2023arekin merkatu eta garestitu dena
Urte berria hastearekin batera, Espainiako Gobernuak zein autonomiek ekonomiaren inguruan hartutako hainbat neurri sartu dira indarrean. Ondorioz, oinarrizko produktuen prezioak eta garraioekin lotutako zerbitzuak aldatu egin dira.
Urtarrilaren 1arekin batera sartu dira indarrean aldeketok:
Ogia, esnea eta esnekiak, arrautzak, barazkiak, lekaleak, zerealak eta frutak, BEZik gabe
Produktu horien ohiko BEZa % 4koa da, baina urtarrilaren 1etik ekainaren 30era erabat kenduko da.
Olioa eta pasta, % 5arekin
Produktu horien ohiko BEZa % 10ekoa da, baina urtarrilaren 1etik ekainaren 30era % 5ekoa izango da.
Haragiak eta arrainak % 10eko BEZarekin mantenduko dira, eta gainerako produktuak, BEZ tasa orokorrarekin ( % 21).
Esanguratsua al da BEZaren jaitsiera?
Esperimentua egin du ETBk. Online supermerkatu batean atzo egindako erosketa bera egin dugu gaur, BEZ jaitsiera zein neurritan nabari daitekeen ikusteko. Oinarrizko 12 elikagai sartu ditugu organ, barazkiak, arrautzak, ogia, esnea edo irina, esaterako, eta, BEZa jaitsita, atzo baino 1,59 € merkeago atera zaigu gaur erosketa.
Emakumeen higiene-produktuak eta preserbatiboak ere merkeagoak dira
Urtarrilaren 1 honetatik aurrera konpresak, tanpoiak eta emakumeen higiene-produtuak ere prezioz jaitsi dira, BEZa % 10etik % 4ra jaitsi baita. Legealdi osoan indarrean egongo da neurria eta preserbatiboei ere aplikatuko zaie. Ez ordea haur zein helduen pixoihalei.
Bidesarien prezioak igo egin dira
Aitzitik, gehiago ordaindu beharko da norbere autoa ibiltzerako garaian. Batetik, amaitu dira erregaia ordaintzeko laguntzak; eta bestetik, bidesarien prezioek, oro har, gora egingo dute, salbuespenak salbuespen.
Bilbo eta Donostia arteko autobidea garestiagoa izango da, baita "Supersur" errepidea eta Artxandako tunelak ere.
Dena dela, garraiolariek murrizketa izango dute Bizkaiko ordainlekuetan eta N-240 eta BI-625 errepideetan. Eta garraio publikoak ere deskontuak izango ditu Gipuzkoan.
Garraio publikoko deskontuak mantenduko dira 2023an
Azkenik, garraio publikoaren erabiltzaileek 2022an ezarritako deskontuekin jarraituko dute 2023 osoan. Renferen aldiriko eta distantzia erdiko trenak doakoak izango dira, eta beste erakundeen mendeko trenak eta autobus-lineak erdi prezioan egongo dira, hau da, % 50ean.
Renferen kasuan, hala ere, abonu berri bat atera beharko da gaurtik aurrera. Lau hilabeterik behin berritu beharko da, gero itzuli egingo diren 10 euroko fidantza baten truke.
Iazko abonurako ordaindutako 10 euroak berehala hasiko dira itzultzen automatikoki.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.