Izan David, 2021ean Hego Euskal Herrian jaio den lehen umea
Urtero legez, euskal ospitaleetara begira jarri gara, Gabonzahar egunean mahatsak jan ondoren jaio diren lehen umetxoak zeintzuk izan diren ezagutzeko.
Aurten, Izan David izan da lehengoa. 00:28an jaio da, Nafarroako ospitalean, eta Zangozan bizi diren senar-emazteen laugarren semea da.
Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Gipuzkoak ekarri du lehen haurra, 01:12ean, Donostiako ospitalean.
Illari du izena eta, nahiz eta egutegian gorriz markatutako beste egun batean jaiotzea espero zuten, abenduaren 25ean, urte berria hasi arte itxarotea erabaki du.
Illarik, horrela, bat egin du bikote batek eta hiru urteko ume batek Aizarnazabalen osatutako familiarekin.
Beranduago etorri da Alain mundura, Bizkaian aurten jaiotako lehen umea; 03:23ean erditu da bere ama Basurtuko ospitalean.
Zure interesekoa izan daiteke