Positiboak egonkor mantendu dira Nafarroan, 200 kasuren bueltan
Gorako bidean jarraitzen du birusak Nafarroan, eta, hala, azken orduotan 200 kasuren bueltan mantendu dira, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Gainera, hiru pertsona hil dira.
Zehazki, 197 kutsatze zenbatu dituzte, 2.003 proba diagnostiko egin ostean (aurreko egunean baino 154 gehiago). Positibotasun tasa % 11,2tik % 9,8ra jaitsi da. Igandean atzemandakoak bezperan baino bederatzi gutxiago baina duela 15 egun baino 55 gehiago dira.
Atzo, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten; horietako bi, ZIUetan, eta pertsona bat hil zen (76 urteko gizon bat), baina aurreko egunetako beste bi heriotzaren berri eman dituzte gaur (86 urteko gizon bat eta 95 urteko emakume bat). Horrenbestez, hildakoa 1.140 dira dagoeneko.
Positibo berrien % 40 Iruñerrian zenbatu dituzte; % 18, Tuteran; eta % 9, Lizarran.
Adinari dagokioenez, positibo gehien 15-29 adin tartean gertatu dira (% 24). Ondoren, tarte hauek daude: 45-49 (% 22), 60-75 (% 18), 15etik behera (% 17), 30-44 (% 16) eta 75 urtetik gorakoak (% 3).
Positibo berrien batez besteko adina 37,8koa da. Era barean, % 51 gizonak dira, eta % 49, emakumeak.
Guztira, 193 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute; horietako 37k, ZIUetan. 15 etxean ospitaleratuta daude, eta gainerako 141an gelan dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.