Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak abiatu ditu, Euskadi abangoardia zientifiko eta sozialeko Europako polo gisa sendotzeko
Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu, lehentasunak eta apustuak argitu, eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten ezagutza aurreratuko proiektuak sustatzeko. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Gripeak eragindako ospitaleratzeak murriztu egin dira Euskadin, txertaketak gora egin ondoren
Osakidetzak jakinarazi du herritarren % 16,7k jarri dutela txertoa, eta 60 urtetik beherakoei eskatu die jartzeko.
Arana zentroak 200 plaza izango ditu gehienez, eta gasteiztarrekin partekatuko ditu instalazioak
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak iragarri duenez, Ministerioak Udalak proposatutako hainbat hobekuntza-neurri onartu ditu, eta, horri esker, "Arana zentroa hiriaren errealitatera eta beharretara egokitu ahal izango da, eta, aldi berean, errefuxiatuei arreta hobea ematen zaiela bermatuko da". Erabakia ez dute ondo hartu ez Sumarrek ez EH Bilduk. EAJk, bere aldetik, bereari eutsi dio, eta zentroaren eredua bera dela eta ez zaiola gustatzen berretsi du.
Hasi da abenduaren 23an onartuko diren aurrekontuen Legebiltzarreko ibilbidea
Sailburuek euren sailetako aurrekontuak aurkezteko egingo dituzten agerraldiak azaroaren 3, 4, 5 eta 6rako programatu dira. Kontuak abenduaren 23an onartuko dira behin betiko.
Perez Iglesiasek PPri erantzun dio campusetako pintaketak garbitzea EHUri dagokiola
Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak Jaurlaritzari eskatu dio EHUko campusetako pintadak "berehala" garbitu ditzala, bere hizetan, espazio "itogarriak" bilakatzen ari direlako "ezker abertzalearen ideiekin bat egiten ez dutenentzat".
Osakidetzak sexu-erasoen 1.300 emakumezko biktima artatu ditu 2021etik
Osasun-laguntza jaso duten biktimen % 40a adingabeak dira. 88 neskatok 6 urte baino gutxiago zituzten.
PPk erretiratu egin du Arana zentroari buruzko ekimena, eta ez da gaia eztabaidatuko Legebiltzarrean
EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek erdibideko zuzenketa bat adostu dutela jakin ondoren hartu du erabakia PPk. Ezkerreko alderdiok gaiaren inguruko “adostasun instituzionala” eta “eztabaida eraikitzailea” abiaraztea eskatu behar zuten bihar Gasteizko Ganberan.
Zergatik agertu da gripea goizago? Osakidetzako Epidemiologia buruak zalantzak argitu dizkigu
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko epidemiologia-zaintzarako buruak azaldu duenez, asteotako intzidentzia-kasuak sasoiko gripearen epidemiaren hasiera izan daitezke, edo epidemiaren gorakada "goiztiarra". Zepan datza aurtengo gripearen eraginaren gakoa.
Eta covidarekin zer? "Oraindik gure artean dago, baina bere zirkulazioa murriztu da"
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko zaintza epidemiologikoko buruaren esanetan, covidaren birusak gure artean jarraitzen du, baina "zirkulazio gutxi gorabehera egonkorra" izaten ari da.
D'Anjouk "tonua apur bat apaltzeko" eskatu dio EH Bilduri, aurrekontuen negoziazioan "konfiantzazko giroa" egon dadin
Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak Radio Euskadin adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren borondatea "entzutea eta akordioak lortzen saiatzea da". "Horretarako eskua luzatuta daukagu, eta beste aldearen jarrera ere horrelakoa izatea eskatzen dugu", adierazi du. "Aurrekontuek zenbat eta babes handiagoa izan, Gobernua sostengatzen duten bi alderdietatik haratago, hobe".
16 eta 85 urte bitarteko emakumeen ia % 60k sexu-jazarpena edo jazarpen jarraitua jasan dute EAEn
Emakumeek bizitzan zehar jasan duten indarkeriari buruz egindako azterlanaren bigarren zatiaren emaitzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Oraingoan, laneko jazarpena, sexu-jazarpena, jazarpen jarraitua eta ziberjazarpena aztertu dituzte.
Garrido: "Aurrekontu kontinuistak izango dira, eta politikak ez badira aldatzen, emaitzak berdinak izango dira"
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak azaldu duenez, astearte honetan onartu den 2026rako aurrekontu proiektua "kontinuista" izango da, eta "ez da eraginkorra" izango.
Tolosako Asuncion klinikako langileek subrogazioa eskatu dute "% 100 publikoa" izango den ospitalean
Osasun sailburuari eskatu diote Onkologikoan erabili duten ereduari jarraitzeko eta klinikako 350 langileak subrogatzeko. Azaroaren 22an manifestazioa egingo dute Tolosan.
'Gipuzkoa Zainduz' jarri du martxan Aldundiak, gizarte-azpiegiturak lurraldean hedatzeko ekimena
Hurengo hilabeteetan, egoitza-estaldura txikiena duten eskualdeetan sozietate mistoak eratzeko lehen deialdiak onartuko dira; Buruntzaldean, Debabarrenan, Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Garaian eta Urola Kostan.
EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak ez diela erantzun aurrekontuetarako egindako proposamenei
Pello Otxandiano bozeramaileak D'Anjou sailburuak ekainean egindako adierazpen batzuk gogorarazi ditu sare sozialen bidez, eta adierazi du ez duela hartutako "konpromisoa" bete.
Eusko Jaurlaritzak Talgo operazioaren alde egiten jarraitzen du, Jainagaren gaineko ikerketa gorabehera
Sidenorrek Talgoren akzioen zati bat erosteko prozesuaren alde egiten jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta Auzitegi Nazionalak Jose Antonio Jainaga presidentearen gaineko ikerketa abiatu, "bi gauza ezberdin" direlako.
Nöel d'Anjou: "Aurrekontu hauek eraldaketarako, babeserako eta aurrera egiteko tresna dira"
Ogasun eta Finantza sailburuak adierazi du gaur aurkeztu duen aurrekontu proiektuak hiru objektibori erantzuten diela: zerbitzu publikoak sendotzea eta kontsolidatzea, herritarren kezkei erantzuna ematea eta etorkizuneko eraldaketeta eta erronkei aurre egiteko prestatzea.
Eusko Jaurlaritzak 16.378 milioiko aurrekontu-proiektua onartu du 2026rako, eta Etxebizitzara eta zerbitzu publikoetara gehiago bideratuko du
Proiektuak % 4,1 handitu du gastu arrunta eta Osasuna, Hezkuntza, Etxebizitza eta Segurtasun arloak indartu ditu, Euskadi Eraldatuz 2030 eraldaketa-planerako 935 milioi gehitzeaz gain. Jaurlaritzak 1.801 milioi bideratu ditu gazteentzat eta familientzat, eta 1.730 milioira igo du inbertsio publiko propioa.
Albiste izango dira: Juntsek PSOErekin hautsi du, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua eta GOIDIak urtebete
Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztuko du 2026rako aurrekontu proiektua
Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu duenez, "jendeari interesatzen eta kezkatzen zaion gaien inbertsioak eta partidak handituko dira".