Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi Madrilgo egoeratik "nahiko urrun" dagoela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak

COVID-19aren bilakaerari dagokionean, EAEn azken asteetako beheranzko joera mantentzen ari dela nabarmendu du Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak.
Ignacio Garitano, Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzailea
Ignacio Garitano, Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzailea. Argazkia: EFE

Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzailearen iritziz, Euskadi "nahiko urrun" dago Madrilek gaur egun bizi duen egoeratik, baina "erne" jarraitu behar da COVID-19ari aurre egiteko asmoz ezartzen diren prebentzio-neurriekin. Garitanok, Madril neurri murriztaileak hartzera behartzen duen araua izan du hizpide ostegun honetan egindako agerraldian.

Garitanok gogorarazi duenez, PCR proben gaineko positiboen ehunekoa % 5etik beherakoa da, eta, zainketa intentsiboetako unitateetako oheen okupazioa, berriz, Osakidetzak aurreikusitako 1. mailan eskuragarri dauden 210 oheen laurdena da (gaur egun 53 gaixo daude ospitaleratuta).

Hala, zainketa intentsiboetako unitateetako oheen okupazioari dagokionez, euskal osasun sistemaren protokoloak 5 maila aurreikusten dituela gogorarazi du, eta, beraz, "positiboa" dela horietako lehena gainditu behar ez izatea.

Gainera, pandemiak ospitaleetan duen "eragina pixkanaka murrizten" ari dela esan du. Ondorioz, gaitzaren bilakaerarekin "pozik" agertu da, baina horrek ez du esan nahi COVID-19a Euskadin "kontrolpean" dagoenik, pandemia batekin ez baitu uste "inork hitz hori erabil dezakeenik".

Gasteizen egindako prentsaurrekoan, koronabirusaren pandemiak irailaren 21etik 27ra bitartean EAEn izan duen bilakaerari buruzko datuak eman ditu Garitanok. Aste horretan, gaitza atzemateko 69.970 PCR proba egin zituzten Euskadin, eta 2.828 koronabirus kasu atzeman zituzten.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian zenbatu zituzten positibo gehienak (1.308 kasu). Gipuzkoan, 858 kasu atzeman zituzten, eta Araban 499. Horrez gain, EAEn positibo eman zuten beste 163 pertsona Euskaditik kanpo bizi dira. Euskadiko intzidentzia metatua azken 14 egunotan hauxe da: 279,98 positibo 100.000 biztanleko

Testuinguru horretan, COVID-19aren bilakaerari dagokionean, EAEn azken asteetako beheranzko joera mantentzen ari dela nabarmendu du Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak.

Gauzak horrela, Madrilgo egoerarekin alderatuta Euskadi "nahiko urrun" dagoela ziurtatu du, Espainiako Gobernuak Madrilen dekretu bidez ezarri duen konfinamendua gogora ekarriz, baina EAEn ezartzen diren prebentzio-neurriekin "erne" egon behar dela gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X