Venezuela
Venezuelan 100.000 milioi dolarreko inbertsioa egin behar dutela berretsi die Trumpek petrolio enpresei
Josu Jon Imaz Repsoleko buruak eskerrak eman dizkio AEBko presidenteari, "Venezuela hobe bati atea irekitzeagatik", eta ekoizpena hirukoizteko prest agertu da.
Etxean daude jada Venezuelan preso egon diren bi euskal herritarrak
Eguerdian heldu dira Barajas aireportura, eta errepidez egin dute Madril eta Bilbo arteko bidea. Iluntzean iritsi dira etxera, 18:00ak jota zirenean.
'Olina' petrolio-ontzia Kariben konfiskatu duela iragarri du AEBk, Venezuelako petrolio gordina eramatearen susmopean
Venezuelari lotuta aste honetan konfiskatu duten hirugarren petrolio-ontzia da, eta bosgarrena atzemateen hasieratik. Ostiral honetako misioa "gorabeherarik gabe" burutu dute.
Kolonbian ekintza militar estatubatuarraren "benetako mehatxua" dagoela ohartarazi du Petrok
Narkotrafikoari aurre egiteko herrialde horrek ez duela nahikoa egiten ohartarazi du berriki AEBko presidenteak, Venezuelari eraso egin ostean. Bi agintariek telefonoz hitz egin zuten asteazkenean.
Venezuelak aske utzi dituen bi bilbotarrak "nahiko ondo" daude, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak salatu du atxilotuta egon diren 15 hilabeteetan ez dituztela haien eskubideak errespetatu, eta egoera "benetan larria" pairatu dutela.
Gaur iritsiko dira Madrilera Venezuelak aske utzi dituen bi preso bilbotarrak
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Puerto Ayacuchon atxilotu zituzten, Venezuelako Amazonas estatuko hiriburuan. CNIren eta Venezuelako oposizioarekin lotura izatea leporatu zieten. Espainiako Gobernuak hasieratik ukatu ditu akusazio horiek.
Venezuelak bertako eta atzerriko presoak askatuko dituela iragarri du
Jorge Rodriguez Asanblea Nazionaleko presidenteak egin du iragarpena, Venezuelan "bakea eta bizikidetza baketsua sendotzeko" keinu gisa. Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministroak adierazi duenez, Espainiako herritarrak daude askatutako presoen artean; horien artean, 2024an atxilotutako bi bilbotarrak daude.
AEBren esku-hartzeak Venezuelan luze jo dezake, Trumpen esanetan
The New York Times egunkariak egindako elkarrizketa batean, esku-hartze horrek hilabeteak edo urtebete iraun dezakeen galdetu diotenean, buruzagi estatubatuarrak ondorengoa erantzun du: "Askoz denbora gehiago, esango nuke".
AEBren eraso militarrean 100 pertsona hil zirela baieztatu du Venezuelak
Delcy Rodriguezek, Venezuelako presidenteorde exekutiboak, astebeteko dolu nazionala ezarri du biktimak omentzeko.
Etxe Zuriak ziurtatu du "erabateko eragina" duela Venezuelako behin-behineko Gobernuan
Bien bitartean, Petroleos de Venezuela (PDVSA) enpresa publikoak iragarri du negoziazioak hasi dituela AEBrekin, petrolioa saltzeko.
AEBk Venezuelarekin lotutako eta zigortutako beste petrolio-ontzi bat atzeman du, Karibetik gertu
Ameriketako Estatu Batuetako Hegoaldeko Komandoak jakitera eman duenez, Kostazainek beste petrolio-ontzi bat atzeman dute Karibean. Kristi Noem AEBko Segurtasun Nazionaleko idazkariaren arabera, ontzia "Venezuelan porturatu zen azkeneko aldiz edo harantza zihoan".
Errusiako petrolio-ontzi bat atzeman du AEBk, "arau estatubatuarrak urratzeagatik"
Berehala etorri da Errusiako Gobernuaren erantzuna, eta petrolio-ontzia legez kanpo atzeman dutela salatu du, Nazio Batuen 1982ko Konbentzioa —itsaso zabaleko nabigazioari buruzkoa— urratuta.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskalduna: "Nolabaiteko normaltasuna dago; oposizioaren gehiengoa ere haserre dago"
Bost egun igaro dira Maduro harrapatzeko AEBren erasotik, eta Agustin Otxotorenak, duela 15 urtetik Caracasen bizi den euskal enpresariak, herrialdean nola bizitzen ari diren eta venezuelarren egunerokoa nolakoa den kontatu digu.
Venezuelan atxilotutako preso politiko espainiarrak askatzeko eskatu dio Espainiak Delcy Rodriguezi
Nicolas Maduro atxilotu eta Venezuelako presidenteordeak agintea bere gain hartu ostean, Espainiako Gobernuak ahozko ohar baten bidez helarazi dio bere eskaera.
Espainiako Gobernuak preso politikoak berehala aske uzteko eskatu dio Venezuelako Gobernuari
Horien artean daude Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Adasme bilbotarrak. Biak ala biak 2024ko irailean atxilotu zituzten, “terrorismoa” eta Espainiako zerbitzu sekretuekin (CNI) “loturak” izatea egotzita. Venezuelako trantsizioari dagokionez, Trumpek NBC News telebista kateari eskainitako elkarrizketan azpimarratu du berak izango duela azken hitza eta epe motzean Venezuelan hauteskundeak deitzea baztertu du.
Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du
Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta.
Delcy Rodriguezek Venezuelako presidente karguaren zina egin du, Maduroren bahiketaren ostean
Orain arteko presidenteorde exekutiboak "ohorez eta minez" zin egin du Latinoamerikako herrialdeko behin-behineko buruzagi berri bezala, Asanblea Nazionalean. Jorge Rodriguez Parlamentuko presidenteak Nicolas Maduro presidentearen itzulera ezarri du helburu nagusitzat. Caracasen dozenaka hildako utzi zituen operazio militar batean atzeman zuen AEBk.
Madurok errugabetzat jo du bere burua AEBko epailearen aurrean
Venezuelako presidentearen eta haren emaztearen abokatu taldeek erabaki dute "une honetan" baldintzapeko askatasuna ez eskatzea.
NBEren ustez, AEBk Venezuelan egindako esku-hartzeak ez du Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzen
New Yorken egiten ari diren premiazko bileran, Guterresek eskatu du gatazka zabaltzea saihesteko. Alabaina, AEBk ukatu egin du Venezuelan okupaziorik egin izana: "ez gaude gerran, ez dugu herrialderik okupatu".
Petrok Trumpen "mehatxuak" gaitzetsi eta "aberriaren alde" armak berriro hartzeko prest legokeela adierazi du
Caracasen larunbat gauean gertatu zena errepikatuz gero, "maite eta errespetatzen" duen "Kolonbiako herriaren zati handi batek jaguar herrikoia" askatuko lukeela konbentzituta dagoela esan du.