360.464 txerto eman dituzte Euskadin, 99.853 bigarren dosian
360.464 txerto eman dituzte orain arte Euskadin, asteburuan 36.479 dosi inokulatu ostean. Horietatik, 99.853 bigarren dosiak izan dira, hau da, kasu horietan txertaketa-pauta bete da eta inokulatuak immunizatuta daude.
Oro har, astelehen honetan eguneratutako azken txertaketa-buletinaren arabera, Pfizer/Biontech enpresaren 262.862 dosi inokulatu dituzte (96.339 dosi bigarren dosian), Modernaren 15.166 dosi (3.514 bigarren dosi) eta AstraZenecaren 82.436 dosi.
Zentro soziosanitarioetako egoiliarren eta profesionalen % 99,3k bigarren dosia jaso du dagoeneko; Osakidetzako profesionalen kasuan, ehuneko hori % 90,7koa da, eta osasun-zentro pribatuen eta osasun-garraioaren eremuan, berriz, % 39,8ra jaitsi da. Kolektibo horrek lehen dosia % 81ean jaso du.
Bestalde, Ertzaintzako agenteen % 100ek (55 urtetik beherakoak) txertoaren lehen dosia jaso du, baita beste zerbitzu soziosanitario batzuetako profesionalen eta erabiltzaileen % 100ek ere (55 urtetik beherakoak), eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren % 100ek ere bai (55 urtetik beherakoak).
Orain arte, 402.990 txerto jaso ditu Euskadik, horietatik 277.290 Pfizerrenak, 30.800 Modernarenak eta 94.900 AstraZenecarenak. Bigarren dosirako 37.200 txerto erreserbatu dira Pfizerren kasuan, 2.950 Modernaren kasuan eta 14.440 AstraZenecaren kasuan (kasu honetan, datozen asteetan erabiliko den stocka da).
Txertoak inokulatzeko plangintzari dagokionez, astearte honetara arte (martxoak 30) 12.722 Pfizer txerto, 13.219 Moderna txerto eta 27.234 AstraZeneca txerto ematea aurreikusi du Osakidetzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.