Mitxel Lakuntzaren arabera, CAFek Jerusalemen duen proiektua "ez da erabakigarria" enpresaren etorkizuna bermatzeko
ELAren idazkari nagusiak dioenez, "CAFek badaki tren hori hasieratik dela ilegala", eta proiektua babesteko eta "ilegalitatearekin jarritzeko argudio gisa darabilen txostena" egin duten adituak zeintzuk diren argitzeko eskatu dio enpresari. Euskadi Irratiko Faktorian hitz egin du asteazken goizean horren eta beste hainbat gairen inguruan.
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuaren idazkari nagusiak CAFek Israelen duen tren-proiektua dela eta azpimarratu duenez, sindikatuak ez du uste, Eider Mendoza Gipuzkoako diptutatuak ez bezala, kontratu hori uzteak enpresaren etorkizuna kolokan jarriko lukeenik, besteak beste, enpresak badituelako beste kontratu handi batzuk, Belgikakoa, kasu; dena den, datuak mahai gainean jartzeko eskatu dio enpresari.
CAFek iragan astean azaldu zuen Jerusalemgo trenaren proiektuak giza-eskubideak errespetatu egiten dituela eta hainbat adituk egindako txosten batek sostengua ematen ziola. Horren haritik, Lakuntzak Euskadi Irratiko Faktorian asteazken goizean salatu duenez, “txosten hori da CAFek ilegalitate horretan aurrera egiteko jartzen duen argudio bakarra, baina CAFek badaki tren hori hasiertaik dela ilegala, eta jarraitzen dugu jakin gabe zeintzuk diren txosten hori egin duten adituak. Hori argitu beharko luke enpresak”.
Palestinarekiko elkartasunez eta Isrelen kontrako boikota eskatzeko, sindikatuek hilaren 15erako deitutako lanuzteak euskal ikuspegitik egin nahi izan dituztela defendatu du Lakuntzak, Estatu mailako sindikatuek egindako deialdietatik aparte (hilaren 13an egingo dituzte). Lakuntzaren iritziz, "bateragarriak ziren herria garen heinean ahots propioa izatea eta Palestinaren aldeko eta Israeli boikot egiteko deiak", baina LABek UGT eta CCOOk egindako deiekin bat egin ostean, ELAk ere horrekin bat egitearen alde egin du, "langileak ataka batean ez jartzeko". Hala ere ez du atsekabea ezkutatu, eta argi utzi du ELAren nahia zela "azken urteotan erkutsitakoaren bidetik ahots propioz aritzea, eta demostratzea euskal sistema sindikala ez dela Espainiakoaren azpisistema bat".
EITB Focusek utzi dituen ondorio nagusien inguruan, eta, zehazki, Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuan jarraitzeaz herritar gehienek erakutsitako nahiaz galdetuta, Lakuntzak nabarmendu du langilen eskubideen ikuspuntutik beti geratzen direla ageriago PPk eta Voxek osatutako gonbernu batek ekarriko lituzkeen arriskuak, baina, sindikatuaren arabera egungo Espainiako Gobernuak ere “gabezia dexente” ditu lan-eskubideen arloan eta arlo sozialean.
EITB Focusen datuen arabera, Hego Euskal Herrian ere ultraeskuinak gora egingo du; Lakuntzak adierazi duenez, ordea, igota ere, ultraeskuinaren ordezkaritzak oso txikia izaten jarraitzen du Euskal Herrian. Hala ere, adierazi du kezka egon badagoela, eta ez direla jomugatik kendu behar eskuin muturrak ekar ditzakeen ideia eta jarrerak (arrazismoa, xenofobia eta matxismoa, esaterako). Horiei aurre egiteko, Euskal Herriak dituen indarguneei eustearen alde mintzatu da: “Memoria antifrankista eta antifaxista, batetik, eta zaindu eta elikatu behar den sare soziala, bestetik, Euskal Herria eragile sozialez eratutako herria” delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.