Frankismoa
Nerea Kortajarena (EH Bildu): "Jaurlaritzak tresna legalak zituen eskura Falangearen elkarretaratzea debekatzeko edo oztopatzeko"
EH Bilduko legebiltzarkide eta programa zuzendariak Euskadi Irratian azaldu duenez, Jaurlaritzak "Ordena Publikoaren Legea, Memoriaren Legea eta Herritarren Babeserako Legea" erabil zitzakeen Falangearen elkarretaratzea debekatzeko, jakina zelako "faxistak faxistakeriak egitera zetozela, ez Ama Zuriari loreak jartzera".
Iruñeko Erorien Monumentuan museo bat egitea proposatu du adituen batzordeak, kupulari "protagonismoa" kenduta
Batzordearen esanetan, "errepresioaren testigantza materialak" gordetzea baliagarria da memoria historikoa eraikitzeko tresna gisa. Horrela, "totalitarismoa gurtzeko leku zena pentsamendu kritikoko gune bihurtu nahi da, 1936ko estatu-kolpearen sustraiei, testuinguru historikoari eta ondorioei buruzko ezagutza historikoa, eta balio demokratikoak sustatzeko ekintza politiko eta kulturalerako gune".
Askatu egin dituzte Gasteizen Falangearen ekitaldiaren osteko istiluetan atxilotutako 19 lagunak
Atxilotuei desordena publikoko delitu bat leporatzen zieten, segurtasun-dispositiboko agenteen aurka harriak eta hainbat material jaurtitzeagatik. Atxilo hartutako guzti-guztiak Falange Españolaren ekintzaren aurkako kontramanifesazioan ari ziren parte hartzen.
Montxo Martinez Antia erail zutela dioten froga berriak aurkeztu ditu GEBehatokiak
Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak 2015. urtean ebatzi zuen ez zegoela suizidioaren bertsio ofiziala ezeztatzeko froga nahikorik. Orain, zantzu berri horiekin, kasua berriz ebaluatu dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
50 urte bete dira euskal gizartea astindu zuten gertaera odoltsuetatik
Franco diktadorea hil baino hilabete batzuk lehenago, 1975eko urriaren 5ean, ETAk hiru guardia zibil hil zituen Arantzazuko santutegian. Egun horretan bertan, gauez, hiru ezezagunek Iñaki Etxabe hil zuten tiroz, Kanpazarreko tabernan. Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zuen atentatua.
Rodriguez: "Herri hau berriro zutitu behar da bloke neofrankistari ozen esateko ezin izan zutela, ezin dutela eta ezingo dutela"
"Garai zailak bizi ditugu, eta are ilunagoak etor daitezke, baina herri honek eta nazio askapenerako mugimenduak badakite zer den hori. Frankismoari, torturari eta gerra zikinari aurre egiteko gai izan ginen, estrategiaz aldatu eta ziklo politiko berri bat irekitzeko, eta gai izango gara herri hau independentziara eta sozialimora eramateko ere", azpimarratu du Sortuko idazkari nagusiak.
50 urte Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela: senideek memoria eta aitortza aldarrikatzen dituzte
Mende erdi joan da frankistek Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik. Urte horietan guztietan, haien senideek lan gogorra egin dute memoria ez galtzeko. Instituzioek oso ahaztuta izan dituztela esan dute; izan ere, bi gazteak ez zituzten biktimatzat aitortu 2012. urtera arte.
Alderdi politikoek beren ikuspuntua eman dute Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrenean
Frankismoaren biktimak direla esan dute EAJk eta PSE-EEk, baina terrorismoa ez lausotzeko eskatu dute. EH Bilduk haien memoria defendatu du, frankismoaren aurkako borrokaren "erreferente" gisa, eta PPk eskatu du egin zituzten "krimenak" gogoratzeko.
Giza Eskubideen Behatokiak kereila bat bultzatu du 1974ko Asturiagako segadagatik
Behatokiak iragarri du kereila bat aurkeztuko duela 1974an Hondarribian izandako polizia-operazio frankista batean hildako Roque Méndez Villada eta José Luis Mondragón Elorzaren heriotzengatik.
Sortuk bi pankarta eskegi ditu Cuelgamurosen, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko
“Gora Euskal Herria askatuta” irakur daiteke pankarta batean, eta bi guardia zibilik ikus daitezke bestean, pertsona bat fusilatzen. Hazte Oir elkarteak Sortu salatu du, gorroto delitua, sentimendu erlijiosoen aurkako delitua eta terrorismoa goratzea egotzita.
Arabak "probintziako aita" titulua kenduko die Francori eta Molari
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak egin du iragarpena, asteazken honetan diktadura frankistak Araban errepresaliatutako pertsonak oroitzeko egin duen lore-eskaintzan. Ekitaldi hori Foru Aldundiak eta lurraldeko Batzar Nagusiek antolatzen dute urtero, eta kargu publikoak eta senideak izan dira bertan.
Donostiak lore-eskaintza egin du frankismoaren biktimen omenez Memoria Historikoaren Egunean
Memoria demokratikoarekin eta 1936ko kolpe militarrean eta diktadura urteetan indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenen errekonozimenduarekin duen konpromisoa berretsi du hiriak. Udal agintariek, elkarteek, erakundeetako ordezkariek eta herritarrek parte hartu dute ekitaldian.
Sortuk memoria eta erakundeen aitorpena eskatu ditu Txiki eta Otaegirentzat
Irailaren 27an 50 urte beteko dira fusilatu zituztenetik, eta alderdiak Iruñean egingo den oroimen-ekitaldian parte hartzeko deia egin du. Ekitaldi horiek "mina" eragiten dutela diotenei buruz, Sorturen iritziz, oraindik "lehen eta bigarren mailako biktimak" daude.
Mañuetako alkateak inskripzio frankista bat kentzeari uko egin izana aztertuko du Espainiako Gobernuaren ordezkariak
Francisco Javier Garcia herriko alkateak (PP) esan duenez, "nire borondatez ez dut kenduko", "ez du inor molestatzen" eta "bizitza osoa darama herrian".
1936an Valcalderan fusilatu zituztenei omenaldia Iruñean eta Cadreitan
Frankistek Valcalderan hildako 51 errepublikanoen senideak eta ordezkari politikoak berriro elkartu dira, sarraskiaren 89. urteurrenean omenaldia egiteko. Iruñeko errepublikanismo eta sindikalismoaren intelektualak eta buruzagi nabarmenak ziren.
Txiki eta Otaegiren oroimenezko muralari eraso egin diote Durangon
Haien aurpegiak eta muraleko leloa zirriborraturik agertu dira eta etarras idatzi dute erasotzaileek. Ernaik salatu duenez, "eraso faxistek eta espainolistek ez dute tokirik", eta murala auzolanean berregiteko deia egin dute.
Ministroen Kontseiluak informazio klasifikatuari buruzko lege proiektua onartu du, frankismoko sekretuak argitara emateko asmoz
Informazio klasifikatuari buruzko lege proiektuak frankismo garaitik indarrean den Sekretu Ofizialen Legea ordezkatu nahi du. Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresura bidaliko du lege testua tramitazioa has dadin. EAJ eta EH Bildu zuhur ibili dira balorazioa egitean, baina lehen begiratuan, defendatzen dutenetik urrun dagoela iritzi diote.
Albiste izango dira: Sekretu ofizialen legea, Santos Cerdanen helegitea eta gobernu bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jacinto Polo Rios 'Malatesta' batailoi komunistako milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Familiari identifikazioaren berri eman diote, eta Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatzea nahi dute senideek, ekitaldi pribatu batean.