Garraio publikoan maskarak erabiltzea aholkatu du Espainiako Gobernuak
COVID-19aren hedapenari aurre egiteko, garraio publikoa erabili behar duten herritarrei maskarak erabiltzea aholkatu die Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak. Salvador Illa Osasun ministroak aurreratu duenez, astelehenetik aurrera, tren eta metro geltokietan, jende gehien pilatzen den guneetan, maskarak banatuko dituzte. Noiz eta nola banatuko dituzten ez dute zehaztu.
Ministerioak zehaztu duenez, lantokira oinez, bizikletaz edota autoz doazen langileek ez dute maskara eraman beharrik, "kasu horietan metro eta erdiko edota bi metrotako tartea mantentzea posible baita".
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak martxoaren 28an iragarritako dekretuaren ondoren, oinarrizkoak ez diren lan-jardunak bi astez geldirik egon eta gero, berriro martxan hasiko dira astelehenean, eta jendearen joan-etorri handia espero da, besteak beste, garraio publikoan.
Gaixotasunak Kontrolatu eta Prebenitzeko Europako Zentroak maskarak jendaurrean erabiltzea babestu zuen atzo, bai COVID-19 gaitza duten eta sintomak dituztenek, baita sintomarik gabekoek ere, bereziki itxitako guneetan eta leku jendetsuetan; hala nola, dendetan, merkataritza-guneetan edo garraio publikoetan.
Europatik helarazitako aholku horren ondoren erabaki du Osasun Ministerioak maskarak banatzen hastea, jende pilaketa egon daitekeen lekuetan, eta garraio publikoan maskarak erabiltzea aholkatzea.
Illa ministroak gogoratu duenez, orain arteko aholkuei gehitu behar zaie maskarena. Hau da, eskuak behin eta berriz garbitzea, pertsonen arten metro eta erdiko tartea mantentzea eta eskuekin kontaktuan dauden gainazalak ahal bezain ondo garbitzea dira oinarrizko neurriak.
"Maskarak jendaurrean erabiltzeak infekzioaren hedapena murrizteko kontrol-baliabide gisa balio lezake", esan zuen atzo Gaixotasunak Kontrolatu eta Prebenitzeko Europako Zentroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.