Eguneko Titularrak
Asteburuan 26 hegaldi berezi daude aurreikusita euskal aireportuetan, Kopako finala dela eta
Gasteizko aireportutik zazpi hegaldi aterako dira Andaluziara: sei, Sevillara, eta bat, Jerezera. Bilboko, Donostiako eta Iruñeko aireportuetatik, berriz, bina hegaldi aterako dira Sevillara. Itzulerarako beste horrenbeste (13) hegaldi programatu dituzte.
Migratzaileen ezohiko erregularizazioa ostegunean hasiko da telematikoki, eta astelehenean, aurrez aurre
Gehienez, hiru hilabetez luzatuko da izapidea. Tramitea amaitu barik egon arren, eskaera onartutakoan lanean hasi ahal izango dira eskatzaileak.
Sanchez, Begoña Gomezen auzipetzeari buruz: "Ziur nago, denborak jarriko du bakoitza dagokion tokian"
Begoña Gomez emaztea akusatuen aulkian eserita ikusiko ote duen galdetuta, Justiziari "justizia egiteko" eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak.
Trebiñun euskararen irakaskuntza eta erabilera sustatzeko berme eta neurriak eskatu dituzte herritarrek
Argantzonen egindako agerraldian, gogora ekarri dute Espainiako Gobernuak sinatua eta berretsia duela Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, eta, beraz, horrekin hartutako konpromisoak Gaztela eta Leongo administrazioek ere bete egin beharko lituzketela. Espainiako Gobernuari eta eratze bidean dagoen Gaztela eta Leongo Gobernuari igorriko dizkiete gaur egindako eskariak.
Iberiak Kubarako hegaldi zuzenak bertan behera utziko ditu ekainetik aurrera, energia krisia dela eta
Etenaldiak irauten duen bitartean, Kubara joan nahi dutenei Iberiak eskainiko die Panamara joatea, eta handik, uhartera. Habanan dituen bulegoak zabalik izango ditu Iberiak.
Adinekoen Euskal Estrategiak lehen aldiz landuko du sexu aniztasuna
Adinekoen ongizate integrala sustatzeko, 16 proiektu biltzen ditu Jaurlaritzaren estrategia berriak. Horien artean, berritasunetako bat da Sexu Aniztasunaren eta Generoaren Estrategia, pertsona guztiek, adina edozein dela ere, beren sexualitateari dagokionez aske bizi daitezen.
Begoña Gomez epaitzea proposatu du Peinado epaileak, lau delitu egotzita
Juan Carlos Peinado magistratuak auziaren instrukzioa itxitzat eman du, eta Pedro Sanchezen emaztea epaitzea proposatu du, lau delitu egotzita: eraginen trafikoa, ustelkeria negozioetan, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta bidegabeko jabetzea. Halaber, bost eguneko epea eman die aldeei ondorioak aurkez ditzaten.
Otxandianoren arabera, Iparraldeko dinamika politikoak inspiragarriak izan beharko lirateke Hegoaldean
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, "herri honek behar du EAJ eta EH BIlduren arteko esparru bat, adostua".
Urkulluren ustez, Magyarren garaipena EBrako "itxaropen puntu bat" da, baina adierazi du zuhur jokatu beharko litzatekeela harekin
Iñigo Urkullu lehendakari eta eAtlantic fundazioaren presidenteak adierazi duenez, Europar Batasunaren ikuspuntutik, Magyarrek Orbanen aurrean lortutako garaipena "itxaropen puntu bat" da, baina "nondik datorren" kontuan hartuta, zer politika darabilen ikusi arte itxarotea eskatu du.
"Hainbat ontzi" petrolio bila AEBra doazela esan du Trumpek eta Iranek ohartarazi du Ormuzera doazenek su-etena urratuko dutela
Ameriketako Estatu Batuek Ormuzko itsasartea blokeatuko dutela iragarri dute astelehenetik aurrera (14 GMT, 16:00ak Euskal Herrian eta 17:30ak Teheranen).
Albiste izango dira: Emakume baten heriotza Iruñean, Magyarrek supergehiengoa lortu du Hungarian eta Trumpek Ormuzen blokeoa iragarri du
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Fiskaltzak helegitea jarri du Konstituzionalean, Garcia Ortiz fiskal nagusi ohiaren aurkako epaiaren kontra
Ministerio Publikoaren arabera, Garcia Ortizen errugabetasun printzipioa urratu da prozesuan zehar eta ez dago froga nahikorik Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak bidalitako mezu elektronikoa Fiskaltzak bidali zuela esateko.
12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz
Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta.
Lau pertsona artatu dituzte Durangoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sutea 01:00a aldera piztu da Askatasun etorbideko eraikin bateko 5. solairuan, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute. Kea arnastu duten lau bizilagunak, tartean adin txikiko bat, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Ziurgabetasuna nagusi, AEBk eta Iranek adostutako su-eten hauskorra dela eta
Iranek ordezkaritza bat bidali du Pakistanera, ostiraletik aurrera AEBrekin negoziatzen hasteko. Trumpek, bere aldetik, ukatu egin du Iranek zabaldutako 10 puntuko negoziazio plana AEBk onartutakoa dela.
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.
Kutxa Fundazioak atzera egin eta Eureka! zientzia museoa zabalik mantenduko du
Erakundeak jakinarazi du azken asteotan egindako "entzute-prozesu" baten emaitza dela erabakia. "Kutxa fundazioak Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari jaso ditu, museoak Gipuzkoako herritarrentzat duen balioa berresten dutenak", esan dute.
Bi pertsona ikertzen ari dira, Ean piztutako baso sutearekin zerikusia dutelakoan
Ertzaintzak uste du kobrea lortzeko kablea batzuk erretzen hasi direla, eta ezin izan dutela erreketa kontrolatu. Sua inguruko baso batera zabaldu da, eta 2,7 hektarea inguru kiskali ditu.