Sindikatuak
EHUko Ikasle Kontseiluak bat egin du urriaren 15erako Palestinaren alde deitutako greba orokorrarekin
Ikasle Kontseiluak ohar bidez azaldu duenez, indarkeria amaitzea eta palestinarren giza eskubideak babestea eskatzen duten mobilizazioetan parte hartzea errazteko asmoz deitu dute etenaldi akademikoa.
Aurre-akordioa Iruñerriko hiri-garraioaren hitzarmenean
Moventis TCCk eta enpresa-batzordeak aurre-akordio bat lortu dute, eta, horri esker, langileek hitzarmen-proposamen bat bozkatu ahal izango dute. Kontsulta egin arte lanuzteak amaitzeko konpromisoa hartu dute, halaber.
Gasteizko lorezainak eta Enviser enpresa, akordioa lortzeko bidean
Bilera luzea izan dute ostegun honetan Precon, eta itxaropentsu irten dira. Langileak batzartuko dira eta enpresak dagozkion kontsultak egingo ditu, hurrengo bileran akordioa ixteko helburuarekin.
Mitxel Lakuntzaren arabera, CAFek Jerusalemen duen proiektua "ez da erabakigarria" enpresaren etorkizuna bermatzeko
ELAren idazkari nagusiak dioenez, "CAFek badaki tren hori hasieratik dela ilegala", eta proiektua babesteko eta "ilegalitatearekin jarritzeko argudio gisa darabilen txostena" egin duten adituak zeintzuk diren argitzeko eskatu dio enpresari. Euskadi Irratiko Faktorian hitz egin du asteazken goizean horren eta beste hainbat gairen inguruan.
Sindikatuek hiru orduko lanuztea eta hainbat manifestazio deitu dituzte euskal hiriburuetan, Gazako genozidioa salatzeko
Urriaren 15ean egingo duten lanuztearen berri eman dute LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, ETXALDE eta HIRU sindikatuek. Lanuzteak eta manifestazioak Espainiako Estatuko lantoki guztietan deitu dira.
ELAk, LABek, Steilasek, ESKk, Etxaldek eta Hiruk Confebask demandatu egingo dute, gutxieneko soldata propioa negoziatu ezean
Kontziliazio eskaera bat erregistratu dute, "patronala negoziatzera behartzeko", EAErako gutxieneko soldataren inguruan, eta gatazkan bitartekari gisa aritzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Sindikatuek lanuzte orokorra deitu dute Palestinaren alde urriaren 15erako Hego Euskal Herrian
Ohar batean, LAB, CCOO, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dute "borroka, mobilizazioa eta langileen batzarrak" izango direla Hego Euskal Herriko lantokietan.
Sindikatuek "propagandatzat" jo dute Osakidetzak Lehen Mailako Arretako 13 zentrotan psikologia zerbitzua emango duela iragarri izana
ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dutenez, psikologo horiek "ez dute espezialitaterik, eta ezin izango dute tratamendurik diagnostikatu eta bideratu". Lehen Mailako Arretako osasun zentroetan psikologia zerbitzua ezarriko duen proiektu pilotua aurkeztu die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzako sindikatuei. Osasun Sailak iragarri duenez, helburua "anbulatorioetako arreta emozionalaren irisgarritasuna hobetzea" da.
Ehunka mila lagun kalera atera dira Frantzian, aurrekontu-doikuntza bertan behera uzteko eskatuz
300 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Frantzian, blokeo saiakeretan parte hartzeagatik. Austeritate politiken aurkako aldarria ozen eta argi entzun da Lyon, Marseilla, Lille, Nantes eta Parisen, besteak beste.
Sindikatuek eta pentsiodunek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean
Pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara (LGS) arte osatzeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) Jaurlaritzak aintzat hartu ez izanagatik protesta egin du pentsiodunen mugimenduak. Bestalde, enplegu publikoko prozesuetan izandako euskararen aurkako "erasoaldi judiziala" salatu du LAB sindikatuak.
Eusko Jaurlaritzak 2026ko urtarriletik aurrera berrekingo dio telelanari
Langile publikoek astean bi egunetan jardun ahal izango dute lan-modalitate horretan. Gainera, telelanaren bitartez lan egin dezaketen langile guztiei ere aukera hori ematen die dekretuak, betiere zerbitzu publikoa behar bezala ematen dela bermatzen bada.
Euskal gehiengo sindikalak pentsiodunen mobilizazioarekin bat egin du Herri Ekimen Legegilea izapidetzea eskatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde ere mobilizatuko dira irailaren 20an EAJri eta PSE-EEri beren jarrera "zuzentzeko" eta gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzeko ekimena izapidetzea eskatzeko.
Kongresuak atzera bota du lanaldia murrizteko proiektua, PP, Vox eta Juntsen botoekin
Hiru alderdion baturari esker, Yolanda Diaz Lan ministroaren legealdiko proiektu izarrak bere bidea amaitu du Kongresuan. Bere hitzartzean, gogor mintzatu da Sumarreko burua, bereziki Juntsen aurka, eta ohartarazi du "borroka hau kalean irabazita" dagoela.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiarentzat "diskriminatzailea eta legez kanpokoa" da Egogaingo (Eibar) zaintzaile lanpostu guztietan euskara eskatzea
Euskara eskakizuna ez egiaztatzeagatik Egogain egoitza publikoko zazpi langile egonkortzeko ezohiko prozesutik kanpo uztearen deuseztapena berretsi du azken epaiak.
BetiOn arreta zerbitzuak langileen aurkako erasoak eta babes falta salatu ditu
Sindikatuek beharginen osasunarekin "ez jolasteko" eskatu diete enpresari eta Eusko Jaurlaritzari, eta protesta elkarretaratzea deitu dute irailaren 9rako.
Frantziako sindikatuek greba deitu dute irailaren 18an Bayrouren aurrekontuen aurka
Zentral handiek "gauzak aldatzeko eta aurrerapausoak emateko mobilizazio masiboak" eskatu dizkiete langileei. Bayrouk konfiantza mozio bati aurre egin beharko dio irailaren 8an; oposizioak (gehiengo absolutua) aurka bozkatuko duela aurreratu du.
Lehendakariaren ustez, Estatukoa baino LGS "handiagoa" lortzeko moduan gaude, gizarte-eragileekin hitzartuta
Lehendakariaren ustez, adostasunerako "jarrera horretan" jarraitu behar da lanean, "oztopoak kenduz", "eragile sozialen aldetik" erresistentziak daudelako eta "gai horiek beti denbora" daramatela eta "landu egin behar direla" uste dutelako.
Sindikatuek 138.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko soldata propioa eskatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek espero dute alderdi politikoek ekimena babestea eta Eusko Legebiltzarrak proposamena urtea amaitu aurretik onartzea.
Lodosako langile bat hil da Bartzelonako Ebroko lantegian
Langilea asteartean hil zen, eta enpresak "doluminak" helarazi dizkie haren senide eta lagunei. Lodosa Kirol Elkarteak ere doluminak eman dizkie haren ingurukoei, elkarteko jokalari ohia baitzen.