Zientzia
2025/04/08 - 20:42
Teresa del Valle ikertzaile eta antropologia feministaren bultzatzailea hil da
Antropologiaren hainbat arlotan ikerketa lan ugari egin zituen, beti ere feminismoaren ikuspuntutik. Besteak beste, Berdintasunerako Emakunde Saria eta Eusko Ikaskuntza saria jaso zituen.
2025/04/08 - 12:34
Duela 13.000 urte desagertutako 'otso izugarria' berreskuratzea lortu dute
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kume sortzeko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez. Romulo eta Remo dute izena, eta sei hilabete dituzte.
2025/03/28 - 19:54
Ikerketa batek frogatu du kolonoskopia eta gorozkiez egindako proba baliokideak direla minbizia detektatzeko
Kataluniako, Kanarietako eta EAEko ikertzaileek hamar urtez 57.000 pertsonarekin (Lasarte-Oriako 4.700 tartean) egindako ikerketa zientifikoak frogatu du bi probek eraginkortasun maila bera dutela.
2025/03/26 - 18:51
Txosten arkitektoniko batek ondorioztatu du ez dela beharrezkoa izango Iruñeko Planetarioko dorrea eraistea
Adituen txostenak ondorioztatzen duenez, suhiltzaileek azkar jardun zutenez, hormigoizko hormak deskonposatzeko moduko tenperaturetara iristea saihestu ahal izan zuten.
2025/03/13 - 09:47
Ilargi-eklipsea: Noiz eta non ikusi odol-ilargia eta argazki onak egiteko gomendioak
Ilargiak kolore gorria hartuko du martxoaren 13tik 14rako gauean, eta Euskal Herrian partzialki ikusteko aukera izango da.
2025/03/12 - 22:38
1,4 milioi urte dituzte dute Atapuercan aurkitutako hominido zaharrenaren hezurrek
Aurkikuntza "Nature" aldizkarian argitaratu dute. Ikerketaren arabera, hezurrak homo affinis erectus espezieko gizaki batenak dira eta hominidoek Europan izan zuten bilakaera ulertzen lagunduko dute.
2025/03/12 - 22:21
Atapuercan giza espezie berri baten aurpegi-hezurrak aurkitu dituzte: Homo affinis erectus
Europa mendebaldean aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak dira, 1,4 eta 1,1 milioi urte bitartekoak. Ikertzaileek argi dute, aurkikuntzak frogatzen du Homo antecessor iritsi aurretik Europa mendebaldean beste espezie bat egon zela.
2025/03/02 - 12:25
'Blue Ghost' zunda Ilargira iritsi da
Blue Ghost espazio-zunda Ilargira iritsi da, bertako lurrazpia, gainazala eta atmosfera aztertzeko, NASAren Artemis programaren baitan, hamarkadaren amaieran Lurraren satelitean giza presentzia iraunkorra ezarri ahal izateko.
2025/02/28 - 20:36
Horrela geratuko da Illunbe ingurua zentro bioteknologiko berria eraikitakoan
Erakundeek, Euskadiko Parke Teknologikoak eta Columbus inbertsio funtsak hitzarmena sinatu dute. Funts horrek 80 milioi euroko inbertsioa egingo du biozientzien arloko enpresak bertan kokatzeko. Lehen fasea 2026aren amaierarako martxan izatea espero dute, 2-5 enpresa lanean hasi ahal izan daitezen.
2025/02/28 - 08:56
Albiste izango dira: 5 urte EAEko lehen covid kasutik, maskulinitateei buruzko ikerketa, planeten lerrokatzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/26 - 08:51
Albiste izango dira: Covid iraunkorra, Bingen Zupiriaren agerraldia eta Reala - Real Madril, zuzenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/21 - 17:01
NASAk % 0,28ra jaitsi du 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua
Zerua ilunago dagoen egun hauetan behaketa sakonagoak egiten ari dira YR4 asteroidearen nondik norakoak aztertzeko; izan ere, ilargi betearen ondorioz, ikusmena mugatuagoa izan da duela gutxira arte.
2025/02/11 - 08:42
Albiste izango dira: Catherine Zeta-Jonesen filma Bizkaian, akordioa haur eskoletan eta emakumeak zientzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/10 - 14:04
Materia iluna detektatzen lagun dezakeen aurkikuntza egin du DIPCren parte hartzea duen ikerketa batek
Nazioarteko lantalde batek materia iluna detektatzen lagundu dezakeen "aurkikuntza gako bat" egin du.
2025/01/08 - 20:30
Gripe kasuek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian
Arnas infekzio akutuen tasa 505 kasukoa izan da 100.000 biztanleko azken astean, aurrekoa, ordea, 461ekoa izan zen. Nafarroan, aldiz, tasa 898 kasukoa izan da 100.000 biztanleko.
2024/12/27 - 22:28
Marieta, 13 urteko gasteiztarra, Espainiako Estatuan bihotz artifizial bat jaso duen lehen adingabea
Duela urtebete hezurretako minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen ibilbide gogor eta neketsua. Marieta oso egoera larrian iritsi zen La Paz ospitalera. Koma eragin behar izan zioten. Esnatzean barruan zeraman gailu berria.
2024/12/27 - 20:31
Lurpean dagoen hidrogenoaren frakzio bakar batek 200 urtez energia mendekotasunarekin buka lezake
Ikerketa berri batek iradokitzen du Lurrak 6,2 bilioi tona hidrogeno inguru dituela arroketan eta lurpeko biltegietan. Arazoa da oraindik ez dakitela non dauden erreserba horiek.
2024/12/27 - 15:09
22.800 pertsona aritzen dira Euskadin ikerketa eta garapenean
Euskadiko biztanleria aktiboaren % 2 baino gehiago.Emakumeen presentziak, ordea, txikia izaten jarraitzen du eta ozta iristen da % 35era.
2024/12/26 - 13:14
Bularreko minbiziaren kontrako sendagaien konbinazio "eraginkor" bat ikertu dute CCUNk eta Biogipuzkoak
Immunoterapia gehitu diote kimioterapiako botikei, eta emaitzak "tumorearen kontrako jarduera esanguratsua erakutsi du, segurtasun-profil onargarriarekin, bularreko minbizi hirukoitz negatibo aurreratua duten pazienteengan, tumore mota honetan erasokorrena.
2024/12/19 - 21:28
Zeintzuk izan dira 2024ko albiste zientifiko esanguratsuenak?
Elhuyarrek azpimarratu du 2024a urte emankorra izan dela arlo zientifikoan. Berri harrigarriak izan dira, baina baita beste hainbat kezkagarri ere. Elhuyarrek berak hamaika albiste zabaldu ditu urte osoan zehar, eta horietatik 10 esanguratsuenak nabarmendu ditu.