Donald Trump
2025/04/03 - 22:24
Von der Leyen: "Muga-zergek zaurgarrienei egingo diete kalte eta Europak erantzuna prest du"
Europako Batzordearen presidenteak ez du zehaztu zer-nolako neurriak hartuko dituen Trumpen muga-zergen aurrean, eta negoziaziorako deia egin du, beste behin. Hori bai, ohartarazi duenez, Batzordea "erantzuteko gertu dago". EBko eta AEB Merkatarita komisarioek bilera egingo dute ostiralean.
2025/04/03 - 21:26
Hauek dira Trumpen muga-zergetatik libratu diren produktuak eta estatuak
Kobrea, urrea, produktu farmazeutikoak, erdieroaleak, zura eta AEBetan "eskuragarri ez dauden" energiak eta mineralak muga-zergetatik kanpo geratu dira. Errusiak, Kubak, Ipar Koreak eta Bielorrusiak ez dituzte muga-zergak jasango, dagoeneko zigor ekonomiko gogorrak pairatzen dituztelako.
2025/04/03 - 20:05
Trumpen muga-zergen kalkuluak irakurketa batean oinarritzen dira datuetan baino gehiago
Inposatzen den interpretazioa da hiruko erregela sinple bat aplikatzea: merkataritza-defizita bazkide jakin batekin zatitzea inportazioen balioarekin, emaitza 100ekin biderkatuz, eta hori betetzen da EBren, Suitzaren eta Txinaren kasuan, besteak beste.
2025/04/03 - 18:00
Zer-nolako eragina izango dute Trumpen muga-zergek Euskadin eta Nafarroan?
EAEn Nafarroan baino gehiago esportatzen da AEBra. Ondorioz, inpaktua ere handiagoa izango da bertan.
2025/04/03 - 16:21
Maria Chivitek astelehenean Gobernu batzarra egingo du, Trumpen muga-zergak aztertzeko
Nafarroan, esportazioen balantza 377 milioi eurokoa izan zen 2024an, eta automobilgintzak eta nekazaritzako elikagaien industriak pisu handia izan zuten.
2025/04/03 - 15:57
Sanchezek 14.100 milioi euroko plana iragarri du, Trumpen muga-zergen aurrean enpresak eta enplegua babesteko
Kontingentzia planaren helburua da AEBk ezarritako muga zergek kaltetutako enpresak eta langileak babestea eta ekoizpen gaitasuna egokitzen laguntzea. Halaber, Ekonomia ministroak erkidegoen arteko merkataritza konferentzia deituko du, eta talde politikoekin bilera-sorta bat egingo du.
2025/04/03 - 13:42
AEBk % 10eko muga-zerga globala ezarriko du; % 20koa jarriko dio EBri, eta % 34koa, Txinari
Gainera, gauerditik aurrera inportatutako autoen gainean % 25eko muga-zerga ezarriko dituztela iragarri du AEBko presidenteak.
2025/04/03 - 12:08
Munduko potentziek ohartarazi dute neurriak hartuko dituztela muga-zergen aurrean, kaltegarriak direlakoan
Txinak azpimarratu duenez, "protekzionismoa irteerarik gabeko kalezuloa da", eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi du Britainia Handiko Gobernuak "burua hotz eta lasai" erantzungo duela.
2025/04/03 - 11:01
Trumpek muga-zergekin zigortu du mundua
Presidenteak "askapenaren eguna" aldarrikatu du, % 10eko muga-zerga globala iragarrita. Gainera, EBren kasuan muga-zergak % 20koak izango dira, eta Txinakoak, % 54koak.
2025/04/03 - 10:27
Imanol Pradales: "Europak irmoki, inteligentziaz eta proportzioz erantzun behar du"
Imanol Pradales lehendakariak bilera batera deituko ditu Ameriketako Estatu Batuetara gehien esportatzen duten EAEko enpresak, industria defendatzeko taldearen baitan. Aurreikusitakoaren arabera, 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete muga-zerga berri horiek Euskadiko enpresei.
2025/04/03 - 09:43
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gazako haurrak Euskal Herrian eta hizkuntza eskubideak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 15:47
Sanchezek Trumpen muga-zergei erantzuteko neurrien berri emango du ostegun honetan
Espainiako Gobernuaren kontingentzia plana Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga zergek kaltetutako sektore ekonomikoei zuzenduta egongo da nagusiki.
2025/04/02 - 10:19
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gasteizko sutea eta Erresuma Batura bidaiatzeko baimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 09:16
Trumpek muga-zerga globalak iragarriko ditu gaur gauean, 'Askapen Eguna' izendatu duen jardunaldian
Karoline Leavitt Etxe Zuriaren bozeramaileak berretsi du muga-zerga horiek "berehala" sartuko direla indarrean, eta pazientzia eskatu die estatubatuarrei, prezioen balizko igoeraren aurrean. "Funtzionatuko du", ziurtatu du.
2025/04/01 - 23:22
AEBko fiskal nagusiak Luigi Mangioneri heriotza-zigorra ezartzea eskatzeko agindua eman du
Brian Thompson UnitedHealthcareren zuzendariaren hilketa "indarkeria politikoa" izan zela ziurtatu du Pamela Bondik. Bestalde, akusatuaren abokatuaren ustez, eskaera fiskal horrekin Mangione "hiltzen saiatzen ari dira", arrazoi politikoak direla eta.
2025/04/01 - 13:17
Von der Leyenek ziurtatu du Europar Batasunak "plan sendoa" duela Trumpen muga-zergei aurre egiteko
Europako Batzordearen presidenteak azpimarratu du "irtenbide negoziatua" lortzea dela helburua, baina gogorarazi du konfrontazioa ez duela Europak hasi, eta adierazi erantzuteko "karta" asko dituela eskuetan.
2025/03/31 - 22:51
Posible al du Donald Trumpek hirugarrenez agintean izatea?
Estatu Batuetako presidenteak elkarrizketa batean iragarri duenez, ez du baztertzen berriro aurkezteko aukera, nahiz eta Konstituzioak galarazi.
2025/03/31 - 19:34
Apirilak 2, asteazkena, egun garrantzitsua Trumpen Gobernuak abiatutako gerra komertzialean
Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
2025/03/31 - 15:02
Repsolek "mekanismoak" bilatuko ditu Venezuelan jarraitu ahal izateko, Imazen esanetan
Energia konpainiaren kontseilari ordezkariak esan du "elkarrizketa irekiak eta emankorrak" eta "harreman zuzena" duela "agintari amerikarrekin".
2025/03/30 - 20:59
Errusiari zerga gehigarriak ezartzeko mehatxua egin du Trumpek, Moskuren erruagatik negoziazioa trabatzen bada
"Errusiak eta biok Ukrainako gerraren amaierari bide emango dion akordio bat lortzen ez badugu, eta iruditzen bazait Errusiaren erruagatik dela (baliteke horrela ez izatea) muga-zerga gehiago jarriko dizkiot Errusiatik ateratzen den petrolio guztiari", esan dio NBC Newsi.