Epaiketak
2025/02/12 - 17:06
Fiskalak Rubiales zigortzea eskatu du, "denean agintzen" zuelako presidenteak
Marta Durantez fiskalak esan du presidente ohiak onartu gabeko musua eman ziola Hermosori, eta "erabateko boterea" zuenez, horixe erabili zuela jokalaria hertsatzeko: "Bera eroriz gero, gainerakoak ere eroriko ziren".
2025/02/12 - 14:10
Nafarroako Auzitegiak urte eta erdi gehitu dio bikotekidea jo, bortxatu eta mehatxatu zuen gizonaren zigorrari
Indarkeria matxista egotzita, Lurralde Auzitegiak ezarritako epaiari helegitea aurkeztu zioten Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, eta horren zati bat onartu du orain Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Horrenbestez, 9 urte eta 11 hilabeteko kartzelaldia bete beharko du gizonak.
2025/02/11 - 13:31
Rubialesek epailearen aurrean esan du Hermosori "musutxo bat" eskatu ziola eta "baimena" eman ziola
"Musutxo bat eman ote niezaiokeen galdetu nion, eta baietz erantzun zidan. Horixe gertatu zen", esan du Espainiako Futbol Federazioaren presidente ohiak.
2025/02/10 - 12:47
Montse Tomek ziurtatu du ez zela zigorra izan Rubialesen musuaren ondoren Hermoso selekziora ez deitzea
Montse Tome Espainiako futbol selekzioaren hautatzailearen arabera, kirol arloko arrazoiengatik erabaki zuen 2023ko Munduko Futbol Txapelketaren ondoren Jenni Hermoso ez deitzea. Halaber, onartu du eragina izan zuela jokalariaren gainean zegoen presio mediatikoak ere.
2025/02/08 - 23:12
Raimundo el Canastero taldearen eta adierazpen askatasunaren aldeko manifestazioa eta kontzertua Lizarran
Ehunka gaztek bat egin dute larunbat arratsaldean Lizarrako Foruen Plazan amaitu den kalejirarekin, Nafarroako musika kolektiboaren eta adierazpen askatasunaren alde. Izan ere, otsailaren 12an epaituko dituzte talde horretako kideak beren kanten letrengatik. 237 musikarik euren babesa agertu diete.
2025/02/06 - 19:58
EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Udaltzaingoko euskararen epaiari Donostiako Udalak jarritako helegitea
Kasazio-errekurtso hori izapidetzeko ez onartzeak, de facto, irmo bihurtzen du Donostiako Udaltzaingoaren Prebentzio Iraunkorreko Unitatean bi lanpostu horien deialdia baliogabetu zuen ebazpena, euskarazko B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea baldintza gisa jartzea gaitzetsi zuena.
2025/02/05 - 13:50
Jenni Hermosoren nebak epaiketan berretsi du Vildak presionatu egin zuela musuari garrantzia ken ziezaion
Luis Rubialesen aurka Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan, Rafael Hermosok onartu du gezurra esan zuela Espainiako Futbol Federazioko presidenteak arrebari emandako musuari garrantzia kenduz telebistan egin zuen agerraldian. Adierazi du arreba babesteko egin zuela.
2025/02/04 - 17:52
De la Fuentek ukatu egin du Rubialesek Hermosori musu eman eta hiru egunera egindako bileran parte hartu izana
Espainiako futbol hautatzaileari lekuko gisa egindako galdeketan tentsio uneak izan dira. Gainera, Fiskaltzak De la Fuenteren kontraesan batzuk nabarmendu ditu, eta "lekukotasun faltsuagatik" inputatzeko atea zabalik utzi du.
2025/02/04 - 13:59
Hermoso emakume ''oso manipulagarria'' dela esan du Espainiako Futbol Federazioko Komunikazio zuzendari ohiak
Pablo Garcia Cuervo Espainiako Futbol Federazioko Komunikazio zuzendari ohiak deklaratu du, besteak beste, Luis Rubialesen aurkako epaiketan. Deklarazioan, esan du Jennifer Hermoso emakume "eraginerraza eta manipulagarria" dela. Baimenik gabe Hermosori musu emateagatik ari dira epaitzen Rubiales.
