Trafikoa
44 urteko gizonezko bat hil da Arrigorriagan, autoarekin BI-3723 errepidetik AP-68ra erorita
Lau metrotan behera erori da ibilgailua. Pertsona bakarra zihoan barruan, eta tokian bertan zendu da.
Zazpi ibilgailuk istripua izan dute Txorierriko igarobidean, eta auto-ilara luzeak daude errepideetan
Ezbeharra asteazken honetako goizeko zortziak baino lehen gertatu da, eta ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Pertsona bat hil da Trebiñun, auto-istripuz
Gaueko lehen orduan izan da ezbeharra, Araba 2124 errepidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute eta errepidea itxi dute Burgoserako noranzkoan.
Ertzaintzak abiadura kontrolatzeko kanpaina bat egingo du datorren astean
2024an, EAEko errepideetan trafiko-istripuetan hildako pertsonen % 32 abiadura desegokiarekin lotutako ezbeharretan zendu ziren.
AP-1 autobidea itxi dute Eskoriatzan, Gasteizko noranzkoan, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin ondoren
Istripua 08:50ean jazo da. Bertaratu diren osasun langileek furgoneta gidaria artatu behar izan dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
8 km-ko auto-ilarak A-8an, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan, sei ibilgailuk elkar jo ostean
Albiste izango da: Gertakariak Vueltan, Emisio Gutxiko Eremua Gasteizen eta txertoak jarri ez zituen erizainaren aurkako epaiketa
Emisio Gutxiko Eremua estreinatuko da Gasteizen astelehen honetan, eta TAO sistema sei auzo gehiagotara zabalduko da
Irailaren 15 honetatik aurrera, B, C, Eco eta O eranskailuak dituzten ibilgailuak soilik sartu ahal izango dira Alde Zaharrera eta Zabalgunearen zati batera, salbuespenak salbuespen. Bestalde, hiriburuak zituen 6.000 ordainpeko aparkalekuei beste 5.110 TAO plaza gehituko zaizkie.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohia jotzeagatik
Autoz ihes egin, eta istripua eragin zuen AP-68an.
Nafarroako bizilagun bat ari dira ikertzen TikToken argitaratutako aurreratze arriskutsu batengatik
Guardia Zibilaren Trafikoko Ikerketa eta Azterketa Taldeak aldizka sare sozialetan egiten duen monitorizazioari esker izan dute horren berri. TikToken argitaratutako bideo batean ikusi zuten agenteek noranzko bikoitzeko N-232 errepidean, Errioxa parean, kamioi batek aurreratze arriskutsua egin zuela kontrako erreia inbadituz.
Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira, horietako bat larri, AP-15 autobidean, auto-istripuz, Erriberri parean
Kamioi batek kontrako erreian sartu eta biktima zihoan autoa jo du, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zarautzen, Donostiarako noranzkoan
Kamioi bat irauli egin da, eta istripua eragin du errepidean. Ertzaintzak errail bat moztu du Donostiara noranzko errepidean.
Martxan da A-8 autobideko tarteko radarra Saltacaballon
Onton eta Castro Urdiales arteko tartea zainduko du, 100 km/h-ko abiadura-muga duena, eta isunak gutxienez 100 eurokoak izango dira.
Gizon bat hil da N-113 errepidean, Fiteron, kamioi baten aurka talka eginda
Istripua asteazken goizean jazo da. Ibilgailu batek eta kamioi batek elkarren aurka talka egin dute. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Bost pertsona zauritu dira Valtierran, bi autok elkarren kontra talka eginda
Istripua astearte arratsaldean gertatu da, N-121 errepidearen 72,4 kilometroan. Gurutze-bide batean bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute. Suhiltzaileek 16 urteko gazte bat autotik atera behar izan dute, harrapatuta zegoelako.
Jon Escuza, Okondoko alkatea: "Herria lur jota dago"
Okondoko bi gazte hil dira gaur goizaldean trafiko-istripu batean, eta herria lur jota dago. Jon Escuza herri horretako alkateak alkateak doluminak helarazi dizkie biktimen familiei eta errespetua eskatu du.
Bi pertsona zauritu dira N-121-A errepidean, auto-istripuz, Beran
48 urteko gizonezko bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, suhiltzaileek atera eta Donostiako Ospitalera eraman dute, politraumatismoak dituela. Beste zauritua 37 urteko gizona da, eta politraumatismoak ditu ere. Irungo ospitalera eraman dute.
Pertsona bat hil da Azazetako mendatean, bi autok elkarren aurka talka eginda
Beste pertsona bat ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Ezbeharraren ondorioz, A-132 errepidea itxita egon da, bi noranzkoetan.
Bi txirrindulari ospitaleratu dituzte Nafarroan, pronostiko erreserbatuarekin, auto banak harrapatuta
58 eta 51 urteko bi gizonek kolpe larriak jasan dituzte eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte bi zirkulazio-istripuren ondorioz, bata Eguesibarren gertatu da eta bestea Berriobeitin.
Bilboko Aireportuko suhiltzaileen kamioi bat Sondikako haur-parke batera erori da
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 06:20 aldera gertatu da, eta ez da inor zauritu. AENA enpresa publikoa istripuaren nondik norakoak aztertzen ari da, suhiltzaileak ere kudeatzen baititu.