Nafarroa itxi dute, pandemiaren bigarren olatuari aurre egiteko
Ostegun honetan sartu da indarrean Nafarroan konfinamendu perimetrala eta COVID-19aren hedatzea geldiarazten saiatzeko gainerako neurri murriztaileak. 14 egunez, azaroaren 4ra arte, Nafarroan sartzea edo irtetea galarazita egongo da, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira.
Foru Gobernuak emandako azken datuen arabera, koronabirus kasuek behera egin dute azken orduetan (367 positibo berri), % 9,85eko positibotasun tasarekin, eta zortzi pertsona hil dira birusarekin.
Neurriok, oinarrizko eskubideei eragiten dieten heinean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi behar ditu. Ostiralerako espero du erabakia Nafarroako Gobernuak. Dena dela, Javier Remirez Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak iragarri duenez, Espainiako Gobernuak erkidegoetako osasun arduradunekin ostegunean egingo duen bileran neurri murriztaileei "berme juridikoa" emango dien erabakiren bat espero dute.
Neurri berriak
Zirkulazioa: Baimenduta dago lurraldea zeharkatzea baldin eta abiapuntua eta helmuga Nafarroatik kanpo badira.
Garraioa: Herri barruko garraio publikoan % 50ekoa da gehienezko edukiera, ordu-tarte guztietan. Eskola garraioan ez da neurri bera aplikatuko.
Ostalaritza: Taberna eta jatetxe guztiak itxita dauden arren, hoteletako jangelak zabalik daude, baina bertan ostatu hartu dutenei soilik eman ahal diete zerbitzua, eta mahai bakoitzean sei pertsona elkartu ahal izango dira gehienez. Halaber, etxera eramateko menuak prestatu ahalko dituzte jatetxeek, 21:00ak arte.
Hiletak eta beilak: Leku irekietan 25 pertsona bildu ahal dira, asko jota, eta itxietan 10. Azaroaren 1ean, hilerrietan 3 metro koadroko tartea gorde beharko dute bisitariek.
Saltokiak: % 40ko edukiera izango dute, eta 21:00etan zarratuko dituzte ateak.
Azokak: Kaleko azoka txikietan postu batetik bestera 4,5 metroko tartea egon beharko da, aurrez aurre, eta erosleen artean 1,5 metrokoa.
Akademiak eta autoeskolak: Aurrez aurreko eskolak egingo dira, betiere edukieraren % 40 eta 1,5 metroko distantzia errespetatuz.
Liburutegiak: Kasu honetan, edukiera % 30ekoa izango da.
Kirol jarduerak eta instalazioak: Barruko jardueretarako % 30eko edukiera ezarri dute; kanpokoetarako, berriz, % 40koa. Ezingo dira aldagelak erabili, ezta dutxak, iturriak eta antzekoak ere. Kirol lehiaketetan ez da ikuslerik egongo.
Igerilekuak: % 30eko edukiera dute gaurtik aurrera.
Jolastokiak: % 30eko edukiera errespetatzeaz gain, haurrek ezingo dute 21:00etatik aurrera jolasean jardun.
Alkohol salmenta: 21:00etatik 08:00etara ez da alkoholik salduko.
Zaharren egoitzak: Bisitak eta egoiliarren joan-etorriak debekatuta daude.
Esparru pribaturako gomendioak
Bizikideekin soilik egotea aholkatu du Nafarroako Gobernuak. Horretarako, "bizikidetza burbuilak" eratzea exijitu dute. Bakarrik bizi diren edo laguntza behar duten pertsonen kasuan, haien zaintzaileak ere bizikide gisa hartuko dituzte.
Nafarroako ostalariek pertsiana jaitsi dute
Nafarroako ostalariek pertsiana jaitsi dute asteazken honetan, 22:00etan, gauerdira arte indarrean izan den araudia betez. Datozen 14 egunetan, ostera, erabat itxita egongo dira, gauerdian indarrean sartu den Foru Araua betetzeko. Ostalariek neurriaren kontra egin dute mobilizazioetan.
Horrela, Iruñeko Gazteluko plazan protesta egin dute gauean. Tabernak eta jatetxeak ixten joan diren heinean, langileak plazan bildu dira. "SOS hosteleria. Basta ya. Aski da" lelopean, batasuna aldarrikatu dute.
Sarrera-irteerak debekatzeaz gain, tabernak eta jatetxeak itxita egon beharko dira. Salbuespena izango dira ogia eta prentsa saltzen duten establezimenduak, eta etxera eramateko janaria dutenak. Horiek 21:00etan zarratu beharko dituzte ateak.
Hotelei eta nekazaritza-turismoko etxeei dagokienez, jatetxea zabalik eduki ahalko dute ostatu hartuta daudenei jaten emateko, baina gehienez lau pertsonako mahaiak osatuta.
Nafarroako ostalariak oso kritiko azaldu dira itxierarekin, eta "erreskate eta bideragarritasun plana" eskatu dio Gobernuari. Itxiera "politikoa" dela salatu dute.
Konfinamendu perimetralak ez dio Frantziako mugari eragingo
Erabakiok heldu bitartean, gauerdian sartu dira indarrean neurriak. Hala, debekatuta dago erkidegora sartzea edo irtetea, ez bada lanera, ikastera edo senideak zaintzera joateko edota ezinbesteko beste arrazoi bategatik. Dena den, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak argitu duenez, konfimamenduak ez dio eragingo Iparraldearekin dagoen "nazioarteko mugari", Foru Erkidegoak ez baitu eskuduntzarik arlo horretan.
"Beste gauza bat izango litzateke Espainiako Gobernuak alarma-egoera eta etxeratze-agindua ezarriko balu. Baina gaur-gaurkoz, Foru Araua bakarrik dugula, itxierak ez dio muga horri eragingo", azaldu du.
Olloren arabera, Nafarroak "mugaz gaindiko eremu hori leku berezitzat jotzea" eskatu zuen lehen alarma-egoeran. "Orduko hartan azaldu genuen Frantziarekiko muga ixteak Nafarroarentzat oso garrantzitsuak diren jarduera komertzialak zailtzen zituela, baita mugaren bi aldeetako herritarrek harremanak ere", esan du, eta "orain horren antzeko erabakirik badator, eremu horren berezitasuna aitortzea" eskatuko dutela berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion itsasgizon handi honi buruz? Victoria ontziarekin, eta biziraun zuten 17 gizoneko eskifaiarekin, Getarian lehorreratu zenetik 504 urte betetzen diren honetan, Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.