COVID-19aren pandemiak baldintzatutako selektibitatearen nondik norakoak
Higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasotzen dituen protokoloa ere prestatu da, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio (USE) probetan parte hartzen duten guztiek errespetatu behar dituztenak. Protokolo hori bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietara bidali da, eta UPV/EHUren webgunean ere kontsultatu ahal da.
Osasun neurri horien artean, aglomeraziorik ez izateko, sarrera eta irteera mailakatzea gomendatzen da, bai eraikinerako bai azterketa geletarako. Ikasleak izen-abizenaren arabera deituko dira, ordu tarteka banatuta.
Gainera, ikasle bakoitzak bere maskara kirurgikoa eta azterketa egiteko materiala eraman beharko ditu (bolaluma, erregelak, kalkulagailua…), eta une oro mantendu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia.
Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, eraikinen sarreretan ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere dagokion epaimahaiaren presidente edota idazkariak emandako jarraibideak jarraitu behar izango dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 11.758 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute astelehenean, uztailak 6, UPV/EHUn. Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 836 ikasle gehitu behar dira. Iazko datuekin alderatuta, %8,6 gehiagok egingo ditu probak.
Batxilergoko 11.758 ikasle horietatik, 1.640k egingo dute Arabako Campusean, 5.801ek Bizkaikoan eta 4.287 Gipuzkoakoan. Eta LHtik datozen 836 ikasleetatik, 136k egingo dute Arabako Campusean, 379k Bizkaiko Campusean eta 307k Gipuzkoakoan.
Hizkuntzaren arabera, Batxilergoko ikasleen % 74k (8.677 ikasle) euskaraz egingo du, eta % 26k (3.051) gaztelaniaz. LHko ikasleei dagokienez, % 57k egingo du proba euskaraz, eta % 43k gaztelaniaz.
Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten Batxilergoko ikasleen % 55 emakumezkoak dira, eta % 45 gizonezkoak. LHko ikasleei dagokienez, emakumezkoak % 69 dira, eta gizonezkoak % 31.
Hiru eguneko azterketak
Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenera arte (hilak 8), baina handitu egin da azterketak egiteko lekuen kopurua, ahalik eta osasun baldintza onenetan egin daitezen. Hori horrela, UPV/EHUren hiru campusetako ohiko azterketa lekuei, gehitu egin zaizkie BEC erakustazoka, Bizkaian, eta zenbait ikastetxe: hala nola Eibarko Armeria Eskola eta BHI, Gipuzkoan, eta BHI Ekialdea, Arabako campus inguruan. Ordutegiak ere moldatu egin dira aurreko edizioen aldean
Bestetik, COVID-19aren pandemiak sortu duen ezohiko egoera dela eta, azterketak berregituratu egin dira. Bi helbururekin: alde batetik, proba malgutzea; bestetik, ikasleen aukera berdintasuna bermatzea.
Funtsean, berregituraketa datza azterketa bakoitzaren hautazkotasuna handitzean, aukera emanez nahasteko, modu ordenatuan eta galdera bakoitzaren puntuazioaren arabera, azterketa bakoitzaren A eta B aukeretako galderak. Jakina, horrek esan nahi du egokitzapen desberdinak egin behar direla gai bakoitzaren zehaztapenean, azken horren izaeraren arabera. Ikasturte hasieran ezarri ziren ereduak, orientabideak eta ebaluazio eta zuzenketa irizpideak mantendu egin dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.