EAJ
EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin, EAJrekin berdinduta
Bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, emaitzak hobetuko lituzkete hauteskunde orokorrak egingo balira, EITB Focusen atal berrian ikus daitekeenez. Alderdi biek diputatu bat gehiago izango lukete Kongresuan.
EH Bilduk diputatu bat gehiago lortu eta indar nagusia izango litzateke Gipuzkoan
EiTB Focusen azken atalaren arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, EAJk ere emaitza hobetuko luke eta bigarren indarra izango litzateke Gipuzkoan, dituen bi eserlekuei eutsita.
EAJk diputatu bat gehiago lortu eta hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke Bizkaian, eta EH Bilduk emaitza hobetuko luke
Jeltzaleek botoen % 26,9 lortuko lituzkete Bizkaian, eta EH Bilduk, berriz, % 24. 2023ko emaitzak hiru puntu hobetuko lituzke Bizkaian koalizioak. PSE-EEk eta PPk ordezkaritzari eutsiko liokete, eta Sumarrek zeukan eserleku bakarra galduko luke.
Arabak 2023ko argazkia errepikatuko luke: PSE-EE lehen indarra, eta EH Bildu, bigarrena
EiTB Focusen atal berriaren arabera, Araban gauzak ez liratekete asko aldatuko hauteskunde orokorrak egingo balira. Horrela, PSE-EEk lehen alderdia izateari eutsiko lioke, eserleku batekin, eta EH Bilduk eta EAJk boto-portzentajea hobetuko lukete.
Aitor Esteban eta Arnaldo Otegi, gainditu duten alderdi-ordezkari bakarrak
EITB Focus inkestaren arabera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoetako buruzagietatik bi baino ez daude gainditzeko moduan, eta Aitor Estebanek (EAJ) lortu du notarik onena: 6,8, 10etik.
"Euskadi euskaldun" eta "pim, pam, pum”: Ayusok Pradalesen hitzak nahastu ditu
Alderdi Egunean, lehendakariak "autogobernua ezabatu" nahi izatea leporatu zion Madrilgo Erkidegoko presidenteari.
EAJk esan du saiatuko dela Gipuzkoako aurrekontuak aurrera ateratzen, baina EH Bildurekin akordioa zail ikusten du
Ez dutela itxaropena galduko baina koalizio abertzalearen hitzetan konfiantza handirik ez dutela adierazi dute EAJko ordezkariek. "Orain arteko ekintzek erakutsi dute. EH Bilduk ez, ez eta ez erantzun die Gipuzkoako aurrekontu proposamenei 2015etik gaur arte", zehaztu dute.
Aitor Esteban: "Europa indartzeko lanean lagundu nahi dugu, baina, aldi berean, nazio garen aldetik dagokigun lekua eskatzen dugu"
“Aurreko belaunaldien lekukoa hartzeko ordua heldu da, eta, batez ere, bakoitzaren jarrerarekin etorkizuna aldatu ahal dela sinistea: gure kaleen etorkizuna, gure auzoena, beharrean dauden pertsonena, gure hizkuntzarena edo gure herriarena”, esan du EBBko presidenteak.
Autogobernua indartu eta transferitu gabe dauden eskumenen alde lanean jarraitzeko prest agertu da lehendakaria
"Euskal etxeak" duen garrantzia azpimarratu du Imanol Pradalesek, eta diskurtso arriskutsuak ugaritzen ari direla ohartarazi du. "Gaitasun politiko berriak behar ditugu gure autogobernua blindatzeko", esan du.
Aitor Estebanek estatus politiko berria eskatu du, EAJko buru gisa egin duen lehen Alderdi Egunean
Jeltzaleak goizean goizetik izan dira Forondan (Araba), ekitaldi eta ospakizunen artean. Alderdiak autogobernua eta estatus politiko berria izan ditu hizpide.
Maddalen Iriarte: "Politika publiko eraldatzaileak behar dira; bide horretan, EH Bilduren eskua luzatuta egongo da"
Maddalen Iriarte, EH Bilduren Gipuzkoako bozeramailea, EAJk negoziazioetan hartu duen bideaz kezkatuta agertu da. Iriartek politika publiko eraldatzaileak behar direla adierazi du, eta bide horretan EH Bilduk eskua luzatuta izango duela, baita aurrekontuak adosteko elkarrizketetan ere.
