Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalerri gorrien zerrenda haziz doa; Basauri batu den azkena

Gainerakoan, ez da aldaketa gehiago izan Euskal Autonomia Erkidegoan azken 24 orduetan.
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

Basauri eremu gorrian sartu da asteazken honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. Gainerakoan, ez da aldaketa gehiago izan Euskal Autonomia Erkidegoan azken 24 orduetan.

Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Ordizia, Urretxu eta Villabona.

Gune horian, Astigarraga, Bergara, Oiartzun, Oñati, Usurbil eta Zarautz kokatu dira.

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Bizkaian, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abadiño, Abanto, Barakaldo, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gorliz, Leioa, Portugalete, Sestao, Sopela eta Zalla daude.

Abadiño, Berango eta Ondarroa, berriz, eremu horian daude. 

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, aldaketak izan dira asteburuan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteiz batu zaio azken orduetan.

Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.

Oharra: Perimetralki itxita dauden udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X