Positiboen tasa % 7,8ra igo da EAEn eta % 11,8ra jaitsi da Nafarroan
COVID-19aren positiboen portzentajeak % 5etik gora jarraitzen du Euskadin laugarren egunez jarraian. Hortik aurrera, transmisio komunitarioa dagoela uste da. Portzentajea % 7,8ra igo da eta, beraz, duela hilabete baino lehenagoko mailara itzuli da.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo, astelehena, 6.763 PCR proba egin zituzten, eta horietako 529k eman zuten positibo, hau da, % 7,8k. Hori da irailaren 7tik izan den tasarik altuena (egun horretan, % 8,2koa izan zen), eta, ondorioz, bost asteko beheranzko joerari amaiera eman zaio (urriaren 1ean, adibidez, % 3,5era jaitsi zen).
R0 indizea, gaixo batek kutsa dezakeen pertsona kopurua adierazten duena, 1,21ekoa da Euskadi osoan. Bezperan, 1,18koa zen.
Ospitaleko egoerari dagokionez, azken orduetan beste 16 gaixo ospitaleratu dituzte COVID-19arekin, aurreko egunean baino sei gutxiago, baina zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixoen kopuruak gora egin du, 47tik 52ra. Guztira, 312 gaixo daude ospitaleratuta, bezperan baino hamar gehiago.
Datu absolutuak aztertuta, Araban soilik egin dute behera kasuek astelehenean: igandeko datuekin alderatuta, 44 kasu berri izan dira, hau da, 26 gutxiago; horietako 35 Gasteiz hiriburuan bertan, eta Arabako gainerako udalerrietako batean ere ez daude hiru kasutik gora.
Bizkaian, berriz, 255era igo dira kutsatzeak, igandean baino 117 gehiago: 53 positibo Bilbon, 20 Barakaldon, 19 Santurtzin, 18 Durangon, 13 Portugaleten eta 12 Ermuan.
Gipuzkoan ere, gora egin dute kasuek, 224 positibo (74 gehiago) zenbatu baitituzte: 33 Donostian, 28 Beasainen, 19 Irunen, 18 Azpeitian, 14 Ordizian eta 11 Azkoitian. Halaber, EAEtik kanpo bizi diren sei pertsonak eman dute positibo EAEn egindako probetan, igandean baino bat gutxiago.
Adinari erreparatuta, 203 kasu berri 40 eta 64 urte artekoak dira, eta 127, berriz, 19 eta 39 urte artekoak. 18 urterainoko herritarren artean, 96 kasu atzeman dituzte; 65 eta 79 urte bitarteko tartean, 64 kasu, eta 80tik aurrera, 27.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatu handiena 19 eta 39 urte bitarteko biztanleei dagokie: 334ko tasa; txikiena, berriz, 65 eta 79 urte bitarteko biztanleei dagokie: 162,2ko tasa.
Emaitza horiekin, 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasak erakusten du Gipuzkoa dela gehien erasandako probintzia, 330,17 kasurekin; ondoren, Araba dago, 258,56 kasurekin, eta, azkenik, Bizkaia, 232,93rekin. Euskadi osoan, batez besteko tasa 274,36koa da, azken egunetan baino handiagoa, baina irailaren hasieran jasotako 401,87koa baino txikiagoa.
Jaurlaritzak beste baheketa bat iragarri du Azpeitian
Azkoitian eta Gasteizko Sansomendi auzoan egin bezala, Osasun Sailak jakinarazi du beste baheketa bat abiatuko dutela Azpeitian, azken egunetan kutsatze kopuruak gora egin duela antzeman dutelako.
Borondatezko PCR probak 17 eta 40 urte arteko herritarrei zuzenduta egongo dira eta testak datorren ostegunean hasiko dira egiten, Ignacio Garitano Osasun Saileko Kontrol eta Zaintza Programako eta Osakidetzako koordinatzaileak azaldu duenez.
Gipuzkoan antzemandako gorakada Nafarroako egoerarekin lotuta egon daitekeen galdetuta, Garitanok esan du aukera hori aztertzen ari direla eta lanagatik edo ikasketengatik lurralde batetik bestera mugitzen diren herritarrei buruzko datuak "zorrotz monitorizatzen" ari direla.
