Europar Batasuna
Errusiak eraso masiboak egin ditu Ukrainan eta bost pertsona hil ditu Lviv hirian eta Zaporizhian
Errusiak droneekin eta misilekin eraso egin du Ukraina, ekialdetik mendebaldera, larunbat gauean. Bereziki gogor kolpatu ditu Zaporizhia eskualdea (gutxienez pertsona bat hil da bertan) eta Lviv hiria (gutxienez lau pertsona hil dira eta hiriaren zati bat argindarrik gabe geratu da).
Andrej Babis trumpzaleak irabazi ditu hauteskundeak Txekian, eta herrialdearen norabide politikoa aldatu nahi du
Gobernua bere gain hartuz gero, badirudi Txekiak aldatu egingo duela bere atzerri eta defentsa politikarennorabidea, eta jarrera kritikoagoak izango dituela Ukrainarekin, Eslovakiarekin eta Hungariarekin lerrokatuz.
Nazioartea baikor agertu da Hamasek Trumpek bultzatutako bake-plana onartzeko agertu duen jarrerarekin
Urratsak eman diren arren, egoera tirabiratsua da oraindik ere, eta funtsezko erronkek jarraitzen dute, hala nola Gazako desmilitarizazioa eta etorkizuneko gobernantza. Gainera, Gazako Zerrendan 67.000 pertsona baino gehiago hil dira jada Israelen erasoetan.
Israelek Gazara zihoan Sumud ontzidiaren azken ontzia atzeman du
Itsasontzi militar bat hurbiltzen eta soldadu israeldarrak ontzira igotzen ikusi dituzte, zuzenean, ontziko kameren bidez. Gazako kostaldetik 42,5 itsas miliara zegoen Marinette itsasontzia abordatu dutenean.
Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak, baloraziorik onena jaso duten erakundeak; Espainiako Gobernuak ez du gainditu
EITB Focusek erakundeek egiten duten kudeaketa baloratzeko eskatu die euskal herritarrei, Europar Batasunetik hasi eta bizi garen udaleraino. Eusko Jaurlaritza da nota onena lortu duena, 10etik 6.
Netanyahuren esanetan, Israelek "lana amaitu behar du" Gazako Zerrendan
Israelgo lehen ministroa hitz egiten hasi denean, aretoa ia hutsik geratu da. Netanyahuk azpimarratu du ez duela Palestinako Estatua onartuko: "Erokeria da, ez dugu egingo".
'Furor' ontzia Cartagenatik abiatu da, Gazara doan ontzidiari laguntzeko asmoz
50 pertsona inguru doaz ontzian, eta, besteak beste, kanoi bat eta bi metrailadore daramatza. Aurreikuspenen arabera, lau egun beharko ditu Global Sumud Flotilla osatzen duten ontziengana iristeko.
EBko herrialde handiek ez dute babestu 2040rako emisioak % 90 murriztea. Orain, zer?
Besteak beste, Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Poloniak ez dute babestu Europako Batzordearen proposamena, eta orain arteko EBren lidergo klimatikoa kolokan jarri dute.
"Neurri horien aurkako jarrerek negoziazioa zailtzen dute eta Europar Batasunak bloke moduan duen indarra apaldu egiten da"
Mundu mailako berotzearen ondorioz neurriak hartzea premiazkoa bada ere, Europar Batasuneko potentzia handiek, hala nola Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Poloniak, uko egin diote 2040rako berotegi-efektuko isurketak % 90 murrizteko proposamenari, Europako Batzordeak egindakoa. Jon Sampedro BC3ko ikertzaileak azaldu du zeintzuk izan diren neurria ez babesteko arrazoi nagusiak.
Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean
Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.
EBko Zibersegurtasun Agentziak "hirugarrenen zibereraso" bati egotzi dizkio zenbait aireportutan asteburuan izandako gorabeherak
Egoera horren ondorioz, aireportuek eskuz izapidetu behar izan zituzten fakturazioak eta ontziratzeak, boligrafo eta papelez. Ondorioz, hegaldi asko atzeratu eta bertan behera utzi behar izan zituzten lehen orduetan, nahiz eta gorabeherak asteburu osoan zehar izan.
Zibererasoak kaltetutako Europako aireportuetan gorabehera gutxi batzuk izaten ari dira oraindik
Aenak larunbatean ziurtatu zuenez, Espainiako aireportuetan ez da ia arazorik izan, baina Europako beste batzuekin lotzen dituzten hegaldietan atzerapenak izan dira, Collins Aerospace sistemarekin lotutako gorabeheren ondorioz.
'Ibaitik Itsasora' martxa Hendaian amaitu da, Euskal Herrian zehar palestinar herriaren alde ibili ondoren
Ehunka pertsonak "genozidioa amaitzeko" eta "Israeli boikota egiteko" eskatu dute lau orduz Hendaiako kaleetan, eta "Europaren konplizitatea" salatu dute.
EBk Errusiaren "probokazioei” erantzun egingo diela agindu du, hegazkin militarrak Estonian eta Polonian sartu ostean
Poloniak eta Errumaniak antzeko gertakariak salatu zituzten duela egun batzuk. Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aurkeztu duen egunean gertatu dira.
EBk bere jarrerari eutsi eta ez du genozidio hitza erabili, NBEren txostenak Gazakoa hala dela aitortu arren
Anouar El Anouni Europar Batasuneko Atzerri Gaietako bozeramailearen arabera, "genozidio ekintza bat izan dela esateko, ebazpen judizial bat" behar da, eta, beraz, epaitegiek erabaki beharko dute hori.
Genozidio deklarazioa: zer esan nahi du?
Ez da gutxieneko biktima-kopururik behar genozidio-ekintza bat gauzatzeko, eta hilketak egiteko moduak ere ez du garrantzirik.
Mikel Ayestaran: “Bahituen familiek Gaza inbaditzeko agindua deitoratzen dute, gatibuak hilko dituztelakoan”
EITBren Ekialde Hurbileko korrespontsalaren arabera, Israelgo tankeak aurrera doaz Gaza hirian, balizko akordio bati ateak itxi ondoren. Israelgo Armadak ez du amore emango bere helburua lortu arte; hau da, Hamas garaitu eta bahituak askatu arte.
NATOk Errusiako petrolioa erosteari uzteko eskatu du Trumpek Moskuri zigor berriak jartzeko
Halaber, Txinari % 100eko muga-zergak jartzeko eskatu die AEBko presidenteak aliatuei, Asiako herrialdeak Errusian duen eragina baliatu dezan eta gerrari amaiera eman diezaion.
Txokolatea, erosketa saskian gehien garestitu den produktuetako bat
Horren aurrean, txokolategileek bi aukera dituzte: prezioak igo edo kalitatea txikitu. Boli Kosta eta Ghana dira kakao ekoizlerik handienak, mundu osoan kontsumitzen den kakaoaren % 60 inguru ekoizten baitute han.
Milaka palestinar ihesi ari dira Gazako hiritik: "Goazen tokiak ez dira seguruak"
Nazio Batuen Erakundeak 73.500 desplazatu baino gehiago zenbatu ditu Gazako Zerrendaren iparraldetik hegoaldera, Al Rashid kostaldeko errepidean barrena, abuztuaren 14tik, eta 25.000 inguru irailaren 7tik.