EAEn txertoa jaso dutenen % 0,69k soilik eman dute positibo ondoren
EAEn covid-19aren aurkako txertoa jaso dutenen % 0,69k soilik eman dute ondoren positibo koronabirusean, eta portzentajea % 0,15era jaisten da prozesua bete dutenen kasuan, hau da, bi dosiak jaso dituztenen artean.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak zehaztu duenez, martxoaren 2rako 138.847 dosi eman zituzten EAEn, eta horietako 49.033 bigarren dosia izan ziren. Gaurdaino 961ek eman dute positibo covid-19an dosiren bat jaso ostean; 75ek soilik bigarrena jaso ondoren.
Horrek esan nahi du txertoa jaso dutenen artean % 0,69k eman dutela positibo, baina tasa % 0,24ra jaisten da txertoa jaso eta 7 egunera positibo eman dutenak aintzat hartuz gero. Zazpi eguneko "erreferentzia" hori erabiltzen dute "defentsen sorkuntza ez delako berehalakoa", sailburuaren esanetan.
Bigarren dosia jaso eta immunizazio prozesua bete duten pertsonen artean, % 0,15ek eman dute positibo, baina soilik % 0,02k astebeteko epea igarota.
"Datu horiek ikuspegi argia ematen dute txertaketa prozesuaren inguruan", adierazi du Osasun sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza Zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza Zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko bi etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Airetik zein lurretik itzaltze lanetan ari dira suhiltzaileak, baina ez da erraza izaten ari, haizea zakar dabil eta.
USaPeko euskarazko azterketan 0 bat atera duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin eta, irakasleekin batera, egoerari irtenbidea emateko eskatu dute gaur Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
Zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Rafa Mir futbolariari, sexu-erasoagatik eta lesioengatik
Bigarren akusatu bati 2 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-eraso delituengatik.
Aurrera doa Tolosako ospitale berriaren esleipena, nahiz eta EH Bilduk murrizketak kritikatu dituen
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi du prozesua bide onetik doala eta aste honetan bertan espero duela ospitale berria eraikitzeko proiektua esleitzea, lanak 2028an hasi eta 2031n amaitzeko asmoz. Bien bitartean, Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gogor kritikatu du dokumentua, eta alternatiba guztiak ondo aztertu diren zalantzan jarri du.
Zubietako espetxearen inaugurazio ofizialak gizarteratzearekiko konpromisoa finkatu du, Martuteneko ereduaren aurrean
Pertsona erdigunean jartzen duen espetxe sistema propioa aldarrikatu du bertan Imanol Pradales lehendakariak, eta ETAk hil zituen espetxe funtzionarioei aitortza egiteko baliatu dute ekitaldia Pradalesek eta Fernando Grande-Marlaska ministroak.
EHUk gogorarazi du gauerdian amaituko dela USaPeko azterketak berrikusteko eskaria egiteko epea
Iritsi da EHUren oharra, Euskarari dagokion azterketan dozenaka ikasleri "0" jarri zien akats informatikoaren ondotik. Unibertsitateak akatsa konpondu zuela adierazi arren, egoerak egonezina sortu du kaltetutako ikasle eta familien artean, eta gaur goizean San Mamesko Ingeniaritza Fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin dute.
Etxebizitzaren arazoak handitzen jarraitzen du, eta EAEko herritarren % 60 kezkatzen ditu dagoeneko
Politikaren arloan, herritarren % 25ek nahiago dute Pradales (EAJ) lehendakari izatea; % 11k, berriz, Otxandianoren (EH Bildu) alde egin dute. Hala jasotzen da Eusko Jaurlaritzak egindako azken soziometroaren datuetan.
Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.
Milaka pertsona elkartu dira Amurrion, Araba Euskaraz jaiaz gozatzeko
"Taupadak berpiztu!" lelopean, Aresketa Ikastolak antolatu du musikaz, kulturaz eta adin guztientzako jarduerez beteriko jai jendetsua. Eguzkia eta beroa ere protagonista izan dira Arabako ikastolen festan.
Euskal Herriko lehenengo “Gazta Rolling” lehiaketa antolatu dute Urnietan
Azkorteko ermita alboko maldaren goialdean partehartzaileak kokatu ostean, hasi da ikuskizuna. 30 bat lehiakide abiatu dira gaztaren atzetik, eta Xabik ireki du lehiaketa honetako garaileen zerrenda.