Euskal Autonomia Erkidegoan positiboen tasak gora egin duela eta, Garitanok esan du "erne" jarraitzea ezinbestekoa dela, birusa hedatzea saihesteko.
Jaurlaritza neurri murriztaile gehiago hartzeko aukera aztertzen ari ote den galdetuta, ez du hipotesirik egin nahi izan, gorakada hori zona geografiko edo ekimen zehatzekin lotuta egon litezkeela iritzita.
Erakundeek pandemiaren bilakaera zorrotz zainduko dutela aginduta, berretsi egin du koronabirusaren hedapena gelditzeko modurik eraginkorrena aurretiazko detekzioa dela.
Astelehenera arteko datuen arabera, EAEn 3.526 pertsona daude koronbirusarekin gaixorik eta 7.180 bakartuta daude.
Horrez gain, ospitaleetako egoera "egonkorra" dela adierazi du. Une honetan 52 pertsona daude zaintza intentsiboetarako unitateetan ingresatuta.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
BIDEOA: Bideoa: Jaurlaritzak ez du, gaur-gaurkoz, alarma egoera baten beharrik ikusten
Adinekoen egoitzen egoera
Bestalde, EAEko zahar-etxe sarean beste hiru erabiltzaile hil dira azken orduotan, bana Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Heriotzak Bergarako Mizpirualde egoitzan eta Gasteizko Florida Etxea adineko pertsonentzako etxebizitza komunitario pribatuan izan dira. Bizkaiko Foru Aldundiak ez du zehaztu zein erresidentziatan bizi zen azken orduetan hil den egoiliarra.
Gora egin du COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgela kopuruak
Halaber, 110 ikasgela itxi dituzte astearte honetan Euskadin COVID-19aren kasu positiboren bat izateagatik, ostiralean baino 11 gehiago; hau da, ikasturte honetan bi urtetik derrigorrezko hezkuntza ez unibertsitariora arte dauden eskolen % 0,63.
Hezkuntza Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, astearte honetako 12:00ak arte 78 ikastetxek dute ikasgelaren bat itxita koronabirusagatik, ostiralean baino 11 gehiagok. Gainera, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda duen ikastetxerik.
Positiboek behera egin dute Nafarroan
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, Osasun Departamentuak 362 kasu berri atzeman zituen atzo, 3.067 PCR proba egin ostean (% 11,8 positibo). Gainera, bi heriotza (83 urteko emakume bat eta 79 urteko gizon bat) zenbatu dituzte azken orduetan, eta azken egunetan izandako beste bost heriotza jakinarazi dituzte (83, 86 eta 89 urteko hiru emakume eta 87 eta 94 urteko bi gizon), bi egun eman ondoren gaixotasun horren ondoriozko heriotzei buruzko daturik eman gabe.
Ospitaleratzeen eta alten balantzea egin ondoren, 291 gaixo daude ospitaleetan; horietako 33, zainketa intentsiboetako unitateetan.
Nafarroa da, oraindik ere, bere biztanleriari dagokionez PCR proba gehien egiten dituen erkidegoa, 1.000 biztanleko 444,45 (ia bikoiztu egiten du estatuko batez bestekoa, hau da, 1.000 biztanleko 230,16), Osasun Ministerioaren datu ofizialen arabera.
Ikuspegi geografikotik, Iruñeak eta eskualdeak positiboen % 43 zenbatu zuten, Tuterako eremuak % 34 eta Lizarrak % 5. Gainerako positiboak, % 18, Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Adin-tarteei dagokienez, atzo 45 eta 59 urte bitartekoen taldea izan zen nagusi (% 28), eta, ondoren, 15 eta 29 urte bitartekoen taldea (% 20); jarraian, 30 eta 44 urte bitartekoen taldea (% 19) zegoen, eta 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 13) eta 15 urtetik beherakoen taldea (% 13) gero. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (% 7).
Kasu berrien batez besteko adina 41,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 48 gizonak dira eta % 52 emakumeak.
Ikuspegi epidemiologikotik, pandemiaren bilakaerari dagokionez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du atzo 14 pertsona ospitaleratu zituztela Nafarroan COVID-19aren ondorioz, horietako bat zainketa intentsiboetako unitateetan.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 22.636 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua, guztira, 624koa.
