EAEko Autonomia Estatutua
2025/07/15 - 07:19
Gizarte Segurantza eta sare elektrikoko inbertsioak izango dituzte aztergai Pradalesek eta Sanchezek gaurko hitzorduan
Transferentzien Aldebiko Batzordea Madrilen bilduko da gaur, eskualdatu gabe dauden transferentziekin aurrera egiteko. Euskara Europan ofizial egitea, Europako Makroeskualde Atlantikoa sortzea, Euskadiren konektibitatea eta migrazioa ere jorratuko dituzte.
2025/07/14 - 11:13
Mertxe Aizpurua (EH Bildu): "Gehiengo abertzaleari erantzun behar dio Espainiako Gobernuak eta zintzilik dauden transferentzia guztiak eskuz aldatu"
EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen arabera, "alderdi abertzaleek ados jarri beharko genuke" eskualdatzeko dauden eskumenak transferitzeko. Gogorarazi du horien artean Gizarte Segurantzaren kudeaketarena dagoela, eta azpimarratu du, zaila izan arren, euskal indar abertzaleek elkarrekin eskatu beharko lioketela Espainiako Gobernuari hartutako konpromisoa betetzeko.
2025/06/24 - 14:13
Pradales eta Sanchez izango dira Transferentzien Aldebiko Batzordearen buru, uztailaren 15eko bileran
Imanol Pradales lehendakariak iragarri duenez, uztailaren 15ean Transferentzien Aldebiko Batzordearen bilera zuzenduko du Madrilen, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin batera.
2025/06/05 - 11:57
Gure Esku ''baikor'' agertu da, erabakitzeko eskubideari buruzko ''marra gorriak'' aldatu daitezkeelakoan
Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak euskal lurraldeen arteko artikulazioa lortzeko ireki diren prozesuak eta eztabaidak aprobetxatzeko unea dela berretsi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Halaber, erabakitzeko eskubidea erdigunean jartzeko unea dela azpimarratu du.
2025/06/03 - 15:35
Gizarte Segurantzaren transferentzian aurrerapausoak eta ''urratsa emateko beldurra'' onartu ditu Ubarretxenak
Autogobernurako sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileakadierazi du Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia dela eta Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak aurreratuta daudela, nahiz eta onartu gai "tabua" dela eta errezeloak sortzen dituela.
2025/05/22 - 19:22
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak aurreakordioa lortu dute unibertsitateen dekretuaren gainean
Martxan dauden unibertsitateak nahiz sortuko direnak kalitate-zigiluen bidez sailkatzeari buruz Eusko Jurlaritzak egindako proposamena aintzat hartu du Ministerioak, eta dekretuan jasoko du. Datozen egunetan eskumenak direla eta sortutako desadostasunak bateratzeko lanean jarraituko dute bi aldeek.
2025/05/05 - 13:17
Otxandiano: ''Agerian geratu da burujabetza ez dela auzi identitario bat, erronkei aurre egiteko tresna da''
Pello Otxandiano koalizio subiranistaren bozeramailearen aburuz, "denok gaude ados autogobernuak blindaje eta berme gehiago behar dituela". Hala, uste du ikuspegi politiko ezberdinak gai izango direla akordio bat lortzeko.
2025/05/02 - 11:55
Autogobernuari buruzko alderdien arteko negoziazioak ''inoiz baino bide hobeagotik'' doaz, Aizpuruaren arabera
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan azpimarratu duenez, diskrezioz eta zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa da. "Klabea hori da eta gauzak horrela doazen bitartean seinale ona izango da", gaineratu du.
2025/04/10 - 21:57
Ubarretxenaren hitzetan, ''sintonia ona'' dago Moncloarekin eskumenen esku-aldatzeari dagokionez
Maria Ubarretxena Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak espero du 2025. urtearen amaierarako Gernikako Estatutuan jasotako eskumenak Euskadiren esku egotea.