EAJk igande honetan Alderdi Eguna ospatuko duen zelaietan egon dira goizean Pradales eta Esteban
Igande honetan 49. edizioa izango duen Alderdi Egunean zentralitatea aldarrikatuko dute jeltzaleek. Forondan egingo dute ekitaldia, "Batzen gaituzten hariak" lelopean.
Alderdi politikoek beren ikuspuntua eman dute Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrenean
Frankismoaren biktimak direla esan dute EAJk eta PSE-EEk, baina terrorismoa ez lausotzeko eskatu dute. EH Bilduk haien memoria defendatu du, frankismoaren aurkako borrokaren "erreferente" gisa, eta PPk eskatu du egin zituzten "krimenak" gogoratzeko.
Etxanobe: "Guggenheim Urdaibairen bideragarritasuna epe motz-ertainean baldintzatzen duten elementuak daude"
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak lurraldeko Batzar Nagusietan erantzun die oposizioko kideei, esanez bere gobernuak gardentasunez jokatu duela proiektu honi dagokionean. Bideragarritasuna landu den arren, epea baldintzatzen duten elementuak ere badaudela jakinarazi du, besteak beste, prozesu judizialak, deskontaminazio-lanak eta hirigintza-izapideak.
EAJk formatu berriz ospatuko du Alderdi Eguna igandean, 'Batzen gaituzten hariak' lelopean
Aurten, eszenatokia zelaiaren erdian egongo da, biribila izango da, eta lau pantaila erraldoi jarriko dituzte, afiliatuek bertan gertatutako guztiaren berri izan dezaten. EBBk adierazi duenez, formatu berritzaile horrekin, EAJ, alderdi gisa erdian dagoela, herriaren eraikuntzan funtsezkoa dela eta gizartearekin batera eboluzionatzen duen alderdi dinamikoa dela irudikatu nahi dute.
EAJk Parisen berreskuratu duen eraikina jeltzaleena izatea "sinesgaitza eta okerra" dela esaten jarraitzen du PPk
Aitor Esteban EAJko presidenteak larunbatean Parisen egindako ekitaldietan esandako "irainei" erantzun die Partidu Popularrak ohar baten bidez, zalantzan jarri du berriro eraikin hori EAJrena izan izana, eta Eusko Jaurlaritzarena zela defendatu du.
EAJk martxan dauden akordio prozesuekin bat egiteko eskatu dio Otegiri, eta "mundua ez da gelditzen" ohartarazi dio
Iñigo Ansola BBBko presidentearen arabera, Euskadiren aldeko "akordioak martxan daude", eta "aukerak sortu behar ditugu". EH Bilduko buruzagiari eskatu dio atzerapenik gabe egin dezala bat hasitako akordio prozesuekin.
Honelakoa da EAJk berreskuratutako eraikin ikonikoaren barrualdea
EITBk Paris erdialdeko Marceau etorbideko 11. zenbakian dagoen eraikin sinbolikoaren barrualdea bisitatu du. Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen eraikina "justizia eta memoria historikoa konpontzeko ekintza gisa" berreskuratu izana pozik hartu dute jeltzaleek.
EAJk esan du Parisko eraikina itzultzea "justizia ekintza bat" dela, eta ez duela ahaztuko PPren eta Voxen "eskandalua"
Marceau etorbideko eraikinak ekitaldi hunkigarria hartu du larunbat honetan, eta bertan izan dira Aitor Esteban EBBko egungo presidentea eta Andoni Ortuzar EBBko presidente ohia (bere agintaldian berreskuratu zuen EAJk eraikina). Horiekin batera izan dira Imanol Pradales lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu, Kongresuko, Senatuko eta Europako Parlamentuko bozeramaile jeltzaleak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak, besteak beste.
EAJk Parisko Marceau etorbideko jauregitxoa berreskuratu duela ospatuko du gaur
Eusko Jaurlaritzako zenbait sailburu eta buruzagi jeltzale izango dira gaur Frantziako hiriburuan, nazien okupazioaren garaian, 1940an, lehen Eusko Jaurlaritzari konfiskatu zioten eraikina itzuli dietela ospatzeko.