KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.013 kasu berri EAEn, zifrarik altuena otsailetik

Intzidentzia-tasak gora egin du eta 531,57 kasukoa da 100.000 biztanleko; Bizkaian, Gipuzkoan eta horien hiriburuetan igo egin da, eta jaitsi Araban nahiz Gasteizen. 7 pertsona gehiago daude ZIUetan.
Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean
Pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.

Osasun Sailak ostegun honetan emandako datuen arabera, asteazkenean zehar 12.497 diagnosi-proba egin dira, bezperan baino zertxobait gutxiago (12.709), eta horietaik 1.013k positibo eman dute, otsailetik izan den kasu positibo kopuru altuena. Hala, egindako proben araberako positibitate tasak gora egin du, eta % 8,1ean dago.

Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatuak gora egiten jarraitzen du, eta 531,57koa da, bezperan baino 10,23 puntu handiagoa. EAE osoan bezala, gora egin du Bizkaian eta Gipuzkoan eta bi hiriburuetan, eta apur bat jaitsi, berriz, Araban eta Gasteizen.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 465 kasu positibo atzeman dira Bizkaian, 443 Gipuzkoan eta 99 Araban, eta Euskaditik kanpo bizi diren 6 pertsonak eman dute positibo.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X