Eguneko Titularrak
2025/06/02 - 20:52
Amnistiari buruzko txostenaren gakoak: "Legegileak Konstituzioak debekatzen ez duen oro egin dezake"
191 orrialdeko zirriborroak Amnistia Legea babesten du, ia oso-osorik, baina arrazoia ematen dio PPri hiru puntu zehatzetan, eta ez du iritzirik ematen dirua bidegabe erabiltzearen delituari buruz.
2025/06/02 - 20:28
Bost ibilgailuk talka egin dute Larraunen, eta A-15 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan
Istripua 15:50ean gertatu da, kamioi baten eta auto baten artean, eta, ondoren, beste talka bat izan da su hartu duten beste bi kamioiren eta furgoneta baten artean. 50 urteko kamioilari bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute (Alain Patinok utzitako irudiak).
2025/06/02 - 19:52
Etna sumendiaren erupzio bortitz batek 5.000 metrotik gorako ke-zutabe bat eragin du
Erupzioa goizaldean hasi da, baina, goiz erdian, hego-ekialdetik jaisten ari zen material piroklastiko isurketa izan da.
2025/06/02 - 19:44
Beste preso truke bat adostu dute Ukrainak eta Errusiak
Hain zuzen ere, zauritutakoak eta 18 eta 25 urte artekoak trukatuko dituzte. Ukrainako eta Errusiako ordezkaritza bana Istanbulen bildu da, gerraren amaierari buruz hitz egiteko.
2025/06/02 - 19:19
A-15 autobia ordu luzez egon da itxita Larraunen, zazpi ibilgailuk talka egin baitute; tartean, bi kamioik
Talkaren ondorioz, bi kamioik eta furgoneta batek su hartu dute. 50 urteko kamioilari bat zauritu da ezbeharrean, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Autobiako errei bat 22:00ak aldera zabaldu dute berriro.
2025/06/02 - 19:11
Merindadeetako alkateek hobekuntzak eskatu dituzte eskualdeko errepideetan, istripuak saihesteko
Juan Pablo Sanchez eta Roberto Ortiz Espinosa de los Monteros eta Las Machorraseko alkateek, hurrenez hurren, gogorarazi dute aurten zazpi pertsona hil direla Merindadeetako errepideetan.
2025/06/02 - 19:06
Ertzaintzak zenbait aldiz tiro egin du droga-trafikoaren aurkako operazio batean, Lezon
Hiru pertsona atxilotu dituzte. Susmagarrietako bat autoz ihes egiten saiatu da, eta agenteek tiro egin dute, "ibilgailuak harrapatzea saihesteko".
2025/06/02 - 17:40
Tiroketa bat izan da Lezon, droga trafikoaren aurkako operazio batean
EITB jakin duenez, tiroketa Ertzaintzako agenteen eta hainbat susmagarriren artean gertatu da, drogaren aurkako operazio batean. Operazioak zabalik jarraitzen du eta oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Zauriturik dagoen ere ez dute jakitera eman.
2025/06/02 - 17:38
GI-2634 errepidea itxi dute Azkaraten, gutxienez hiru zauritu eragin dituen istripu baten ondorioz
Gutxienez hiru pertsona zauritu dira Azkarate mendatearen inguruan 14:25ean gertatu den trafiko istripuan.
2025/06/02 - 16:15
Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil hurren zegoen haur bat lanorduetatik kanpo artatzeagatik
Osasun Sailak azaldu du "segurtasun ohartarazpena" egin ziola langileari, ibilgailu korporatiboa ordutegitik kanpo eta aldez aurretik abisatu gabe erabiltzeagatik.
2025/06/02 - 16:09
"Ahots Batuak", kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babesteko ekimena
Jaurlaritzaren 2030 Agendaren baitan kokatzen den ekimenak hizkuntzek eta kulturek gizarte-kohesioan eta giza garapenean duten funtsezko zeregina aitortzea du helburu.
2025/06/02 - 16:01
Gasteizko parke eta zelaiak txakurrentzat gaixotasun iturri bihurtzen ari direla ohartarazi dute albaitariek
Gasteizko lorazainek bi hilabete baino gehiago daramatzate greban. Hirian belardiak neurri gabe hazita daude eta herritarrek ez ezik, txakurrek ere nabaritu dute. Izan ere, albaitariek diote ugaritu egin direla ziztada, akain, arkakuso eta ebaki kasuak.
2025/06/02 - 15:22
Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko dirulaguntzak bideratuko ditu Unibertsitateko ikerketa-taldeentzako
Unibertsitateko ikerketa taldeentzako deialdi berriak (2026-2030) % 20ko aurrekontu igoera izan du, eta 250 proiektu finantzatzea ahalbidetuko du.
2025/06/02 - 15:17
Hitzarmen "gehiago eta hobeak" lortzen dituela defendatu du ELAk
Gaur eta bihar Bilboko Euskalduna Jauregian egiten ari den kongresuan, datozen lau urteetarako ildo politikoak ezarriko ditu sindikatuak. Gainera, Mitxel Lakuntza berriro buru izango duen Batzorde Exekutibo berria aukeratuko dute.
2025/06/02 - 15:12
Euskara sustatzeko Hizkuntzen Normalizaziorako Plana egitea adostu dute Iruñean
Planaren oinarria izango den dokumentua onetsi du Iruñeko Udalak, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak osatzen duten udal gobernuaren eta PSNren babesarekin.
2025/06/02 - 14:39
Erresuma Batua Gerra Hotzaz geroztik izan duen mehatxurik "larrienaren" aurrean dagoela esan du Starmerrek
Erresuma Batuko lehen ministroak aurreratu duenez, bere herrialdeko militarrak letorkeen gatazka armatu bati aurre egiteko prestatzen ari dira.
2025/06/02 - 14:24
Gipuzkoako Aldundiak berdintasunean trebatuko ditu langileak, genero arrakala murrizteko helburuarekin
Hori da Berdintasunerako VI. Foru Planean agertzen den neurrietako bat, foru langileen % 70 berdintasunean trebatzea, berdintasunerako aurrekontua % 1,5 handitzearekin eta indizean 75 puntu lortzearekin batera.
2025/06/02 - 14:20
1.960 pertsona artatu ditu Bilboko Harreraguneak lehen sei hilabeteetan
Azaroan ireki zituen ateak Bilbon pertsona migranteei harrera eta informazioa eman eta orientatzen laguntzeko Euskadiko lehen bulegoak, eta sei hilabeteotan 70 herrialdetako jendea hurbildu da bertara laguntza eske, hala nola Maroko, Kolonbia, Aljeria, Venezuela eta Perutik etorritakoak.
2025/06/02 - 13:51
Gasteizko eta Altsasuko bi gazte hil dira auto-istripu batean, Burgosen
19 eta 20 urteko gazteak Espinosa de los Monteros herriaren parean hil dira, ibilgailua 200 metroko altueratik amilduta. Autoan zihoazen hiru lagun ospitalera eraman dituzte; horietako bi, larri.
2025/06/02 - 13:09
Bandera gorria eta zaintza-dorreak itxita Zurriolan, hondartza-denboraldiko lehen egunean
Zurriola hondartzako sorosleek egoera txarrean eta hondartza-denboraldia abian jartzeko gutxieneko baldintzak bete gabe aurkitu dituzte instalazioak. Hortaz, planto egitea erabaki dute eta Udalari neurriak hartzeko eskatu diote.