Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Estatu Batuetatik 14 lagun etorri dira euskara ikastera Maizpidera'

Iragarkia
18:00 - 20:00
'Estatu Batuetatik 14 lagun etorri dira euskara ikastera Maizpidera'
Urtero, hainbat atzerritar etortzen dira Euskal Herrira euskara ikastera. Lazkaoko Maizpide euskaltegia, eta, Zornotzako euskaltegia aukeratzen dute askok. Jon Urdangarinek, eta Alex Cabellok kontatu digute zer dela eta etorri diren euskara ikastera. Gainera, ikasle poloniar batekin hitz egin dugu: Daria Salamouscarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X