Positiboak 563ra igo dira EAEn azken orduetan, baina ospitaleko presioa jaitsi da
Covid-19aren pandemiak 563 kasu positibo berri utzi ditu asteazken honetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 64 gehiago, eta positibo-tasak gora egin du, % 5era iritsi arte. Bestalde, ospitaleetan 413 gaixo daude, zortzi gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitatean, berriz, 153, zortzi gutxiago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera emandako datuen arabera, joan den egunean 11.343 test diagnostiko egin zituzten, eta 81 positibo atzeman zituzten Araban, 341 Bizkaian eta 133 Gipuzkoan.
Astearteko datuekin alderatuta kasu berrien kopurua 499tik 563ra igo bada ere, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du Euskadin, eta 404,05ean dago (aurreko egunean baino 20 puntu gutxiago). Proba diagnostikoen positibo-tasa, aldiz, lau hamarren hazi da bi egun horietan,% 4,6tik % 5era.
Bilbo covidaren transmisio handiko gunetik atera da. Bizkaiko hiriburua izan da 14 egunean 100.000 biztanleko 500 kasutik jaitsi den azkena. Hilabete eman du gune kritiko horretan, urtarrilaren 18an 506 kasu izan zirenetik; ondorioz, egun batzuk geroago, ostalaritzak ateak itxi behar izan zituen.
Asteazken honetan 100.000 biztanleko 486,32 kasu zituenez, Gasteiz (400,6) eta Donostiarekin (314,1) egin du bat gure laranjan.
Oinarrizko-ugalketa kopurua, gaixo batek zenbat pertsona infektatu ditzakeen adierazten duena, apur bat igo da astearteko 0,79tik asteazkeneko 0,81era.
Halaber, joera positiboa mantendu da ospitaleetan; izan ere, 153 gaixo zituzten asteazkenean zainketa intentsiboetako unitateetan, asteartean baino sei gutxiago, otsaileko kopururik baxuena.
Guztira, 566 paziente zeuden ospitaleratuta EAEko ospitaleetan; horietatik, 413 gela arruntetan zeuden, aurreko egunean baino zortzi gutxiago. Asteazkenean 68 pertsona ospitaleratu zituzten, bezperan baino zazpi gehiago.
Eremu gorrian dauden euskal udalerriei dagokienez, behera egin dute: astelehenean 30 izatetik 20 izatera igaro dira ostegun honetan. Horietatik, 11k 5.000 biztanle baino gehiago dituzte, eta, Osasun Sailaren aurreko ebazpenarekin alderatuz, kopurua txikitu egin da, 21 baitzeuden orduantxe gune gorrian; bederatzik, aldiz, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte, eta astelehenean jasotako kopuru berdinari eutsi zaio.
Araban ez dago 5.000 biztanletik gorako udalerririk eremu gorrian. Bizkaian, zortzi daude transmisio handiko gunean: Berango, Bermeo, Derio, Getxo, Gorliz, Gueñes, Santurtzi eta Sopela. Gipuzkoan, berriz, hiru: Bergara, Elgoibar eta Oñati.
5.000 biztanle baino gutxiago dituzten eta bihar eskola-kirolik izango ez duten Bizkaiko herriak Barrika, Lemoiz, Lezama, Loiu, Plentzia, Urduliz eta Zamudio dira; Araban, Lantaron, eta, Gipuzkoan, Mendaro.
Bizkaiko erresidentziatan kutsatzeak jaitsi dira, baina hildako bat izan da
Bizkaiko egoitzetan adineko pertsona bat hil da azken 48 orduetan koronabirusarekin. Kutsatze kopurua beheraka egiten ari da eta egun 25 egoiliar daude covid-19arekin, atzo baino hiru gutxiago.
Pandemia joan den martxoan hasi zenetik, 565 adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan.
Horrez gain, kutsatuta dauden langileek kopurua ere jaisten ari da eta une honetan 55 behargin dauden gaixorik, duela bi egun baino zazpi gutxiago. Halaber, 40 langile koarentenan daude, baina, oraingoz behintzat, ez dute positibo eman.
Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak esan du Bizkaiko sareko erabiltzaileen % 96k onartu dutela txertoa jartzea, eta, beraz, "ia guztiak daude immunizatuta".
Hala ere, azpimarratu duenez, "hilabete askotan prebentzio, babes, garbiketa, higiene eta sektorizazio neurri guztiei eta PCR probei eutsi beharko zaie, txertorik hartu ez dutenak babesteko", "birusak gure artean jarraituko baitu".
