Alokairua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua

Euskadiko alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da azken urtean, eta alokairuko metro koadro bakoitzaren prezioa 14,9ko da abenduaren amaieran, "maximo historikoa", Idealistak argitaratutako azken txostenaren arabera. Nafarroan igoera are handiagoa izan da, % 5,6koa, baina metro koadroaren batez besteko prezioa EAEko prezioen azpitik dago, metro karratuko 11,1 eurorekin.

Hiruhileko tasan ez da aldaketarik izan EAEn, eta abenduko datua, gainera, alokairuaren gehieneko prezio historikoa da Euskadin, Idealistak erregistroak dituenetik. Nafarroan prezioak % 3,1 igo dira aurreko hiruhilekotik.

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Euskal hiribururik merkeena Iruñea da, 11,7 euro/m2; garestiena, berriz, Donostia, 17,9 euro/m2. Tartean daude Bilbo (15,3 euro/m2), hiriko errenten "errekor historikoa" markatzen duena, eta Gasteiz (12,3 euro/m2).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "nolabaiteko erosotasuna" ikusten du osasun arloko negoziazioan, eta asistentzian izan dezakeen ondorioen beldur da

Alberto Martínez Osasun sailburuak egoerak paziente eta herritarrentzat sortzen dituen zailtasunez ohartarazi du, eta erantzukizun handiagoa eskatu die inplikatutako aldeei. Onartu du ez duela informaziorik eta ez dela parte hartzen abian dagoen negoziazioan, eta, ohartarazi duenez, egoera hori ziurgabetasuna eta zailtasunak sortzen ari da pazienteentzat eta asistentzia-sistemarentzat. Martinezek kezka hori helarazi du Lurralde arteko Kontseiluan, eta inplikatutako alderdien erantzukizuna eskatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X