Nafarroan, gaur egun, COVID-19aren 155 kasu aktibo zenbatu dituzte adinekoen egoitzetan eta beste bederatzi gaixotasun mentaleko zentroetan, Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak jakitera eman duenez.
Azken egunotan, zentro horietako kasu positiboek egonkor jarraitzen dute, eta 24 alta epidemiologiko izan dira.
7.118 positibo berri Estatuan
Bestalde, Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioak jakinarazi du azken 24 orduetan 7.118 positibo antzeman dituztela eta beste 80 lagun hil direla koronabirusarekin. Beraz, guztira, 896.086 kasu daude Espainian, eta hildakoak 33.204 dira.
Andaluziako datuen faltan –arazo teknikoak direla eta, gaur ez dute informaziorik eman-, Euskal Autonomia Erkidegoa, Madril eta Nafarroa dira positibo gehien detektatu dituzten erkidegoak, hurrenez hurren.
Albiste gehiago gizartea

Baso-suteak sortzeko arrisku "handia" eta "oso handia" Nafarroan
Horren aurrean, tenperatura altuak diren bitartean, sua eragin dezakeen edozein jarduera saihesteko gomendatu du SOS Nafarroak.
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Gasteizko LEA lantegian, sutea kontrolpean baina itzali gabe baitute
Suhiltzaileek lantegira ura botatzen jarraitzen dute, su txiki gehiago izan ez dadin.
EITBk aitortza jaso du EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldian
Dozenaka ikaslek jaso dute diploma, eta ekitaldia aprobetxatuz, EITBri saria eman diote gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Bertan egon dira Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, Arantza Ruiz Albistegietako zuzendaria eta Lontzo Sainz EITBko Estrategia eta Ikerketa burua.
Gasteizko LEA enpresaren lantegiko sutearen aireko irudiak
Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da. Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.
"6 edo 7 leherketa izan dira, baina bat oso handia izan da eta eraikin osoa dardarka jarri du"
Abetxuku eta Arriaga auzoetako bizilagunek ez dakite oraindik noiz itzuli ahalko diren etxera. Gasteizko Udalak iragarri du Arriaga Gizarte Etxera eramango dituztela Aramangelu kaleko atarietan, ezbeharraren ingurutik gertu, bizi diren hainbat pertsona.
Sutea piztu da LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea
Sute handia piztu da Gasteizko LEA lantegian, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea. Langileak barrutik atera, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua bertan dagoen oxigeno biltegira ez heltzeko lanean ari dira. Segurtasun Sailak etxeko leihoak itxita izateko gomendatu die inguruko bizilagunei.
LEAko langilea: "Shock egoeran gaude, eta ez dakigu zer gertatuko den gure lanpostuekin"
Ana Esther Condek ia 20 urte daramatza Lascaray-LEA enpresan lanean. EITB Mediari adierazi dionez, 13:30ean suteen aurkako alarma jotzen hasi da, eta alde egin behar izan dute, korrika. "Irtetean, sugarrak ikusi ditugu, eta beldurtu egin gara", gaineratu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak baso-sute baten simulakroa egin du Arbaltzagan
Bizkaiko Foru Aldundiak baso-sute baten simulakroa egin du Arbaltzaga inguruan, Baso-suteetarako larrialdi plana (INFOBI) osatzen duten taldeen prestakuntza, koordinazioa eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
Yazan, gazatarra eta paziente onkologikoa Euskadin: "Handitan medikua izango naiz, beste ume batzuk artatzeko"
Gaixotasun onkologikoak dituzten Gazako 5 ume artatzen ari da Osakidetza Gurutzetako Ospitalean eta Donostiakoan. Horietako bat, Yazan, duela bi hilabete dago Donostian, amarekin, tratamendua jasotzen.
Kontrolpean dute Gasteizko LEA fabrikan piztutako sutea
Orduak edo egunak beharko dira oraindik sua erabat itzaltzeko. Ez da inor zauritu, industrialdea jendez hustu dutelako. Abetxuku eta Arriaga auzoak normaltasunera itzuli dira.