Euskal Autonomia Erkidegoa
Animaliarik gabeko azoka egin dute Elgoibarren, dermatosi nodularraren ondoriozko debekua berriro ezarri ondoren
Dermatosi nodularrak kezka sortzen jarraitzen du lehen sektorean. Euskal Herrian ez da oraingoz kasurik atzeman, baina Frantzian kasuak ugaritzen ari direla eta, prebentzio modura, ferietan abereak azaltzea debekatu dute berriro. Eta neurri hori betetzen lehen azoka, Elgoibarko Gabon Zaharrekoa izan da.
Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”
Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.
Idurre Eskisabel: "Euskararen pizkundearen lehen txinparta izango da hau"
Euskalgintzaren Kontseiluak deialdia egin du larunbat honetan Bilbao Arena betetzeko. Hitzorduaren helburua da euskal hiztun guztiak mobilizatzea, Idurre Eskisabel idazkari nagusiaren arabera, euskararen "pizkunde" berri baten aldeko "txinparta pizteko", aldarrikapena eta euskal kultura uztartuz, "kulturgileak funtsezkoak baitira hizkuntza batek zentzua eta etorkizuna izan dezan".
Ayesaren erosketari "danbatekoa" eman eta "garapena mespretxatzea" egotzi dio PPk EAJri
"Zenbat milioi euro utziko ditu Foru Ogasunak horrelako erabaki politiko batengatik", galdetu du PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak. Bere arabera, jeltzaleek "arrisku larrian jartzen dute langileak zein enpresa bera errotzea zerga ordaintzaile gisa".
EH Bildurentzat ulergaitza da Gipuzkoako Kutxa fundazioak Ayesa erosteko osatzen ari den euskal partzuergoan egoteari uko egitea
Maddalen Iriartek anbizio gehiago eskatu die Gipuzkoako jeltzaleei, Ayesak lurraldean duen errotzea ez galtzeko. "Gipuzkoak ez du ahotsik izango Ayesan, hala erabaki dutelako bertako elite politiko eta finantzieroek", deitoratu du Iriartek.
Euskadiko batez besteko erretiro-pentsioa 1841,80 eurokoa da hilean, Estatuko altuena
Lurraldeka, Bizkaian batez besteko erretiro-pentsioa 1.873,61 eurokoa da, Araban 1.857,58 eurokoa eta Gipuzkoan 1.788,35 eurokoa.
Otsailera arte, animaliarik gabe azoketan dermatosi nodularragatik
Dermatosi nodularrak eragindako abereak erakusteko debekua indarrean sartu da gaur. Elgoibarko azoka izango da eragina jasango duen lehendabizikoa, bihar.
Abisu horia elurragatik Euskadiko barnealdean
Espero da elur-kota 600 eta 800 metro artean kokatzea, eta Gabon gaueko eta Eguberriko tenperatura baxuek jarraituko dute.
Azken erosketak Gabonak baino lehen: saltzaileen eguna
Gaur Gabon gaua da, eta dendek unerik frenetikoena bizi dute. Presak, urduritasunak eta azken orduko eskaerek markatzen dute jardunaldia, saltzaileek bezero guztiei arreta emateko malabareak egiten dituzten bitartean. Gabonetako kanpainako egunik gogorrenean, mostradoreen beste aldera begiratu bat eman diogu.
Olentzero eta Mari Domingi Euskadiko hiribuetako umeekin izan dira
Olentzerok eta Mari Domingik azken bisita egin diete Euskadiko haurrei, Gabon gaueko opariak banatu aurretik. Hain zuzen, Bilboko Arriaga Antzokian, Basurtuko Ospitalean, Gasteizko Udalean eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean izan da bikotea.
Garraio publikoak ordutegi bereziak izango ditu Gabon gauean Hego Euskal Herrian
Zerbitzu batzuek arratsalde-gau honetan aurreratuko dituzte azken bidaiak, eta kasu batzuetan gaueko zerbitzua indartuko da.
Euskararen aurkako "oldarraldia marra gorri guztiak gainditzen" ari dela salatu du EH Bilduk
Euskalgintzaren Kontseiluak larunbat honetarako Bilbao Arenan antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia egin du koalizio subiranistak, "euskaltzaleen indar eta batasun erakustaldiarekin" bat egiteko.
Hotzak hartuko du Gabon gaua, Eguberri izoztu baten atarian
Euria eta tenperaturen beherakada izango dira protagonista Euskal Herriko Gabon gauean. Bide berean izango dugu Eguberria: hotza, izotzaldia eta elurra kota baxuetan.
Gripe kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian EAEn
Gripearen eraginak behera egin duen arren, Gabonetan jarduera sozialak gora egingo duela-eta kontuz ibiltzeko deia egin dute Osasun Sailak eta Osakidetzak.
Eusko Legebiltzarrak 2026rako aurrekontuak onartu ditu, oposizio osoaren ezezkoarekin
Gobernuko kideen (EAJ eta PSE-EE) gehiengo absolutuari esker egin dute aurrera, eta aurrekontuak 16,3 milioi eurokoak izango dira, aurtengoak baino % 4,1 gehiago.
Albiste izango da: Aurrekontu Orokorren Proiektuaren eztabaida eta ebazpena, kontzentrazioa Barakaldon eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita Bilbon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, Lezon, kamioi batekin aurrez aurre talka eginda
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, larrialdi-zerbitzuak lanean aritu direnean eta errepidea garbitzeko lanek iraun duten bitartean. 17:45ak aldera zabaldu dute, eta egoera ohikora itzuli da.
Abadiñoko bizilagunak, hunkituta, sari nagusiko dezimoak kultur elkarte bati esker eskuratu dituzte eta
79432 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren zozketa bereziaren sari nagusia, seriko lau milioi euroko saria dakar (dezimo bakoitzeko 400.000 euro).
Dermatosi nodularra dela eta, otsailera arte bertan behera egongo dira animalia-azokak EAEn
Neurria indarrean dagoen bitartean, foru-aldundiek salbuespen gisa baimendu ahal izango dituzte animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk.
Gabonetako Loteriaren hirugarren sariak (90693) 500.000 euro utzi ditu Zumaian
Zumaiako 1 zenbakiko administrazioak 500.000 euro banatu ditu 90693 zenbakiari esker, 2025eko Gabonetako Loteriaren zozketako hirugarren saria.