2025/04/09 - 14:26
Memoria Historikoaren Eguna Eusko Jaurlaritzaren sortze-eguna izatea aztertzen ari da Gogora; urriak 7, alegia
Hainbat data aztertzen ari dira, besteak beste, urriaren 7a, 1936an lehen Eusko Jaurlaritza eratu zeneko urteurrena, eta urriaren 1a, urte berean Euskadiko lehen Autonomia Estatutua onartu zenekoa.
2025/04/07 - 11:51
Autogobernuari buruzko elkarrizketa isilak defendatu ditu Estebanek eta EH Bilduri presa izatea leporatu dio
EAJko EBBren presidentearen arabera, diskrezioa ezinbestekoa da ahalik eta alderdi gehienen arteko akordiorik zabalena lortzeko.
2025/04/02 - 12:33
Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa "pausoz pauso" eskualdatzeko negoziatzen ari da Jaurlaritza
Autogobernu sailburuaren ustez, Espainiako Gobernua orain arte "tabu" zen gai bati buruz hitz egiten hasi izana seinale ona da, eta, azpimarratu duenez, agerian uzten du "gai hori aztertzeko beldurra galdu duela".
2025/04/01 - 11:21
Estebanen "zuhurtziaz" gain, Otegik "anbizio nazionala" eskatu du estatus berriaren akordiorako
EH Bilduren idazkari orokorrak aitortu du autogobernua eguneratzeko bidean "aurrera" egin dela, eta azpimarratu "aukera-leihoa orain" dagoela, Sanchezen gobernuarekin. Otegiren ustez, EAEk ez ezik Nafarroak ere heldu behar dio eztabaida horri, Euskal Herria nazio bat dela abiapuntu hartuta.
2025/03/31 - 12:33
Estatus berriari buruzko akordioa ez dago itxita EAEn eta Madrilen bidea luzea izango da, Estebanen arabera
EAJren EBBko presidente berriak bide luze eta zaila aurreikusi du, eta obsesiorik ez dela izan behar nabarmendu du.
2025/03/28 - 13:24
Tituluen homologazioari buruzko epaiak agerian utzi du burujabetza gehiagoren beharra, EH Bilduren arabera
Koalizio subiranistak "positibotzat" jo du Auzitegi Konstituzionalera jotzeko Eusko Jaurlaritzaren erabakia, eta herri gisa jokatzeko deia egin die euskal indar politikoei, "autogobernuaren aurkako eraso berri" honen aurrean.
2025/03/25 - 16:45
Torresek baieztatu du Jaurlaritzarekin batera tituluen homologazioari buruzko epaia aztertzen ari direla
Angel Victor Torres Lurralde Politiketako ministroak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak uste dute "autogobernu zabalagoa" behar dela "tituluen homologazioan, garrantzitsua baita herritarrei zerbitzuak emateko profesional gehiago izateko".
2025/03/25 - 09:36
Albiste izango dira: Hezkuntzako greba, Andoni Ortuzarren azken elkarrizketa eta AEB - Errusia bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/23 - 15:42
Martinez: "Medikuntzako tituluak homologatu behar ditugu, Osakidetzak ezin duelako gehiago itxaron"
Igande honetan argitaratutako ohar batean Alberto Martinez sailburuak esan duenez, "gurpilean makila" sartzearen parekoa da Gorenaren erabakia, eta gaur egun eskumen hori bere gain duen Osasun Ministerioari dei egin dio arlo horretan "erantzukizunez jokatu" eta "erreakzionatu" dezan.
2025/03/21 - 20:48
Gorenak baliogabetu egin du Atzerriko tituluen homologazioa EAEra eskualdatzea
Gorenaren arabera, "366/2024 Errege Dekretuaren eta bertan jasotako akordioaren arabera, ezin zaizkie eginkizunak eta zerbitzuak autonomia-erkidegoei eskualdatu". Eusko Jaurlaritza Konstituzio Auzitegira jotzea aztertzen ari da.
2025/03/21 - 20:25
Gorenaren epaia ''autogobernuaren aurkako erasoa'' dela uste du Jaurlaritzak
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Autogobernu sailburuaren arabera, Auzitegi Gorenaren epaia "ulertezina" da. "Konstituzionalean errekurritu dezakegun begiratzen ari gara", gaineratu du.