Gazako Zerrenda
2025/01/27 - 21:18
Europar Batasunak Rafahko pasagunean soldaduak jartzea erabaki du, su-etena sendotzeko
Misio horren helburua da Gaza, Israel eta Egiptoren arteko muga horretako kontrolak gainbegiratzea.
2025/01/27 - 18:13
Dozenaka mila palestinar Gazako iparraldera itzultzen ari dira
Hamasen aburuz, "Israelen okupazioaren porrotaren adierazpena" da itzulera masiboa. Senideekin elkartzea eta txikizioaren erdian haien etxeak aurkitzea dute helburu desplazatuetako askok.
2025/01/27 - 14:30
Milaka palestinar Gazako iparraldera itzuli dira
Israelen erasoak hasi zirenean, etxea utzi eta hegoaldera ihes egin behar izan zuten. Bueltan, ezereza topatuko dute.
2025/01/26 - 23:40
Gaza "garbitzeko", palestinarrak Egiptora eta Jordaniara bidaltzea proposatu du Trumpek
Bi herrialdeek argi utzi dute ez dutela erabakia babestuko; izan ere, haien iritzian, Nakba berria izan liteke eta bi estatuen aukera betiko zapuztuko luke. Israelgo ultraeskuinak, berriz, pozik hartu du Trumpen proposamena. Hamasek argi esan du palestinarrek ez dutela inoiz aukera hori onartuko.
2025/01/26 - 17:50
Milaka palestinar iparraldera itzuli ezinik, Israelek erdibidean geldiarazi dituelako
Milaka lagun etxera joan ezinik daude Gazan. Israeleko soldaduek galarazi egin diete iparraldera egitea, eta adostutakoa ez dute bete. Horixe da Israelek jarri dien zigorra, atzo Hamasek askatutako gatibuen artean emakume zibil bat ez zegoelako. Hamasek iragarri du datorren astean askatuko dutela.
2025/01/25 - 16:51
Harrera jendetsua izan dute Gazan, Hamasek aske utzi dituen Israelgo lau emakume soldaduek
Lau emakumeak, gurasoek lagunduta, helikoptero militar batean eraman dituzte ospitalera, bertan gainerako senitartekoekin batzeko, eta tratamendua jasotzeko. Israelek, bestalde, 200 preso palestinar utzi ditu aske, eta horietatik 70 deportatu egin dituzte.
2025/01/25 - 15:49
Israelek askatutako 100 bat preso palestinar Ramalara iritsi dira
Ibilgailuetatik jaitsi direnean, ehunka lagunek eta senidek jaso eta sorbalda gainean eraman dituzte. Guztira, 200 preso palestinar askatuko ditu gaur Israelek, Hamasekin adostutako su-etenaren bigarren preso-truke honetan.
2025/01/25 - 11:31
Hamasek Gurutze Gorriaren esku utzi ditu jada lau emakume soldadu bahituak
Gurutze Gorriaren furgonetetan sartu dira, ekitaldi jendetsu baten erdian. Akordioaren xehetasunen arabera, Israelek 50 preso askatu behar ditu emakume soldadu bakoitzeko, hau da, guztira 200.
2025/01/25 - 11:26
Hamasek Gurutze Gorriaren esku utzi ditu lau emakume soldadu israeldarrak
Su-etenarekin batera adostutako bahituen bigarren trukeari ekin diote larunbat honetan Israelek eta Hamasek. Karina Ariev, Danielle Gilboa, Naama Levy eta Liri Albag soldadu israeldarrak Gurutzu Gorriaren esku utzi dute Gazan izandako ekitaldi jendetsuan.
2025/01/21 - 09:05
Albiste izango dira: Trumpen lehen neurriak, langabezia Euskadin eta Elisa Mouliaari egindako galdeketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/20 - 11:36
Israelek lehen 90 preso palestinarrak askatu ditu; emakumeak eta umeak, gehien-gehienak
Atzo iluntzean Hamasek hiru bahitu israeldar askatu zituen, eta bart 90 preso palestinar utzi ditu Armada israeldarrak. Giza-laguntza ere ari da iristen Gazara.
2025/01/20 - 11:31
Bonba hotsen burrunbarik gabe esnatu da Gaza, menia indarrean sartu eta 24 ordura
Oraingoz, Hamas eta Israel adostutakoa betetzen ari dira. Atzo iluntzean Hamasek hiru bahitu israeldar askatu zituen, eta bart 90 preso palestinar libre utzi ditu Israelgo Armadak. Giza-laguntza ere ari da iristen Gazara.
2025/01/20 - 08:59
Albiste izango dira: Danborrada 2025, Trumpen kargu-hartzea eta su-etena Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/20 - 01:25
Hamasek askatutako hiru bahituak Israelen daude dagoeneko
Hiru emakume zibil dira lehen askatuak: Romi Gonen, 24 urtekoa; Emily Damari, 28 urtekoa, eta Doron Steinbrecher, 31 urtekoa. Hiru gatibuak Tel Aviveko Sheba ospitalera eraman dituzte, azterketak egiteko. Israelgo Gobernuak 90 preso palestinar askatu ditu hiru bahitu horiek libre uztearen truke.
2025/01/20 - 00:17
Preso palestinarrak noiz askatuko zain daude oraindik senide eta lagunak
Ehunka lagun bildu dira Oferreko espetxetik gertu dagoen muino batean, gaur indarrean sartu den su-etenaren baitan askatzekoak diren 90 preso palestinarren zain. Gaua iritsi da, eta ez dago oraindik mugimendurik espetxean.
2025/01/19 - 23:51
Tel Aviveko Sheba ospitalean elkartu dira gatibuak familia eta lagunekin
Emozio handiko uneak bizi izan dira ospitalean, 470 egun bahituta egon diren hiru emakumeak senide eta lagunekin elkartu direnean. Egun batzuk egingo dituzte bertan, azterketa medikuak amaitu arte.
2025/01/19 - 22:15
Herrialde fantasmagoriko bihurtu du Israelek Gaza, 15 hilabeteko erasoaldi neurrigabean
Gazan su-etena indarrean sartu den lehen egunean iritsi dira aireko irudi latz hauek. Bistan da hondamendiaren tamaina. Hondakin bihurtu dira milaka eraikin, etxe, eskola eta meskita, kolore guztiek dirudite gris. Hala ere, hondakin artean, palestinarren bizitza hautsietan, toki eske ari da bizitza.
2025/01/19 - 21:42
Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Gazan sartzen hasi dira berriro, su-etena hasi ondoren
NBEk baieztatu du laguntza humanitarioa zeramaten 330 kamioi sartu direla gaur Gazako Zerrendara Egiptotik, su-etena hasi ondoren. Beste 4.000 kamioi prest daude Zerrendan sartzeko.
2025/01/19 - 21:31
Bidenek iragarri du Hamasek beste lau bahitu askatuko dituela datorren asteburuan
"Su-etenaren ondoren, bahituak askatzen hasi dira. 470 egunez atxikita izan dituzten hiru emakume israeldar gaur eta lau emakume gehiago zazpi egun barru", adierazi du. "Gero, hiru bahitu zazpi egunetik behin", gehitu du AEBko agintariak sare sozialetan zabaldutako mezuan.
2025/01/19 - 20:52
Bahituta egon diren hiru emakume askatu ditu Hamasek, eta Gurutze Gorriaren esku gelditu dira
Gaza hiriaren erdiguneko plaza batean egin dute trukea. Irudietan, emakumeak Hamasen autotik ateratzen ikusten dira, Gurutze Gorriko beste ibilgailu batera igarotzeko gero, jendetzaren erdian.