2025/01/30 - 20:21
14 urteko zigor eskaera, Donostiako kiroldegi batean adingabe bati sexu-erasoa egin zion gizonarentzat
Erasoa 2024ko apirilean gertatu zen. Ustezko erasotzaileak, 62 urtekoa, bere biktimarekin kointziditu zuen kirol-instalazioko dutxetan, eta aldageletan eraso egin zion gero. Gizona behin-behineko espetxealdian dago.
2025/01/27 - 20:15
Artxibatu egin dute Getxoko Europa ikastetxeko irakasle baten kontra-sexu erasoengatik zabaldutako auzia
Epailearen arabera "ez dago froga nahikorik" ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Lau urteko lau neskaren familiek jarri zuten salaketa iazko maiatzean.
2025/01/22 - 15:27
Gipuzkoako Auzitegiak Glovo banaketa enpresa zigortu du, 168 langile autonomo faltsu gisa kontratatzeagatik
Gaur kaleratutako epaiak dio Glovoren eta banatzaileen artean lan-harreman zuzena zegoela, eta ez merkataritza izaerakoa. Hala, Gizarte Segurantzari ordaindu gabeko kotizazioak eman beharko dizkio banaketa enpresak: 410.587,71 euro.
2025/01/21 - 20:24
''Galdera gehienak desegokiak eta garrantzirik gabekoak ziren''
Indarkeria matxistaren biktimen defentsan lan egiten duten profesionalen eta epaileen sektore batzuen ustez, Carretero epaileak Biktimaren Estatutua urratu du hainbat artikulutan, Elisa Mouliaari egindako galdeketan.
2025/01/16 - 14:56
Mario Lopezen kontrako epaiketa epaiaren zain geratu da, akusazioek 14-18 urteko kartzela eskaerari eutsita
Adin txikiko neskato bati sexu eraso jarraitua egiteagatik epaitu dute Gernika taldeko entrenatzaile ohia. Lopezek azken alegatuan nabarmendu duenez, neskatoarekin "kariño eta errespetuzko harremana" zuen.
2025/01/15 - 18:14
Bi aldeetako 20 bat lekukok deklaratu dute Mario Lopezen aurkako epaiketaren bigarren saioan
Bost ordu inguru iraun duen saioan, biktimaren dozena bat taldekide ohik, Gernika saskibaloi taldearen entrenatzaileek eta zuzendariek, Epaileen Federazioko ordezkariek eta Mario Lopezen emazte ohiak deklaratu dute. Auzia ostegunean geratuko da epaiaren zain.

2025/01/15 - 18:08
8 urteko kartzela zigorra, adin txikiko neskato bati sexu erasoa egiteagatik
Arabako Auzitegiak bi astungarri ezarri dizkio: berrerortzeagatik, aurretik antzerako delituengatik bi aldiz zigortu zutelako, eta delitua egiteko ezkutuko leku bat bilatzeagatik.
2025/01/15 - 09:55
Lopezen aurkako epaiketaren bigarren saioa hartuko du Bizkaiko Auzitegiak, lekuko gehiagoren deklarazioarekin
Atzo, lehen saioan, Gernika taldearen entrenatzaile ohiak azaldu zuen "harreman platonikoa" zela adin txikiko neskarekin izan zuena, "sexu-harremanik gabekoa".
2025/01/14 - 16:41
Mario Lopezek "sexu-harremanik gabeko zerbait platonikoa" izan zela esan du epaiketaren lehen saioan
Lehen saioa ia bost orduz luzatu da, eta bitartean, Bilboko Justizia Jauregiaren kanpoaldean, mugimendu feministak deituta, emakume taldeek elkarretaratzea egin dute biktimari babesa adierazteko eta "biktimak babesten ez dituen" sistema judiziala salatzeko.
2025/01/14 - 12:06
Lau urteko kartzela zigorra jarri diote Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egin zion gizon bati
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 12na urteko zigorra galdegiten zuten, baina akordio egin dute defentsarekin, zigorra lau urtera murriztuta. Gizon matxistak 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da berarengana hurbildu 14 urtean.
2025/01/14 - 10:13
Horrela heldu da epaitegira Mario Lopez; adingabe bati sexu-eraso jarraitua egiteagatik epaituko duten
Urte luzez Lointek Gernika taldearen entrenatzaile izandakoa 08:30 pasata heldu da Bizkaiko Auzitegira. 14-18 urteko kartzela zigorra eskatu dute berarentzat.