Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute gaurko, prezipitazio handiengatik

Abisu horia 03:00etatik 09:00etara eta 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean. Zenbait tokitan metro koadroko 15 litro ur baino gehiago pila daitezke ordubetean.
Euria, Donostian. Artxiboko argazkia: EiTB
Euria, Donostian. Artxiboko argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, 03:00etatik 09:00etara eta 15:00etatik 21:00ak arte, prezipitazio handiengatik.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, zenbait tokitan metro koadroko 15 litro ur baino gehiago pila daitezke ordubetean.

Giro nahasia eta ezegonkorra iragarri du Euskalmetek gaurko. Hodei trinkoak agertuko dira goizeko lehen ordutik, eta euria egingo du. Zaparradak nonahi bota ditzake eta ekaitzak ere jo dezake.

Lurraldearen ekialdean espero dira prezipitazio handienak, eta zaparrada mardulak izan litezke. Litekeena da eguerdian une lasaiagoak eta aterrune luzeagoak izatea. Euskal Autonomia Erkidegoan, iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du haizeak, eta, Nafarroan, ostera, hego-ekialdetik. Baliteke egunaren amaieran ziertzoa agertzea. Dena dela, ez da tenperatura aldaketarik espero.

Ostiralean, berriz, eguraldi eguzkitsua espero da. Tenperaturak gora egingo du, eta, beraz, eguraldi ona nagusituko da. Hala ere, hodei batzuekin hasiko da eguna, iparraldean batez ere, baina eguerdi alderako argitzera egingo du.

Arratsaldean, giro eguzkitsua nagusituko da lurralde osoan. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, baina, hala ere, tenperatura maximoek apur bat egingo dute gora, eta leku askotan 25 ºC baino gehiago espero dira.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X