Beste 99 kasu atzeman dituzte Nafarroan eta % 4,4ra igo da positibo tasa
99 covid-19 kasu atzeman zituzten atzo, ostirala, Nafarroan, Lan eta Herri Osasun Institutuak (ISPLN) larunbat honetan emandako behin-behineko datuen arabera.
Osasun sistema publikoak 2.232 proba egin zituen (1.564 PCR eta 688 antigeno test), eta horietatik % 4,4k positibo eman zuten.
Bezperan 65 kasu berri atzeman ziren eta positibo tasa % 3,5ekoa izan zen. Aurreko egunean, berriz, 124 positibo izan ziren eta % 6,8ko tasa.
Atzo lau pertsona hil ziren covid-19a dela eta: 64, 79 eta 93 urteko hiru gizon eta 92 urteko emakume bat; eta aurreko egunetan hildako beste bi pertsonen berri ere izan zuten (95 urteko gizon bat eta 76 urteko emakume bat).
Nafarroan, guztira, 938 heriotza eragin ditu koronabirusak pandemia hasi zenetik.
Iruñean eta bere eskualdean atzeman zituzten kasu berrien % 67, Tutera aldean kasuen % 22, Lizarraldean % 3, eta gainerako positiboak, % 8, Nafarroako beste eskualde batzuetan.
Erregistratutako kasu berrien adin tarteei dagokienez, talde nagusia 45-59 urte bitartekoa izan zen (% 24), eta, ondoren, 30-44 urte bitartekoa (% 21). Jarraian, 15 urtetik beherakoen taldea, kasuen % 19rekin, eta 15-29 urte bitartekoen tartea, % 16rekin. Azkenik, 60-75 urte bitartekoak daude, kasuen % 14rekin, eta 75 urtetik gorakoak, % 6rekin.
Ikuspuntu epidemiologikotik, atzo beste lau ospitaleratze izan ziren Foru Erkidegoan. Gaur egun, 154 pertsona daude ospitaleratuta covid-19rekin, horietako 18 ZIUn (atzo baino hiru gutxiago).
Pandemia hasi zenetik, 41.337 pertsona kutsatu dira Nafarroan.
Baheketa Irurtzunen
Bestale, Osasun Saila bigarren baheketa bat egiten ari da Irurtzunen. Joan den asteartean beste bat egin zuten, izan ere, familia artean emandako agerraldi bat gizarteko zein eskolako zenbait arlotara zabaldu zen. Bigarren baheketa honetara 30 eta 49 urte bitarteko 700 bat pertsona daude deituta.
Lehen baheketan, 150 pertsona inguru zeuden deituta, eta 22 positibo atzeman ziren. Aurreko 26 kutsatzeak kontuan izanda, 48 kasu erregistratu dira guztira, eta Osasun Zerbitzuak nahiz udal-erakundeak agerraldia behatzen ari dira. Une honetan, bederatzi gela daude konfinatuta herriko Atakondoa eskolan.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Gabonetako mugikortasun murrizketei buruzko erabakiak covid-19aren kutsatze kopuruaren arabera hartuko dituzte, eta, beraz, datuei so jarraituko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoan
423 covid-19 kasu berri izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan azken orduetan, aurreko egunean baino 42 gutxiago, eta positibo tasa % 3,3ra jaitsi da.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren emandako datuen arabera, ostiralean 12.906 proba diagnostiko egin ziren guztira erkidegoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.