Gaur hasiko dira Nafarroako eta Gipuzkoako abelburuak dermatosi nodularraren aurka txertatzen
Espainiako gobernuaren aginduz, Frantziako Estatutik gertuen dauden ganadutegietako animaliak izango dira txertoa jasoko duten lehenak. Arabako eta Bizkaiko ganadutegiak txertaketa planetik kanpo geratu dira.
Behiak, Hondarribiko Mugarrieta ganadutegian. Argazkia: Jose Ignacio Unanue.
Dermatosi nodularraren kontrako txertaketa martxan jarriko dute gaur Hego Euskal Herrian, Nafarroako eta Gipuzkoako abelburuak txertatuta. Espainiako Gobernuak hala aginduta, Frantziako Estatutik gertuen dauden ganadutegietako animaliak txertatuko dituzte aurrena. Izan ere, Ipar Euskal Herrian atzeman dira foku gehienak, eta, lurralde horretatik hurre daudenez gero, lurralde horietan txertaketa egitea erabaki da.
Nafarroan, iparraldetik hegoalderako bidea egingo dute albaitariek, eta, hortaz, Baztan-Bidasoan, Piriniotan, Sakanan eta Ultzama inguruan dauden ganadutegietako behi, zezen eta txekorrek jasoko dute txertoa lehendabizi. Foru erkidegoan, 60.000 abelburu txertatuko dituzte gutxi gorabehera, erkidego osoko aziendaren erdiak. Nolanahi ere, borondatezkoa da, eta ganaduzale bakoitzak erabakiko du bere abereak txertatu ala ez.
Gipuzkoan, 44.000 abelburu inguru txertatuko dituzte gaurtik hasita.
Ministerioak Arabako eta Bizkaiko ganadutegiak txertaketa planetik kanpo utzi ditu momentuz, fokuak izan diren lurraldeetatik urrunago daudelako. Kexu agertu da Eusko Jaurlaritza erabaki horren aurrean, eta Maria Ubarretxena bozeramaileak adierazi du ez duela ulertzen Ministerioaren erabakia.
Frantziako Estatu osoan, une honetan 115 bat foku daude, eta 530 mila abelburu txertatu dira, gehienak hegoaldeko departamentuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Inflazioa % 3,4koa izan da martxoan Euskadin, eta % 3,5ekoa Nafarroan, petrolioaren prezioaren ondorioz
Martxoko inflazioa Espainiako Estatuan uste baino hamarren bat altuagoa izan da, erregaien prezioen gorakadak eraginda.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ustez, ez da nahikoa Espainiak interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea
Europako Justiziaren ustez, egungo ereduak ez du bermatzen erantzun eraginkorrik, eta indartu egiten du 2024ko doktrina.
Fiskaltzak CAFen aurkako ikerketa abiatu du, Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan duen inplikazioagatik
Azpiegiturak Jerusalemen okupatutako lurraldeak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu. Gizarte zibileko hainbat erakundek salaketa jarri dute Fiskaltzan, CAFeko administrazio kontseiluaren eta sei filialetako zuzendarien aurka, eta auzia Auzitegi Nazionalak ikertzea eskatu dute. LABek Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAF enpresari.
Iberiak Kubarako hegaldi zuzenak bertan behera utziko ditu ekainetik aurrera, energia krisia dela eta
Etenaldiak irauten duen bitartean, Kubara joan nahi duten bidaiariei Iberiak eskainiko die Panamara joatea, eta handik, uhartera. Habanan dituen bulegoak zabalik mantenduko ditu Iberiak.
"Jo ta ke, hemen erabaki arte" lelopean, ELAk 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatuko du Maiatzaren 1ean
Sindikatuak Confebasken jarrera kritikatu du, "euskal gizartetik gero eta urrunago" dagoelako, eta Pradalesi eskatu dio "gutxieneko soldata propioaren alde egiteko".
Bizkaiko Ogasunak 1.317 euro itzuliko ditu errenta aitorpenean, batez beste
Foru Ogasunak aurreratu du herritarren alde aterako dela errenta aitorpena, eta jakitera eman du zergadunen % 70i dirua itzuliko zaiela.
Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da, eta gas naturala, % 8,5
Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.