Langabezia % 3,5 jaitsi zen abenduan EAEn, eta % 1,3 Nafarroan
2022. urtearen amaieran 110.798 langabe zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta, 31.610, ostera, Nafarroan, Espainiako Lan Ministerioak gaur goizean zabaldutako datuen arabera. Iazko abenduarekin alderatuta, langabeziak % 3,52 eta % 1,30 egin du behera EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.
Azarotik abendura, ostera, langabeziak gora egin du bai EAEn (88 pertsona) eta baita Nafarroan (117 pertsona) ere.
Hala ere, iazko urte amaierarekin alderatuta, langabeen kopuruak behera egin du EAEn (4047) eta Nafarroan (416).
Iazko urte amaierarekin konparatuta, 2.517 langabe gutxiago daude Bizkaian (% 3,88), 1.116 gutxiago Gipuzkoan (% 3,65) eta 414 gutxiago Araban (% 2,13). Azken hilabetean Araban eta Bizkaian ere langabeziak behera egin du, 256 eta 7 langabe gutxiagorekin, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, 351 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 1,21).
2.837.653 langabe zeuden Espainiako Estatuan 2022. urtearen amaieran, 2007tik izandako kopururik txikiena. Azarotik abendura, ostera, 43.727 pertsona gutxiago zenbatu dituzte.
Kontratazioa
Kontratazioari dagokionez, 57.989 kontratu berri sinatu ziren abenduan EAEn eta horietatik % 21,29 izan ziren mugagabeak. Orotara, 199.995 kontratu mugagabe sinatu ziren iaz, aurreko urtean baino % 148,3 gehiago.
Hala ere, kontratazioak, oro har, % 10,88 egin du behera abenduan Euskadin (7.079 kontratu gutxiago) azaroarekin alderatuta, eta % 22,39 (16.727 kontratu) egin du behera, ostera, 2021eko azken hilabetearen aldean.
Nafarroan, 22.555 kontratu berri sinatu dira, horietatik 4.331, mugagabeak. Azken hilabetean kontratazioa % 7,74 jaitsi da (1.866 kontratu) eta azken urtean, ostera, % 22,82 (6.582 kontratu).
Lan erreforma indarrean sartu zenetik urtebete bete den honetan, 2,3 milioi pertsona gehiagok dute kontratu mugagabea. Euskadin % 148 egin dute gora mota horretako kontratuek.
Afiliazioa
Euskadik duela urtebete baino 14.055 afiliatu gehiagorekin amaitu du urtea ( % 1,41). Guztira, 994.077 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Hala ere, hazkundea moteldu egin da, abenduan azaroan baino 822 afiliatu gehiago erregistratu baitituzte (% 0,08).
Nafarroan 2021eko abenduan baino 4.301 afiliatu gehiago daude (% 1,45). Guztira, Gizarte Segurantzan izena emandakoak 299.966 dira. Azken hilabetean, ostera, afiliatu kopuruak % 0,77 egin du behera (2.319 pertsona).
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak nabarmendu duenez, Euskadiko lurzorua "askoz sendoagoa da urte berriari eta edozein ezusteko berriri aurre egiteko". Horren ustez, zifra horiek "historikoak ez ezik, itxaropentsuak ere badira, eta are hobeak dira iazko asaldurak kontuan hartzen baditugu".
Inoiz baino afiliatu gehiago daudela eta inoiz baino pertsona gehiagok kontratu mugagabeak dituztela azpimarratu du. "Hartu ditugun neurriei esker, jarduera ekonomikoak aurrera jarraitu du, zailtasunak zailtasun, eta jendea kontratatu da", gaineratu du.
Nafarroako Gobernuaren ustez, "2022a hazkunde eta egonkortasun sasoia izan da Nafarroako enpleguarentzat. 73.137 kontratu mugagabe sinatu dira, 2021ean halako bi" eta langabeziak behera egin du, 2021ean baino 416 langabe gutxiago zenbatu baitira, abenduan beherakada apur bat apaldu bada ere.
Ohar batean, irakurketa positiboa egin du foru gobernuak, eta "lan merkatua egonkor" dagoela erantsi du, oraingoz behintzat. Dena dela, "autokonplazentziatik ihes eginda", eta "lanean" jarraitzeko deia egin du enplegua sortzeko eta langabezia murrizteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.