Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".

Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
"Maspalomas", Angelina Jolieren "Couture" eta Olmo Omerzuren sorpresa, Mikel Zumetaren begiradapean
Zinemaldiko hirugarren egunean Sail Ofialeko lehian sartu diren hiru pelikulez gain, Karmele (Asier Altuna) ere aipatu du ORAIN atariko kritikariak.
Euriak ezin izan du Angelina Jolieren argia itzali
Aktore eta ekoizle estatubatuarrak euripean egin du Maria Cristina Hoteletik Kursaalera arteko bidea, baina tartetxoa hartu du jarraitzaileak agurtzeko. Alice Winocourren "Couture" pelikula aurkeztera etorri da Zinemaldira. Sail Ofizialean lehiatuko da.
Angelina Jolie Biarrizko aireportura heldu da
Aktore estatubatuarra 2025eko Zinemaldiko izar nagusietakoa da. Alice Winocour zuzendariaren "Couture" pelikula Sail Ofizialean aurkeztera etorri da Donostiara.
Goenagak eta Arregik Maspalomasetik Zinemaldirako bidea egin dute
Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen azken pelikula, "Maspalomas", Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzen ari da. Vicente du protagonista (Jose Ramon Soroiz), berriro armairuan sartu behar den 76 urteko gizon homosexuala.
Kursaaleko publikoa oso gustura irten da "Maspalomas" pelikulako emanalditik
Iritzi positiboak entzun dira "Maspalomas" Sail Ofizialeko filmaren proiekziotik irten direnen artean. Batzuen esanetan, "beharrezkoa" da Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien pelikula.
"Maspalomas", norbanakoaren askatasuna berreskuratzeko bidean
Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien euskarazko pelikulak Donostian armairura itzuli behar duen Vicente homosexuala du protagonista, eta meritu guztiak egin ditu Sail Ofizialeko saridunen artean egoteko.
Lur Olaizola: “Zerbait polita dago unerik gogorrenekin zerbait sortzeko keinuan”
Donostiako Zinemaldian klasiko bihurtu den Kontzertua & Proiekzioa
Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak eskainita, klasiko bihurtu den zine-musikaren kontzertuaz gozatu dute Belodromoan. Musika eta 400 metro karratuko pantaila batean proiektatutako pelikula-eszenak uztartu dituzte. Juan Jose Oconek zuzendu du Orkestra, eta Easo Abesbatzak gonbidatu gisa hartu du parte zenbait soinu-bandatan.
Bi aktibista Kursaaleko zubitik zintzilikatu dira, Palestinaren aldeko manifestazio jendetsuaren ostean
Zinemaldiak eskaintzen duen foku mediatikoa aprobetxatuz, milaka pertsonak manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan. Amaieran, bi ekintzaile Kursaaleko zubitik zintzilikatu dira eta ordubetez baino gehiagoz eten dute trafikoa zubian, bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat.
Saria irabazteko aukera duten bi pelikula eta arrakastarik izan ez duen beste bat, Mikel Zumetaren analisian
Sail Ofizialeko beste hiru pelikula aztertu ditu ORAINeko zinema kritikariak: "Los Tigres" (Alberto Rodriguez), "Deux pianos" (Arnaud Desplechin) eta "Le Cri des Gardes" (Claire Denis).
Bi ekintzaile Zurriolako zubitik zintzilikatu dira Donostian, Palestinaren alde egin duten manifestazioan
3.000 lagun bildu dira Gipuzkoako hiriburuan Gazan gertatzen ari den genozidioaren aurkako manifestazioan, Zinemaldiaren bigarren egunean. 19:30ean, bi ekintzaile Zurriolako zubitik zintzilikatu dira, eta dozenaka lagunek Kursaaleko zubia moztu dute bai ibilgailuentzat bai oinezkoentzat.
Kowalski Films euskal ekoiztetxearen "Los Tigres" Sail Ofizialean ari da lehian
Alberto Rodriguezek zuzendutako pelikula Antonio de la Torre eta Barbara Lennie ditu protagonista. Itsasoan grabatu dute, urpekarien lana pantaila handira ekarri baitu.
Eduard Fernandezek Espainiako Zinema Saria jaso du Donostian
Kataluniako aktoreak Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroaren eskutik jaso du aitorpena. Antzezpenaren balioa nabarmendu eta Gazako genozidioa gaitzesteko aprobetxatu du bere hitzaldia.
"Lurdes Iriondoren beste irudi bat islatu nahi genuen"
Inge Mendioroz zuzendariak eta Idoia Garzes gidoilariak "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" gaiari buruz hitz egin digute. Dokumentalak Zinemaldiko Zinemira sailean parte hartzen du, eta abeslari eta idazlearen bizitzaren eta ibilbidearen hainbat alderdi aldarrikatzen saiatzen da.
Juan Antonio Bayona buru, zinemako zazpi profesionalek osatzen dute Zinemaldiko epaimahaia
Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko diren 17 filmen artean aukeratu beharko du epaimahaiak. "Zarata eta haustura garai zalantzagarri hauetan", zinema "inoiz baino beharrezkoagoa" dela defendatu du Bayonak irekiera ekitaldian.
Esther Garcia ekoizleak Donostia Saria jaso du
Segovian jaiotako ekoizleak Agustin eta Pedro Almodovar anaien eskutik jaso du saria, haiekin egin baitu lan bere ibilbide profesionalaren zati handi batean. Hitzaldian, Ukrainan eta Gazan egun duten indarkeria gaitzetsi, eta eskubideen defentsa sutsua egin du, batik bat emakumeen eskubideena.
Zinemaldirik euskaldunena abian da Donostian
Esther Garciak Kursaalen jaso du ekoizle bati eman dioten lehen Donostia Saria, Silvia Abril, Toni Acosta eta Itziar Ituño aktoreek aurkeztu duten inaugurazio galan. Palestinarekiko elkartasuna nabaria izan da.
'Ainda estou aqui' pelikulak jaso du Fipresci saria Zinemaldiaren irekiera galan
Zineman espezializatutako kazetariek ematen dute saria, eta Brasilgo ekoizpen hori aukeratu dute 2025ean. Walter Salles zuzendariak jaso du saria, Kursaal Jauregian.
Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko oihua Zinemaldiko alfonbra gorrira iritsi dira
Jende asko bildu da Kursaal aurreko alfonbra gorriaren ondoan, Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldiaren aurretik, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioa salatzeko. Zinema-mundua Palestinaren alde agertu da, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria tartean.
Mikel Zumeta kritikariak Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehenengo hiru pelikulak aztertu ditu
ORAINeko zinema kritikaria Zinemaldian dago Sail Ofizialeko lanei buruzko iruzkinak egiteko. Lehenengo hirurak ikusi ditu dagoeneko: "27 noches" (Daniel Hendler), irekiera galakoa; "Six jours ce printemps-là" (Joachim Lafosse) eta "In-I In Motion" (Juliette Binoche).