Osakidetza

Alberto Martínez Rebeka Ubera
2026/01/28 - 16:01

Martinezek "ezinegona sortzea" egotzi dio EH Bilduri, eta "gardentasun arazoa" duela erantzun dio koalizioak sailburuari

Osasun sailburuak Rebeka Uberari (EH Bildu) "dei pertsonal bat erabiltzea", "elkarrizketa manipulatzea" eta herrian "egonezina" zabaltzea leporatu ostean, EH Bilduren legebiltzarkideak tristetzat jo ditu bere hitzak. Martinezek gardentasun eta kudeaketa arazo bat duela ziurtatu du Uberak, eta horrek "ziurgabetasuna eta ezinegona" sortzen duela gaineratu du.

GRAFCAV7646. BILBAO, 12/12/2025.- Un momento de la concentración ante el ambulatorio de Basurto , en Bilbao convocada por el Sindicato Médico de Euskadi en el cuarto día de huelga del colectivo. EFE/Luis Tejido
2026/01/26 - 12:48

Estatutu Marko berrirako akordioa lortu dute Osasun Sailak eta sindikatuek, baina Euskadiko Medikuen Sindikatuak ez du bat egingo

Hitzartutako akordioak 24 orduko guardiekin amaituko du, 17 ordura murriztuz, bi urtean behin oposizioak eta borondatezko mugikortasun-prozedura irekiak ezarriko ditu, eta asteko ordutegia 45 ordura mugatuko du, beste aurrerapen batzuen artean. Euskadiko Medikuen Sindikatuko iturriek adierazi dutenez, ez dira "ordezkatuak" sentitzen, eta, beraz, litekeena da otsailaren 16tik hilean astebeteko greba-deialdiari eustea.

VITORIA, 15/01/2026.- El Sindicato Médico de Euskadi ha convocado este jueves una concentración en Vitoria con motivo de la huelga de facultativos para protestar contra el estatuto marco que negocia el Ministerio de Sanidad y para exigir una regulación específica para este colectivo. EFE/ L. Rico
2026/01/15 - 20:33

Ministerioak eta medikuek ez dituzte jarrerak hurbildu, eta mobilizatzen jarraituko dute 

Bigarren egunez jarraian, Osakidetzako medikuek greba egin dute estatutu propio baten alde. Mobilizazio ugari egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, arratsaldeko txandaren jarraipena % 8,2koa izan da, behin behineko datuen arabera; goizekoan, aldiz, % 20,67koa. Medikuek protestekin jarraitzeko asmoa agertu dute, Osasun Ministerioak medikuentzat propio sortutako estatutu markoa onartu arte; ez dute baztertzen greba mugagabea egiteko aukera. 

« 1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena