Europa
2025/06/03 - 13:27
Wildersen eskuin muturrak Herbehereetako koalizio Gobernua utzi du
PVV alderdiak eta eskuineko beste hiru alderdik koalizio Gobernua osatu dute pasa den udatik, baina PVVk gobernua uztea erabaki du, asilo politiken inguruko ikuspegi-aldeak direla eta. Dick Schoof Herbehereetako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, eta PVVren erabakia "arduragabetzat" jo du.
2025/06/02 - 00:30
Hauteslekuak itxi berritan ateratako sondeoek berdinketa teknikoa ematen dute Poloniako hauteskundeetan
Lehen datuen arabera, Trzaskowski europeistak garaipen oso estua lortuko luke Poloniako presidentzialetan, Nawrockiren aurretik. Donald Tusk lehen ministroaren hautagaia da Trzaskowski.
2025/05/27 - 15:49
Europako Batzordea pornografiako lau plataforma ikertzen ari da, adin txikikoak ez babesteagatik
Zehazki, Pornhub, Stripchat, XNXX eta XVideos webguneen aurkako prozedura formala abiatu du, erabiltzaileen adina egiaztatzeko sisteman hainbat urraketa egin dituztela egiaztatu dutelako.
2025/05/27 - 09:49
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 23:36
Alemaniak Israelen jokabidea kritikatu du lehen aldiz, baina arma-blokeoa baztertu du
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak aitortu du Israelek ezin duela Hamasen aurkako borrokarekin justifikatu Gazako zibilen sufrimendua. Hala ere, Johann Wadephul Atzerri ministroak baztertu egin du oraingoz Espainiak planteatutako arma-blokeoa.
2025/05/26 - 21:09
Volkswagenen lau zuzendari ohi zigortu dituzte diesel motorren isuri datuak manipulatzeagatik
Braunschweigeko Lurralde-auzitegiak espetxe zigorra ezarri die Jens Hadler Motorren Garapeneko zuzendari ohiari eta Hanno Jelden goi zuzendariari. Zuzendaritzako beste bi kidek baldintzapeko askatasunaren aldagarriak diren zigorrak jaso dituzte.
2025/05/26 - 14:25
Kontseiluak ''baikortasunez baina zuhurtziaz'' hartu du euskararen ofizialtasunaren gaineko eztabaida Bruselan
Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute astearte honetan, Bruselan. Euskalgintzaren Kontseiluak uste du, onartuz gero, "euskararen ofizialtasunaren aldarriari bultzada berria emango" liokeela.
2025/05/26 - 09:05
Trumpek uztailaren 9ra arte atzeratu du EBri ezarritako % 50eko muga-zergak indarrean sartzea
Von der Leyenek gogorararazi du "EBk eta Estatu Batuek munduko merkataritza-harremanik garrantzitsuena eta estuena" dutela.
2025/05/26 - 00:20
Espainiako Gobernuak defendatu du Israeli armak saltzeari uztea Palestinarako konponbidea bilatzeko batzarrean
Mundu osoko dozena bat herrialdetako Atzerri ministroek bi estatuen konponbidea defendatzen dute. Gaurkoa 'Madrilgo Taldea'ren bigarren bilera izan da, eta lehen aldiz parte hartu dute Erresuma Batuak, Frantziak eta Alemaniak.
2025/05/25 - 22:14
Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute datorren asteartean Bruselan
Katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaz ere eztabaidatuko dute. Aho batez hartu beharreko erabakia da, eta oraingoz hiru hizkuntza horiek ofizial izateari uko egin dionik ez badago ere, zenbait herrialdek errezeloz hartu dute gaia.
2025/05/24 - 23:17
Jafar Panahi irandarraren "Un simple accident" filmak irabazi du Cannesko 78. Zinemaldiko Urrezko Palma
Zinemagile irandarrak hainbat urte eman ditu espetxean erregimenaren aurka egiteagatik, eta oso hunkituta agertu da saria jasotzean. Oliver Laxe zuzendari galiziarrak eskuratu du epaimahaiaren saria "Sirat" filmarengatik, "Sound of Falling"ekin 'ex aequo'.
2025/05/22 - 09:51
Etxera itzultzeko ordua
Milaka zale itzuliko dira gaur Manchesterrera eta Londresera, San Mamesen finalaz gozatu ostean. Loiutik 279 hegaldi aterako dira gaur, baina zale asko Hondarribira, Forondara eta Santanderrera joango dira etxera itzultzeko.
2025/05/20 - 23:51
Europak 2 euroko tasa jarriko die Temu, Shein eta antzeko plataformetako paketeei
Sefcovic komisarioaren hitzetan, neurriak mota horretako paketeen "olde handiari" erantzun nahi dio. "Kontrolatzeko, segurtasunerako" eta produktu horiek guztiek Europako estandarrak betetzen dituztela ziurtatzeko erronka da plataforma horien bidez egiten den erosketak, kopurua dela eta.
2025/05/19 - 14:08
Euroguneko hazkunde aurreikuspena apaldu du Europako Batzordeak, eta Espainiarena % 2,6ra igo du
Euroguneko ekonomia % 0,9 haziko da 2025ean, Trumpek abiatutako merkataritza gerraren ondorioz. Euroguneko ekonomia nagusien artean, Frantzia % 0,6 haziko da aurten, eta Italia, berriz, % 0,7. Alemania, ostera, ez da haziko.
2025/05/19 - 11:05
Nicusor Dan hautagai europazaleak ezustekoa eman eta Errumaniako hauteskundeak irabazi ditu
Hautagai independenteak aurrea hartu dio inkesta guztien arabera faborito zen George Simion ultraeskuindarrari. Bukaresteko alkatea da.
2025/05/18 - 10:53
Presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia egiten ari dira Errumanian
Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian, George Simion ultranazionalista, faborito nagusia, eta Nicusor Dan, Europar Batasunaren defendatzailea, izango dira aurrez aurre.
2025/05/16 - 17:46
Imazek lehiakortasunean zentratutako eta irizpide ekologikoen menpe ez dagoen energia politika eskatu du
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak adierazi duenez, Europak "ekologiaren mende ez dauden energia-politikak" behar ditu lehiakortasuna irabazteko, eta azpimarratu du "garapen jasangarriaren" aldeko apustuari "garapen" hitza ahaztu zaiola.
2025/05/10 - 21:47
Zergatik hautatu du Leon XIV.ak izen hori? "Beste industria iraultza baten eta AAren erronkei erantzuteko"
Kardinal guztiekin izandako lehen topaketan, Leon XIV.ak bere aurreko aita santuen irudia goraipatu du eta Frantziskoren "herentzia baliotsua"ri jarraipena emateko eskatu du.
2025/05/10 - 21:03
Europar Batasun indartsuagoa aldarrikatzeko elkarretaratzea egin du Euskal Federalistak elkarteak Bilbon
Europako Egunaren biharamunean, 200 bat lagun elkartu dira Bizkaiko hiriburuan, Arriaga plazan.
2025/05/09 - 18:10
eAtlantic-ek Atlantikoko korridorea bultzatuko du, Eusko Jaurlaritzaren lanaren "osagarri"
Iñigo Urkullu lehendakaria presidente duen fundazioak bere lan-ardatz nagusiak aurkeztu ditu. Horren helburua Atlantikoko korridorearen "oparotasuna" bultzatzea eta gobernantza parte-hartzailea eta "maila anitzekoa" lortzeko eztabaida sustatzea izango da.