Eguneko Titularrak
Esteban: "Transferentziei buruz adostutakoa betetzen ez bada, EAJk jarrera aldatu beharko du"
Aitor Esteban EAJren presidenteak ohartarazi du Pedro Sanchezen Gobernuak transferentzien inguruan adostutakoa betetzen ez badu, EAJk jarrera aldatuko duela. "Lehen, gehiago eztabaidatu genuen eta malguagoak izan ginen, baina, beharbada, orain ezberdina izango da", esan du.
Oscar Tellez Vox Navarrako kidea inputatu du Fiskaltzak, gorroto delitua egotzita
Salaketaren arabera, Tellezek TikTok eta Instagram plataformetan argitaratutako edukiek migratzaileen aurkako gorroto delitua sustatzen dute.
Agurainen atxilotutako adin txikikoa erregimen itxian sartzea agindu du epaileak, jihadismoarekin lotura duelakoan
16 urteko gaztea astelehenean atxilotu zuten, talde terroristako kide izatea, terrorismoa goratzea eta doktrinatzea egotzita.
Eusko Jaurlaritzak babestutako 1.000 etxebizitza mobilizatuko ditu aurten, Premiazko Neurrien Legeari esker
Etxebizitza sailburuak iragarri du aurten hainbat proiektu pilotu jarriko direla martxan, Premiazko Neurrien Legea aplikatzea ahalbidetuko dutenak. Guztira, babes ofizialeko 1.000 etxebizitza babestu mobilizatzea aurreikusten du; horietako 525, Portugaleten.
Arabako nekazari eta abeltzainek bertan behera utzi dituzte Mercosurreko akordioaren aurka deitutako protestak
Ataca Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta, gaur ere A-1ean protesta egiteko asmoa zuten. Azkenean, ordea, bertan behera utzi dute, aste honetako deialdietan parte-hartzea handia izan dela eta beren aldarrikapenak entzun direla iritzita.
Urtebete igaro da Iruñeko Planetarioan sutea gertatu zenetik
Nafarroako Gobernuak eta Planetarioaren kudeatzen duen NICDO enpresa publikoak azaldu dutenez, azpiegitura eraberritu eta zientzia eta astronomiako dibulgaziorako gune bilakatu nahi dute.
Gaur abiatuko da sagardo denboraldia Gipuzkoan
Sagardun Patzuergoa erakundeak antolatuta, Astigarragako Petritegi sagardotegian emango diote hasiera txotx denboraldiari, eguerdian.
Indarkeria matxista "normalizatuta" dago ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen euskal sektoreetan
(H)emen Elkarteak eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak bultzatutako ikerketa batek agerian uzten du ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetan "indarkeria matxista ez dela kasu isolatuen emaitza, baizik eta sektorearen egiturarekin lotutako errealitate sistemikoa".
Francori eta Molari emandako ohorezko tituluak baliogabetuko dituzte Arabako Batzar Nagusiek
EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Araba taldeek foru arau proposamen bat aurkeztu dute, diktadoreari eta militarrari emandako probintziako aita eta ohorezko diputatu nagusia tituluak kentzeko.
EBri Israelekin duen elkartze akordioa etetea eskatzeko, Europako Herritar Ekimena abiatu du EH Bilduk
Milioi bat sinadura bildu nahi dituzte, eta dagoeneko martxan da horretarako web orria. Datozen asteotan, berriz, koalizioko kideak herriz herri arituko dira sinadurak biltzen.
Alokairuaren prezioa igotzen ez duten etxejabeei hobari fiskalak emango zaizkiela iragarri du Sanchezek
EH Bilduk zein ezkerreko gainerako talde parlamentarioek aurreratu dute ez dutela neurria babestuko. EH Bilduren arabera, "neurriz kanpoko alokairuak kobratzen" ari diren jabeak "zergak ordaintzetik libratu" nahi izatea "adarjotzea da".
Euroganberako instalazioetara sartzea debekatu diete Irango ordezkariei eta diplomatikoei
Errepresio bortitza izan da azken bi asteetan Iranen, protestan ari diren pertsonen kontra, eta Iran Human Rights (IHRNGO) gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 648 dira hildakoak.
EH Bilduk dio Euskal Herria gai dela autoritarismoari sendo erantzuteko
Koalizio subiranistaren Hegoaldeko Mahai Politikoak adierazpen bat argitaratu du, munduko egoeraren eta azken asteetako gertakarien inguruko analisi batekin.
Milaka pertsona atera dira kalera Iranen, Gobernuari babesa adieraztera
Milaka pertsona mobilizatu dira astelehen honetan Irango hiriburuan, Teheranen, eta herrialdeko beste hainbat tokitan, hango Gobernuari babesa adierazteko, azken egunotan izaten ari diren protesten aurrean.
Gripeak eragindako ospitaleratzeen kopurua % 30 baino gehiago jaitsi da EAEn
Kanpaina hasi zenetik, 17.465 gripe-kasu erregistratu dira guztira Osakidetzaren ospitaleetan, eta 2.274 ospitalizazio eta 74 ZIUko ingresu izan dira.
Milaka manifestari atera dira kalera Minneapolisen, immigrazi agente batek Renee Good tiroka hil izana salatzeko
Milaka manifestari atera dira larunbat honetan berriro Minneapoliseko erdiguneko kaleetara protestan, Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuko agente batek emakume bat hil ostean pasa den asteazkenean. Minnesotako Etorkinen Eskubideen aldeko Ekintza Batzordeak deitu du manifestazioa, hilketa izan zen tokitik oso gertu.
Bertako buruzagiek, Tim Walz gobernadoreak barne, Minnesotako Atxiloketa Kriminalen Bulegoa auzian inplikatzeko beharra defendatu dute, baina erakunde horretatik salatu dute Ikerketa Bulego Federalak (FBI) betoa jarri diela kasuarekin zerikusia duen materiala eskuratzeko. FBIk bere esku bakarrik utzi du ikerketa.
18 preso askatu dituzte jada Venezuelan
Gaur iritsiko dira Madrilera Venezuelak aske utzi dituen bi preso bilbotarrak
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Puerto Ayacuchon atxilotu zituzten, Venezuelako Amazonas estatuko hiriburuan. CNIren eta Venezuelako oposizioarekin lotura izatea leporatu zieten. Espainiako Gobernuak hasieratik ukatu ditu akusazio horiek.
Gasteizen kalean bizi diren Maliko asilo eskatzaileak Jaurlaritzak kudeatzen dituen zentroetara eraman dituzte
Gasteizko kaleetan bizi diren Maliko 30 bat errefuxiatu Eusko Jaurlaritzako hainbat zentrotara eraman dituzte aldi baterako. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio, bere "betebeharrak" betetzeko eta Maliko asilo eskatzaileen egoera administratiboa bideratzeko.
Groenlandiako independentistek AEBrekin "zuzenean" hitz egitea eskatu dute, Danimarka kanpoan utzita
Whashingtonekin akordio bat ixteko aukera ez du baztertzen Naleraq alderdiak, elkartze librearen formula erabilita.