Arabiarrak eta beltzak dira gehienbat gorroto-delituen biktimak Euskadin
Arabiarrak eta beltzak dira gorroto-delitu gehienen biktimak Euskadin.
Arrazakeria eta xenofobia delituen % 50 baino gehiago jasan dituzte bi kolektiboek 2017an eta 2016an, Euskal Autonomia Erkidegoan. Arabiarrak dira eraso gehien jasotzen dituztenak, eta horien atzetik koloreko pertsonak. Hirugarren tokian ijitoak daude.
Jon Mirena Landa Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubide eta Botere Publiko katedrako zuzendariak txostena aurkeztu du gaur, Eusko Legebiltzarreko batzordean. Azterketa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak agindu zuen.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Landa lagundu du agerraldian. 2013az geroztik, Ertzaintzak gorroto-delituei aurre egiteko prozedura bat duela gogorarazi du sailburuak, prebenitzeko helburuarekin.
Gainera, Beltran de Herediak azaldu duenez, Ertzaintza beste delitu mota batzuk ikertzen ari da, gorroto-delitu bezala sailkatzea posible diren egiaztatzeko, ikerketaren bidez azaleratzeko.
Batzuetan azterketa mota hauen hausnarketa konplexua dela onartu du sailburuak, adierazpen askatasunak eta gorroto jarrerek talka egiten dutelako testuinguru berean.
Landak azpimarratu duenez, 2016an 146 kasu jazo ziren EAEn, horietatik 124 delituak izan ziren, eta 22 arau-hauste administratiboak. Horiengatik 88 pertsona erruztatu zituzten.
124 delituetatik, 97 Bizkaian gertatu ziren, 15 Gipuzkoan eta 12 Araban; horietatik 68 arrazakeria eta xenofobiagatik izan ziren, 31 sexu orientazio edo nortasunagatik, 17 orientazio ideologikoagatik, 3 fede edo praktika erlijiosoagatik, beste 3 desgaitasunagatik eta pobre ala behartsuen aurkako 2.
2017an, 143 kasu antzeman zituzten, horietatik 129 delituak eta 14 arau-hauste administratiboak izan ziren.
Iaz gertatutako delituengatik 126 lagun erruztatu zituzten. 88 kasu Bizkaian antzeman zituzten, 31 Gipuzkoan eta 10 Araban. 71 arrazakeriagatik, 32 sexu-orientazioagatik, 16 ideologiagatik, 7 sinesmen erlijiosoagatik, 2 desgaitasunagatik eta behartsuen kontrako bakarra.
Gorroto maparen joera kriminologikoan “nolabaiteko egonkortasuna” dagoela goraipatu du azterketaren zuzendariak. Delituek gora egin dutenik ez diote kopuruek, gehiago azaleratzen direla baizik, erantsi duenez.
“Alarmak pizteko” arrazoirik ez dagoela uste du Landak, politikak martxan jartzeko errealitatea onartu eta ezagutu baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru gazte ikertzen ari dira Gasteizen, gizon bat Espainiako selekzioko kamiseta eranztera behartu nahi zutelako
Inputatuek larunbat goizaldean eraso zioten biktimari, Aranbizkarra auzoko jai-esparruan.
Marmokak daudela ohartarazi dute Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan
Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia dago. Uraren batez besteko tenperatura 21 gradukoa da.
Ekintzaz betetako "Peñen Eguna", Iruñean
Iruñeko peñek euren eguna ospatu dute gaur, jardueraz beteriko kartelarekin: kalderete lehiaketa, pankarten aurkezpena... Emozioz beteriko eguna izan da iruindarrentzat.
Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.
Bortizkeria polizialaren aurkako protesta egin dute ehunka lagunek Santurtzin, Ezkerraldeko eragileek deituta
Santurtziko kale nagusiak zeharkatu dituzte asteazkenean hil zen Anderrentzat justizia eskatzeko. Gertatutakoa argitzeko, ardurak zehazteko eta zigorrak jartzeko eskatu dute, eta bermeak, horrelakorik berriro gerta ez dadin.
Ezkabarteko suteak aktibo jarraitzen du
Nafarroako presidenteak, María Chivitek, agerraldia egin du larunbat honetan Untzuko aginte postuan, eta sutea ez zutela nekazaritza-lanek piztu esan du.
Gizon batek emaztea hil du Sevillan
Ustezko hiltzailea ospitalean dago, larri, arma zuri batez bere buruari zauriak egin omen dizkiolako.
Venezuelako lurrikaretan desagertutako euskal herritarren senideek zain jarraitzen dute
Venezuelako lurrikarek milaka hildako eta desagertu utzi dituzte; azken horien artean, bilbotar bat eta donostiar bat daude. Senideek desagertuak bilatzeko baliabide falta azpimarratu dute. NBEren arabera, 50.000 pertsona inguru daude desagertuta, baina kopuru horrek gora egiten jarraitzen du.
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.