Egonkortzera egin dute kasuek Nafarroan, betiere 100etik behera
Nafarroan beste bi pertsona hil dira covid-19arekin eta beste 60 kasu atzeman dituzte osasun publikoan, astearte honetan 2.589 proba egin ostean (1.742 PCR eta 847 test antigeno). Hori horrela, positibotasun tasa % 2,3an geratu da.
Atzoko datuak (60) kontuan hartuta, zazpigarren egunez jarraian atzeman dituzte Foru Erkidegoan ehun positibo berri baino gutxiago.
Azken orduetan, bezperan baino hiru kutsatze gehiago atzeman dituzte, baina duela astebeteko edo bi asteko datuekin alderatuta, 29 eta 100 kasu gutxiago dira, hurrenez hurren.
Daturik txikiena igandean atzeman zuten (48), uztaileko mailan, baina eguneko 60 kasuen azpitik ere egon ziren larunbatean (56) eta astelehenean (57).
Atzo 77 urteko gizonezko bat hil zen eta adin bereko emakume baten heriotzaren berri ere jaso zuten. Hori horrela, 1.087 pertsona hil dira gaitzak jota Nafarroan, eta 50.520 pertsona kutsatu dira birusarekin pandemia hasi zenetik.
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, Iruñeko Txantrea auzoa da denen buru, sei positiborekin. Zerrendan bigarren postuan ageri dira Iruñeko Arrosadia eta Donibane auzoak eta Artika eta Irunberri herriak, launa kasurekin.
Foru Gobernuak zabaldutako datuen arabera, atzo 136 pertsona zeuden ospitaleratuta Foru Erkidegoko ospitale sarean. Hala, beste sei lagun ospitaleratu zituzten, baina bat bera ere ez ZIUn. Hala ere, aurreko egunean baino sei pertsona gutxiago daude ingresatuta. 24 daude ZIUn, eta 18 etxeko ospitaleratzean.
Osasun publikoko osasun profesionalen egoerari dagokionez, 20 pertsona daude gaitzak jota, eta astebetean 12 kutsatze izan dira. 13.000 langile daude guztira.
EAE
Koronabirusak eraginda, 71 pertsona hil dira Euskadin azken astean, aurrekoan baino 28 lagun gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera.Gainera, asistentzia-presioak ere joera positiboa du; izan ere, bederatzi gaixo gutxiago daude zainketa intentsiboetako unitateetan, eta 17 gutxiago, gela arruntetan ospitaleratuta.
Eguneko datuei dagokienez, asteartean 10.874 test diagnostiko egin zituzten, eta 499 positibo atzeman dituzte: 327 Bizkaian, 109 Gipuzkoan, 56 Araban eta zazpi EAEtik kanpokoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.