Euskal musika
ETS taldeak disko berriaren aurrerapen festa egin du, 8.000 lagunen aurrean
En Tol Sarmiento musika taldeak "Konkista" deituriko disko berria aurkeztuko du ostiralean, Durangoko Azokan. Hala ere, igande honetan entzunaldi festa egin du 8.000 lagunen aurrean, eta abesti berriak zuzenean jo ere egin dituzte.
Delirium Tremens taldearen azken kontzertua
Rock munduko euskal talde mitikoak azken kontzertua eman du bart Bilbon, Zarama, Zea Mays, Jotakie eta Baldin Bada taldeetako kideekin batera. Argitaratutako lau diskoetako abestiak ekarri dituzte gogora bertan.
Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar auzitara eraman dute, diskoetxeak taldearen eskubide digitalak urratu dituelakoan
EITBk jakin duenez, musika taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz 'Txanpi' eta Enrique Saenz 'Kike') diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana. Garik ez du bat egin salaketarekin.
Sara Zozayak 'Elurra' aurkeztu du, aurrera jarraitzeko kemena nabarmentzen duen bideoklipa
Donostiar artista honen aitak 1992an Gasherbrumera (Himalaia mendilerroa, Pakistan) abiatu zuen "Lau Haizeta" espedizioan oinarritutako lana da. Bidaia hartako irudiekin, paralelismo ederra egiten du alpinismoaren gogortasunaren eta Zozayaren bizipenen artean, beldurra gainditzeko ausardia islatuz.
Antton Valverderen antologia kaleratu du Elkarrek
Valverdek 1975etik hamar disko luzetan bildutako kantuen aukeraketa bat egin du Anjel Valdesek. 2 CDko argitalpenean, gainera, ekainean Adarra saria jaso zuenean donostiar musikariak interpretatu zituen bi kantu ere sartu dituzte, baita Anjel Lertxundik idatziriko biografia ere.
Euskal Herriko 162 musika taldek Spotify utzi dute
Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet “Ahots kordak” prestatzen ari dira, kontzertu bakanen sorta
Estreinakoz, Eñaut Elorrietak eta Alos Quartetek kontzertu sorta bat emango dute: "Ahots kordak". Taldea sinplea eta eraginkorra izango da: soka laukote bat, ahotsaz osatua. Bidaia musikal honen lehen geldialdia Tolosan izango da, urtarrilaren 3an. Gasteizen, Zornotzan eta Donibane Lohizunen arituko dira gero.
Neomak: "Beldurrek eragiten dizkiguten zalantzei abestu diegu"
Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua laukote bilakatuta dator "Lazturak orbain" bigarren diskoa aurkezteko. Alaitzek, Garazik, Iratik eta Leirek, nolanahi den, Etxahun Urkizu (bateria) eta Eider Villalba (teklatua eta ahotsak) musikarien laguntza izango dute zuzenekoetan.
"Orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu", esan diote Asier Otegui kazetariari "Egun On" saioan, "eraldaketa agerian utzi; indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean, hausturak eta konponketak historiaren parte baitira".
"Kanthoria eta Auto-tunea", euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai, Bilbon
Azaroaren 6tik abenduaren 4ra, Bilboko Abando Udaltegiak "Kanthoria eta Auto-tunea" Musika Bulegoak paratutako erakusketa hartuko du.
Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta bidaia bat proposatzen du ahozko tradizioan jasotako lehen kantuetatik hasi eta musika sortzeko forma hibrido eta digital berrietara arte. Erakusketak material dokumentalak, irudiak eta entzuteko gailuak konbinatzen ditu.
Musika; Bereterretxeren khantoria (Kalakan + Euskadiko Orkestra), Bertso Hop (Negu Gorriak), Tesla bat sutan (Merina Gris + Gorka Urbizu).
Iñigo Etxezarreta: "Disko berri batekin eta aurkezpen ekitaldi berezi batekin gatoz bueltan"
Urtebeteko "atseden kreatibo" baten ondoren, Iñigo Etxezarretak (ETS) taldearen itzuleraz hitz egin digu, disko berriaz (Konkista, abenduaren 5ean salgai) eta lan horren aurkezpen jai bereziaz: azaroaren 30ean izango da, Gasteizko Buesa Arena pabiloian.
Su Ta Garrek “Jaiotze basatia” diskoaren 35. urteurrena ospatuko du 2026an
Eibarko metal taldeak kontzertu berezi batzuk joko ditu estudioko bere lehen diskoaren urtebetetzea gogoan, lehenengoak Bilbon eta Gasteizen.
Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa
AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.
Urtz: "Iragana hil baino lehen" (2025)
Fito: "Atsegin dut jendeak Fito & Fitipaldisen soinua identifikatzea"
Arratsaldean BIME musika-azokaren baitan publikoarekin topaketa bat egin aurretik, Fitok "El monte de los aullidos" fitipalditarrekin batera kaleratu duen zortzigarren diskoari buruz hitz egin digu.
Ruper Ordorika: "Neure sasoi bat adierazten du disko honek, argi-itzalekin"
Oñatiar musikariak "Lurra ikutu barik" diskoa grabatu du, Leo Abrahams, Joh Thorne eta Kenny Wollesen musikariek lagunduta.
Hamaika kantu biltzen ditu CD eta binilo formatuetan eskuratu ahalko den diskoa, eta Elkar argitaletxeak argitaratu du. Laster abiatuko du aurkezpen-bira Ordorikak.
Ikusi Maite Eskarmendi kazetariak "Egun On" saioan egin dion elkarrizketa.
Olaia Inziartek EP berria kaleratu du, “Zura”
Ura Bere Bidean ekimenak emozioz eta sorpresaz bete du BEC, 11.000 pertsonarekin
Emozioa eta sorpresak ez dira falta izan bart BECen. 11.000 lagunek bete dute aretoa, Ura Bere Bidean ekimenarekin bat eginez. Euskal musikaren parte hartze zabala du aurtengo edizioak, urtero bezala Bilboko Orkestra Sinfonikoak lagunduta.
Ura Bere Bidean bueltan da, Evaristorekin, Leire Martinezekin, Sukenarekin eta Zea Maysen "Elektrizitatea"rekin
Musika sinfonikoa eta euskal musikaren klasiko herrikoiak batzen dituen kontzertua ezinbesteko hitzordua bihurtu da dagoeneko Euskal Herriko musika denboraldian. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta 24 talde eta artistak baino gehiagok euren musika uztartuko dute ostiral-larunbatetan, urriaren 24an eta 25ean.
Gorka Urbizuk “Bakan II” lan laburra kaleratu du
Gorka Urbizu, EP berriarekin "urduri, liberatuta eta emozionatuta"
Gorka Urbizu musikariak bi kantuko EP bat kaleratu du gaur, "Bakan II". "Diamantea" eta "Zilarra" abestiak Abbey Road Londresko estudio mitikoetan grabatu ditu.
Maite Eskarmendi Egun On saioko kazetariak elkarrizketa egin dio Urbizuri, aurkezpen ekitaldiaren aurretik.