40 hildako EAEn eta 4 Nafarroan koronabirusa dela eta, azken orduotan
Koronabirusaren ondorioz, 40 pertsona hil dira EAEn azken orduotan, aurreko egunean baino 11 gutxiago. Kutsatu berrien kopuruak, berriz, beheranzko joerari eusten dio: 297 dira azken 24 orduotan zenbatutako kutsatu berriak, aurreko egunean baino 57 gutxiago.
Orotara, 729 dira COVID-19 gaitzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan utzi dituen hildakoak, eta kutsatuak, denera, 10.103 dira, horietatik 1.414 daude erietxean. Sendatutakoen kopurua, egunetik egunera, handitzen ari da, eta azken datuen arabera, 4.680 dira koronabirusa gainditzea lortu dutenak, osteguneko balantzearekin alderatuta, 170 gehiago.
Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Planifikazioko zuzendariak eman ditu azken datuen xehetasunak, Lehendakaritzatik egin duen agerraldi telematikoan. Horren hitzetan, kutsatuen kopuruan beheranzko joera nabarmena bada ere, hildakoen kopurua oso handia da eta "ezin gara erlaxatu".
Egindako test kopuruan eta horien emaitzetan jarri du azpimarra Sanchezek. Osakidetzak, atzo, koronabirusa atzemateko 1.677 test egin zituela esan du, eta % 82k negatibo eman zutela. Denera, orain arte, 27.639 proba egin dituzte.
Datuak, lurraldeka:
- Araba: 2.908 kutsatu daude, eta horietatik 214 ospitaleratuta.
- Bizkaia: 5.392 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 912 ospitaleratuta daude.
- Gipuzkoa: 1.803 kutsatu daude, horietatik 290, ospitaleratuta.
Osasun Sailak baieztatu duenez, aireztapen inbaditzaileko 40 arnasgailu jaso berri dituzte, azken orduotan, Txinatik. Datozen egunetan arnasgailu horiek Gurutzetako (10), Donostiako (10), Arabako (8), Basurtuko (7) eta Galdakaoko (5) Unibertsitate Ospitaleetako Zainketa Intentsiboetako Unitateetan banatuko dira.
Nafarroan, bestalde, lau pertsona hil dira azken orduotan, atzoko balantzean zenbatutakoen erdia. Denera, 218 pertsona zendu dira Foru Erkidegoan COVID-19 gaitzak jota.
Atzemandako kasu berrien kopuruak, berriz, gora egin du: 173 kutsatu berri daude Foru Erkidegoan, atzoko balantzean jasotakoak baino 65 gehiago. Denera, 3.748 pertsonak dute koronabirusa erkidego honetan.
Foru Gobernuak nabarmendu duenez, gorakada hori egindako test kopuruarekin dago lotuta. Jakinarazi dutenez, herenegun, koronabirusa atzemateko 200 proba egin zituzten, atzo 78, eta gaur 100 egitea dute aurreikusita.
Sendatutakoen kopuruak nabarmen egin du gora: denera, 560 pertsona sendatu dira, atzoko datuarekin alderatuta, 98 gehiago.
Ipar Euskal Herria eta Biarno batzen dituen Pirinio Atlantikoetako Departamentuan, berriz, 14 pertsona hil dira, koronabirusaren krisia hasi zenetik, Eriz Spitz Frantziako Gobernuaren ordezkariak baieztatu duenez. "Epidemia menperatu dugu gure lurraldean baina erne egon behar dugu beti", gaineratu du prefetak.
Bideokonferentziaz egin agerraldian, eskerrak eman nahi izan dizkie sendagile, garbitzaile eta etxean dauden herritarrei, bere hitzetan, konfinamenduari esker bizi bat salbatzen baita zortzi minututik behin.
Espainian 605 hildako, azken bi asteotako kopuru txikiena
Hirugarren egunez jarraian, koronabirusak eragindako hildakoen kopuruak behera egin du Espainian; 605 hil dira azken orduotan, azken bi asteotako kopururik baxuena. 4.576 kutsatu berri zenbatu dira, eta, horrenbestez, orotara 157.022 dira COVID-19 gaitza duten herritarrak. Guztira hildakoak, berriz, 15.843 dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.