Ezagutza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako aurreneko emakume presidentea

Ana Urkizak Iñaki Dorronsoro ordezkatu du. Dorronsorok zortzi urte eman ditu karguan. Erantzukizuna ilusio handiarekin hartzen duela adierazi du presidente berriak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakari berria

Ana Urkiza bizkaitarra Eusko Ikaskuntzako aurreneko emakume presidente izendatu dute larunbat honetan.

Batzar Nagusia Donostian egin du ehun urte beteak dituen erakundeak. Eusko Ikaskuntzak presidente berria eta Zuzendaritza-kontseiluko bost bokalak aukeratu ditu.

Urkizak Iñaki Dorronsoro ordezkatu du. Dorronsorok zortzi urte eman ditu karguan, Eusko Ikaskuntzak ohar batean jakitera eman duenez.

Emaitzen berri eman ondoren, Urkizak konfiantza eskertu du, eta garai berriari kargua uzten duen presidentearen hitzekin hasiera eman dio. Dorronsorok erakundearen XVIII. Biltzarra 2018ko azaroan, Oñatin (Gipuzkoa), ixteko erabili zituen hitzak baliatu ditu Urkizak larunbat honetan.

“Eusko Ikaskuntza hemen dago, 100 urte geroago, ideia eta proposamenekin, Euskal Herriaren zerbitzura lanean jarraitzeko gogoarekin (…) gure garaiko erronkak ulertzeko, ezagutza sortzeko asmoz”, adierazi du.

"Eusko Ikaskuntza hemen dago, 100 urte geroago, ideia eta proposamenekin"

Erantzukizuna ilusio handiarekin hartzen duela esan du presidente berriak: “talde lanarekin eta Eusko Ikaskuntzaren ekarpen, jakintza, iritzi eta sentsibilitate anitzak kontuan hartuz”.

Era berean, Barne Komunikazio eta Hezkuntza arloko zuzendaria eta Bankoa Credit Agricoleko Euskara Planaren arduraduna izaten jarraituko du Urkizak.

Bestalde, 2020-2024 eperako programa berretsi du batzarraren gehiengoak. Eusko Ikaskuntza “Euskal Herriko gizarte eta erakundeak inplikatuz herri estrategia bat garatzeko erreferente nagusi” bihurtu nahi dute.

Ildo estrategikoei dagokionez, lanerako agenda propioa zehaztea, maila handiko proiektuak aurrera eramatea, harreman sarea batasun estrategikoen bidez zabaltzea eta “euskal lurraldetasuna sendotzea” aipatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Comparecencia de EHNE Gipuzkoa en San Sebastián



EUROPA PRESS

24/7/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHNEk elkarretaratzea egin du Donostian haragiaren sektorean hobekuntzak eskatzeko

Euskadiko abeltzainek elkarretaratzea egin dute gaur Eusko Jaurlaritzak Donostian duen ordezkaritzaren aurrean, haragiaren sektorearen egoera salatu, eta Eusko Jaurlaritzak eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak "orain arte egon den haragiaren ekoizpenaren euskal eredua babesteko eta mantentzeko" erakutsi duten borondate falta kritikatzeko. Irailetik aurrera mobilizazioak egiten jarraituko dutela iragarri dute bertan bildutakoek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Venezuelarren elkarteak ez dira joango Bilboko elizbarrutiak 'Venezuelaren alde' gaur egingo duen mezara

EAEn, Nafarroan eta Kantabrian bizi diren venezuelarren hainbat taldek "erabat onartezin" jo dute Glenna del Valle Cabello Venezuelako Gobernuaren Bilboko kontsula (Diosdado Cabelloren arreba) bertan egotea, eta leporatu diote "biktimen mina" erabili nahi izatea "krisi demokratiko, humanitario eta instituzional sakon baten ardura duen erregimenaren legitimazio politikorako" tresna gisa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X