Testuinguru horretan, infekzioen murrizketa baieztatzen den bitartean, egungo bisiten eta familia-harremanen erregimena "birpentsatu" egingo dela esan du, "ongizate emozionala funtsezkoa baita osasuntsu egoteko".
Horrela, "bisita edo irteera bidez ia egunero kontaktua izan ahal izateko", martxoaren hasieran bisita- eta irteera-erregimen berri bat ezartzea aztertzen ari dira, "orduan lortuko baita, egoitza gehienetan, Pfizerren txertoak ematen duen % 95eko immunitatea".
Lau kasu soilik Gipuzkoako erresidentziatan
Gipuzkoako egoitzetan, berriz, lau adineko baino ez daude koronabirusak jota eta azken egunetan ez hildakorik izan.
Kasu positibo horiek Donostiako Bermingham (2), Tolosako Iurramendi eta Arrasateko San Juan de Dios egoitzetan daude.
Pandemiaren bigarren olatua abuztuan hasi zenetik, 154 adineko zendu dira Gipuzkoako egoitzetan, eta 672k gaixotasuna gainditzea lortu dute.
Foru Erkidegoko egoera
Nafarroan 78 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, 1.886 proba egin ostean (962 PCR proba eta 924 antigeno test). Positibo-tasa % 4,1ekoa izan zen.
Bestalde, Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Estatuan 14.515 positibo gehiago antzeman dituzte, horietako 4.323 azken 24 orduetan. Asteazkenean, berriz, 4.691 kasu izan ziren.
Pandemia hasi zenetik 3.121.687 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin Espainian.
Gauzak horrela, kutsatzeen kopurua astiro-astiro beheraka egiten ari dela azpimarratu dute. Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 320 kasukoa da gaur, eta asteazkenean 349koa izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Setenil herrira doazen turisten jarioa ez da eten, kalteak handiak izanik ere
Cadizko herririk bisitatuenetako bat da Setenil, herrixka zurien ibilbidean baitago. Setenilgo alkateak bisita gidaturik ez antolatzeko eskatu die turismo enpresei.
Euriari aurre eginez, Donostiako kaleak girotu ditu inude eta artzainen konpartsak
Ospakizun eguna dute gaurkoa Donostiako Parte Zaharrean. Azken 49 urteetan bezala, inauteri aurreko igandean, Kresala elkartearen konpartsa desfilean atera da, antzinako inauterietako pertsonaiak gorpuztuta. Sarriegiren doinuak lagun, zortziko, fandango eta arin-arinen erritmoek hartu dituzte Donostiako kaleak.
Euriteak baretu dira Andaluzian, azken egunotako ekaitzak igarota
Guadalquivir ibaian, Kordoban, agerikoa da egoerak hobera egin duela. Goizean, emariak behera egin du apur bat, gauerdian 6 metroko altuera izan ondoren. Jaitsiera horrek behin-behinean lasaitasuna eman du, baina garbiketak aurrera jarraitzen du etenik gabe, datozen orduotan euri gehiago egingo baitu.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan
Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.
Arabako eta Gipuzkoako etxebizitzetan lapurretak egin zituen gaizkile talde bat desegin dute
Estatu osoan indarra erabiliz 25 lapurreta egin izana egozten diete, eta Araban lapurreta bat egin ondoren atxilotu dituzte taldea osatzen omen zuten lau kideak.
Mugimendu sismikoak izan dira Andaluzian, denboralearen ondorioz
Intentsitate txikiko lurrikarak izan dira Cadizko mendilerroan eta Malagako hainbat udalerritan.
722 larrialdi eragin ditu larunbatean Marta ekaitzak Andaluzian, eta 11.089 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ohartarazi du Ubriqueko (Cadiz) beste ehun bat bizilagun ere etxetik atera ditzaketela ondorengo orduetan lur mugimenduengatik.
Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan
Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".
Milaka lagunek Rodaliesen zerbitzu duin bat eskatu dute Bartzelonan egin dituzten bi manifestazioetan
Junts, ERC eta CUP alderdiek Paneque kontseilariaren eta Puente ministroaren dimisioa eskatu dute eguerdian. 8.000 manifestari bildu ditu protesta horrek, Udalaren arabera, eta 30.000 antolatzaileen esanetan. Arratsaldeko manifestazioan, berriz, Rodalies zerbitzuaren gainbehera salatu dute.
Muskilen festa egin dute lehen aldiz Iruñean inauteriak iragartzeko, Kaldereroen ordez
Duela sei urte hasi zuten Iruña Taldeko kideek festa aldatzearen beharraren inguruko hausnarketa, ijito komunitatearen ezerosotasunetik abiatuta. Muskilak sortu dute, izena eta janzkera aldatuz, baina festaren egitarauari eutsiz.