogorarazi du ez duela erantzukin penalik GOIDIaren kudeaketan
Valentziako Generalitateko presidente ohi eta Gorteetako diputatu denak bigarren aldiz deklaratu du hondamendi naturalaren kudeaketa ikertzen ari den Kongresuko batzordean.
Erasoa jasan zuen Ceutako diputatuak eskatu du ez dadila hauspotu "dagoeneko piztuta dagoen sua", eta iritzi dio PPk indarkeria sustatzen duela
Ferrerasek iritzi dio zilegi dela manifestazioak egitea, baina gertatutakoa gaitzetsi adierazi du eskuinaren "diskurtsoek", migrazio krisian, nahasmendua sortzen dutela eta ekintza biolentoak eragiten dituztela.
Sanchezek eskatu du gorrotoaren aurrean axolagabe ez agertzeko, Negu Gorriak elkarteak jasandako erasoaren harira
"Eraikitzea asko kostatu zaigun gizarte demokratiko batean bizi gara. Ezin gara gorrotoaren normalizazioaren aurrean axolagabe agertu", adierazi du Sanchezek X sare sozialean, "indarkeria ez da inoiz bidea", gaineratuta.
Otegik "minimoen programa bat" planteatu dio EAJri, "bloke erreakzionarioari aurre egiteko"
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak EAJri leporatu dio ETAren "komodina" erabiltzea proposamenari ez erantzuteko, PPk eta Voxek egin ohi duten bezala.
Anduezaren ustez, lehendakariak "oker" jardun zuen EHUren irekierara ez joanda, eta publikoa defendatzeko eskatu dio
PSE-EEko idazkari nagusiak unibertsitate pribatuak baloratu ditu, baina nabarmendu du publikoarekin "sentsibilitate berezia" eduki behar dela, "errektorearekin ados egon ez arren". "Uste dut lehendakariak oker jardun zuela horretan", kritikatu du.
Estebanek Otegiri: "Fatxak ginen duela hiru urte, eta orain balio komunak ditugu?"
Aitor Esteban EAJko presidenteak ezezkoarekin erantzun dio atzo Arnaldo Otegik egin zion proposamenari, Agirre lehendakariak bere garaian egin zuen bezala "ultraeskuinari aurre egiteko ezberdinen arteko akordioa lortzeko proposamena" egin baitzion. PPrekin eta Voxekin parekatuta "eskuindarra" izatea leporatu izana aurpegiratu dio Estebanek EH Bilduri, eta, beraz, ez du ulertzen orain Bilduk jeltzaleekin akordiorik egin nahi izatea.
Ultraeskuinari aurre egiteko elkarlanean aritzeko prest egoteko eskatu dio EAk lehendakariari
Alderdiaren Alkartasun Egunean, Eba Blanco de Angulo EAko idazkari nagusiak atzo Otegik esandakoak berretsi ditu eta indar ultraeskuindarrei aurre egiteko elkarlanean aritzeko prest egoteko eskatu dio Imanol Pradales lehendakariari.