Eguneko Titularrak
Langile bat larri zauritu da Zamudion, lan istripu batean
Ezbeharra 08:30ean gertatu da, Ugaldeguren industrialdeko enpresa batean. Antza denez, altzairuzko pieza batek azpian harrapatu du, eta larri eraman dute ospitalera.
Gasteizko osoko bilkurak 2026ko aurrekontuak onartu ditu, PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren botoekin
Hiru urtean jarraian aurrekontuak onartu izana azpimarratu du alkateak, eta Artolazabalek, berriz, ukatu egin du lidergoa EH Bilduren esku laga dutela. Koalizioko ordezkariak, berriz, akordioa "pozgarria" dela nabarmendu du.
Albiste izango dira: EBren "erabateko babesa" Danimarkari eta Groenlandiari, Errusia, Ukraina eta AEBren arteko bilera eta haizeak eragindako gorabeherak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EBk "erabateko babesa" berretsi die Danimarkari eta Groenlandiari, Trumpen mehatxuen aurrean
Europako Kontseiluko presidenteak "positibotzat" jo du Trumpek, Groenlandiaren harira, Europako zortzi herrialderi ezarritako muga-zergak erretiratu egingo dituela iragarri izana. Gauzak horrela, EBren eta AEBren arteko merkataritza akordioan urratsak eman beharra aldarrikatu du.
Euskararen transmisioa sustatzeko kanpaina aurkeztu du Nafarroako Gobernuak
'Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara' lelopean, euskararen balio sozial eta kulturala nabarmendu eta sustatzeko kanpaina, bereziki, haur txikiak dituzten familiei zuzenduta dago. Urtarrilaren 26tik otsailaren 15era egingo da.
Loiuko Udalak Hariztondo Txiline eremuan 400 etxebizitza eraikitzeko baimen guztiak lortu ditu
Udalak, azken unean, eta Bilboko Aireportuak plan zuzentzaile berria onartu aurretik, lortu du aireportuak kudeatzen dituzten hiru erakundeen (Aena, Aesa, Enaire), Garraio Ministerioaren eta Abiazio Zibilaren oniritzia.
Albiste izango dira: Davoseko Foro Ekonomikoa, abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik, eta Oscar sarietarako izendapenak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk
Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko.
Emakume nafar bat, Adamuzko tren istripuan hildakoen artean
Maria Luisa Eugui Madrildik Huelvara zihoan, senide batzuk bisitatzera.
Lore Bilbao: "Egunean 2.000 pertsona inguru ez dira joaten Lehen Arretan duten hitzordura"
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak azaldu duenez, urtean 500.000 hitzordu inguru alferrik galtzen dira.
Trumpek ez du Macronen proposamena onartu eta ez du G7aren goi bileran parte hartuko
AEBko presidenteak hori erantzun dio G7aren ezohiko goi bileran parte hartzeko Frantziako estatuburuak egindako proposamenari. Trumpek ez du onartu, Parisen, Errusiaren parte-hartzearekin, egingo den bilerara joatea, uste baitu Macroni "gutxi" geratzen zaiola Eliseoan.
Albiste izango dira: Iryo trenaren kutxa beltzen audioak, abisu horia haizeagatik eta Euskadiko lehen zentro soziosanitarioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
ELAk eta LABek espero dute auzitegiak LGS propioa "negoziatzera zigortuko" duela Confebask
Nolanahi ere, sindikatuek adierazi dute mobilizazioak "LGS propioa lortzeko aukera" benetan zehaztuko du, eta martxoaren 17ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute. Confebaskek, bere aldetik, Euskadiko langile guztientzako LGS propioa "ez dela negoziagarria" defendatu du, "arau-tresna" dela argudiatuta.
67 urteko gizon bat hil da Zornotzan, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
Larrabetzuko Horma Ondo jatetxeko Mikel Bustinza sukaldari ezaguna da hildakoa. Aparkatuta zegoen kamioi baten azpira sartu da autoarekin.
Mastektomia egin dieten emakume batzuek "presio estetikoak" eraginda erabakitzen dute bularra berreraikitzea
Hori da Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten ondorioetako bat. Zehazki, bularreko minbiziaren ondorioz mastektomia egin behar dieten emakumeen aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesua eta kalitatea aztertu ditu.
Abisu horia ezarri dute asteazkenerako Bizkaian eta Gipuzkoan, 100 km/h-tik gorako haize boladak izango direlako
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du, 05:00etatik 07:00etara, 2,5 eta 3 metro arteko olatuak altxatuko direlako.
EAEko langile publikoek urtarrilean jasoko dituzte iazko soldata igoerari dagozkion atzerapenak
Halaber, otsaileko nominatik aurrera 2026. urteari dagokion % 1,5eko soldata igoera aplikatuko zaie.
Kordobako tren istripuaren ondoren albiste faltsuak zabaldu dira sareetan
Beste tragedia batzuetan gertatu izan den bezala, hainbat erabiltzailek adimen artifiziala erabiliz sortutako irudi eta bideoak eta informazio faltsua zabaldu dituzte.
Trumpen "praktika autoritarioek" giza eskubideen "higadura" eragin dutela ohartarazi du Amnistia Internazionalak
Donald Trump Etxe Zurira bigarrenez iritsi zenetik urtebete betetzen den honetan, txosten bat argitaratu du gobernuz kanpoko erakundeak. Dokumentu horretan jasotzen denez, gizarte askeen oinarriak "ahultzen" ari dira, eta horren adibide jarri ditu adierazpen askatasunaren, oposizioaren eta oro har kritiko direnen kolektiboen aurkako erasoak.
Gutxienez 39 hildako eta 48 ospitaleratu Kordoban, abiadura handiko bi trenen arteko istripuan
Trenetako bat errailetik atera da Adamuzeko (Kordoba) 1. trenbidearen sarrerako desbideraketan eta alboko trenbidean sartu da. Beste tren bat zebilen bide horretan, eta hura ere errailetatik atera da. Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera geratu da.